Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jendeak ondo pasatzeko ikuskizuna da futbola. Futbol profesionalean murgildu berria nintzen arren. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 118. orr.
Athletic futbol polita egiteko gai da ia beti. Berria - Kirola 2004-10-22
Atzo baino futbol ikusgarriagoa ikusiko al dugu behintzat. Berria - Kirola 2004-06-13
Jatetxean, afaltzen ari diren gehienak telebistari so daude, futbol sakratuari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.
Futbola utzi ostean, 'etxera' bueltatu da madrildarra. Berria - Kirola 2004-02-12
Futbola gorrotatzen zuela aitortu zion emakumeak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 65. orr.
-Ai, maitea, zuk beti futbola buruan! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 136. orr.
Euskal Herriko nesken futbolak maila polita du. Berria - Kirola 2004-10-12
Ongi bai ongi ohartzen nintzen futbolak bere aldiak eta bere mugak dituela. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 118. orr.
Euskal futbolaren ohiko ezaugarriak. Berria - Kirola 2004-10-17
Akordio honen bidez Gipuzkoako futbolari mesede handia egingo diotela. Berria - Kirola 2004-10-07
Banderak eta sinboloak futbolaren munduari estu lotuta daudenez. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 193. orr.
Hara neu ere, futbolari begira. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 45. orr.
Futboleko 2004-2005 denboraldia abuztuaren 28an hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Berria - Kirola 2004-07-16
Futboleko entrenamenduez gain, astean bitan aritzen da harriarekin. Berria - Kirola 2004-12-18
Futboleko kontuak direla esango didazu. Berria - Kirola 2004-04-16
Futbolekoaren tamainako pilota gorri bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.
Patiora irten eta berehala hasi ginen futbolean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.
Ez zuelako estudiatzeko gogorik eta beti futbolean jokatzera joaten zelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 58. orr.
Futbolean jokatzea besterik ez zuen buruan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 79. orr.
Zabalgune handi bat, maiz futbolean egiteko eta bizikletan ibiltzeko baliatzen genuena. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.
Hemen ibiliko zen Alexis Carrel futbolean, 1882an eta 1883an. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 159. orr.
Futbolean ona. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 28. orr.
Futbolean irabazitako kopa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 101. orr.
Futbolean, Bordelesak joan dira Metz-era eta han irabazi 1 eta 0. Herria 2005-10-06
Biok etxe ondoan futbolean ari ginela. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 101. orr.
Futbolera joaten zara "zuzenean" ikusteko, telebistaz ematen dutenean ere. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.
Lehen Mailara ailegatzeko, futboletik bizi ahal izateko egindako lan guztiak. Berria - Kirola 2004-01-03
Baina nik ez dakit ezer futbolaz! Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 152. orr.
Athleticek Futboleko Liga Profesionalaren (LFP) aurrean salatu zuen Osasunaren kaudimen eza. Berria - Kirola 2004-01-03
Salletarren futbol-taldearekin egiten nituèn entrenamendu haietako batean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 56. orr.
Madrilgo hiru futbol klubik garrantzitsuenek. Berria - Kirola 2004-03-16
Argentinako futbol-selekzioaren elastiko ofizial bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 93. orr.
Didier Deschamps futbol jokalaria nondarra den gogorarazi digu esatariak berriro. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 19. orr.
Futbol-izar bat izango nintzela. Berria - Kultura 2004-11-14
Nik diotsot behin munduko futbol-txapelduna izan zela, eta taldearen elastikoa zuri-gorria dela. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 103. orr.
Italiak Portugaleko futbol-txapelketan egindako joko txarraren barregarrikeria. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.
Futbol-derbyrako sarrerak lortuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.
Futbol partida amaitu bezain laster. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 187. orr.
Sevilla-Betis futbol partida. Berria - Kirola 2004-02-28
Futbol-apustuen txarteltxoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.
1991n hasi zen Bonanoren futbol ibilbidea. Berria - Kirola 2004-07-16
Anoetako futbol estadioa. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Futbol estadio oso bat hankaz gora botatzeko lain leherkari. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 155. orr.
1914an Bilboko Euzkadi egunkarira bidalitako futbol kronikan. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 68. orr.
Edonork izan behar luke prentsako futbol albiste bat irakurtzeko gauza. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 142. orr.
Ordu erdiko futbol jokaldiak. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 124. orr.
Aitak eta biok geure futbol-saioa egin ondoren. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 47. orr.
Harekin ikasi nian dakidan guztia: penalti bat zer den [...] baita futbol taktikak ere: WM, 4-2-4... eta auskalo zenbat gauza gehiago. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 12. orr.
Futbol-entrenamenduaren ondoren. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 92. orr.
Marie Darrieussecq idazlea, Amorrortu futbol trebatzailea eta bertze guziak. Herria 2005-03-10
Baina futbol-entrenatzailea ni naiz, nik jartzen ditut arauak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.
Ingalaterrako ligako izar berriak futbol merkatua aztoratu du. Berria - Kirola 2004-08-27
Merkatu horietan [...] futbol elastikoak dira produktu ugariena. Berria - Kirola 2004-06-15
Aitak bizitzeko arrazoi bat aurkitu baitzuen nire futbol-etorkizunean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 72. orr.
Futbol tenperatura gora doa Bilbon. Berria - Ekonomia 2004-09-30
Oso matxista baita futbol-mundua. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 194. orr.
Europako futbol erakundeak. Berria - Kirola 2004-07-03
Nazioarteko Futbol Federazioa. Berria - Kultura 2006-02-22
Frantziako Futbol Liga Profesionaleko presidenteak. Berria - Kirola 2004-01-31
Espainiako Futbol Ligako emaitzak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.
Itsuen kategorian areto futbola ere jokatuko da aurten. Berria - Kirola 2004-09-16
Futbolerako baino areto futbolean aritzeko aproposagoa dela argudiatzen dute bere kontra daudenek. Berria - Kirola 2004-12-10
Areto Futboleko Espainiako Liga gaur hasiko da. Berria - Kirola 2004-09-04
Areto Futboleko Europako Elkarteak. Berria - Kirola 2004-05-20
Athleticen aurka, futbolzelaia goraino beteko da. Berria - Kirola 2004-05-02
Futbolzelaia inguratzen duten hesietara igo eta agur beroa egin zieten jokalariei jarraitzaileak. Berria - Kirola 2004-12-18
Michelinen futbol-zelaian baitzen finala. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 74. orr.
Almeriaren kontra arituko da gaur Ipuruako futbol zelaian. Berria - Kirola 2004-01-03
22.000 lagun Anoeta futbol zelaian. Berria - Kirola 2004-09-23
Futbol-zelaiari buelta batzuk eman ondoren. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.
Futbol zelaiaren inguruan korrika hasi dira soldaduak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.
Biak futbol-zelai batean mutur batetik bestera hitz egiten ari balira bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 9. orr.
Mundua izango duzue aurrerantzean futbol-zelai, zeuen bizikidetzaren aldeko partidan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 173. orr.
bernabeu futbol zelaian (12); espainiako futbol federazioak (13); espainiako futbol federazioko (14); espainiako futbol liga (7) europako futbol talde (4); euskadiko futbol federazioak (4); futbol agintariek (4); futbol federazioa (5); futbol federazioak (45); futbol federazioaren (6); futbol federazioari (7); futbol federazioko (28); futbol federazioko presidenteak (4); futbol izar (8); futbol izar bat (7); futbol izarra (4); futbol izarrak (4); futbol jokalari (19); futbol jokalaria (8); futbol jokalariak (4); futbol lehiaketa (10); futbol liga (26); futbol liga profesionalak (11); futbol liga profesionaleko (4); futbol munduan (5); futbol munduko (4); futbol partida (73); futbol partida bat (12); futbol partidak (14); futbol partidu (7); futbol profesionalean (6); futbol selekzioak (4); futbol talde (28); futbol talde bat (8); futbol taldea (26); futbol taldeak (24); futbol taldean (12); futbol taldearekin (4); futbol taldearen (29); futbol taldeek (5); futbol taldeen (4); futbol taldeko (25); futbol txapelketa (15); futbol txapelketan (7); futbol zelai (65); futbol zelai batean (7); futbol zelai berria (7); futbol zelaia (53); futbol zelaiak (14); futbol zelaian (133); futbol zelaian jokatuko (5); futbol zelaiaren (20); futbol zelaiari (6); futbol zelaiek (4); futbol zelaietan (19); futbol zelaiko (13); futbol zelaira (20); futbol zelaitik (7); munduko futbol txapelketa (5); munduko futbol txapelketan (4); nazioarteko futbol federazioak (9); sadar futbol zelaian (4)
areto futbola (48); futbola futbola da (4); futbola gustatzen (5); futbola ikusteko (7); futbola ikusten (4); futbola ikustera (4); futbola ulertzeko (6); futbola utzi (29); futbola utziko (8); futbola utziko du (4); futbola uztea (4); futbola uzteko (6); futbola uztera (5); horrelakoa da futbola (6); oinarriko futbola (5)
euskal futbolaren (4); futbolaren historia (4); futbolaren historian (5); futbolaren legea (4)
areto futbolean (4); egungo futbolean (14); futbolean ari (13); futbolean aritzeko (11); futbolean aritzen (8); futbolean egin (4); futbolean egiten (4); futbolean jokatu (9); futbolean jokatuz (4); futbolean jokatzea (8); futbolean jokatzeko (24); futbolean jokatzen (23); futbolean jokatzera (5); futbolean jolasten (4); gaur egungo futbolean (5); goi mailako futbolean (4)
areto futboleko (7); futboleko kontuak (7); futboleko munduko (4)