Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fundamentu 1 iz funtsa, oinarria.

Erregela horien oinarria, fundamentua, esperientzia da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.

Baina horiek, seguru asko, nik orain egiten ditudan asmazio fundamenturik gabeak besterik ez dira.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

Gizarte demokratiko pluralistetan Jainkoaren arrazoia gehienez errespetatu egiten da, hitzez hitz behintzat ez da gizarte antolaketaren fundamentutzat hartzen ahal.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 42. orr.

2 (orobat pulamendu g.er. eta pulamentu) ganora.

Uitzitik Lekunberri bitarteko hargin horiek baino fundamentu hobexeagokorik ekartzen ez badute, ez dakit noizko bukatuko duten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 226. orr.

Zer fundamentu dute autobus hauek? hamar minutu baino gehiago daramat hemen eta ez dator bat ere.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 129. orr.

Hori fundamentua, edadeko bi emakume elurretan jostatzen!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 71. orr.

Hau da fundamentua, mutil handi batzuena?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

Gure ume txarrok, euli baten fundamenturik ez baitute!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 118. orr.

Fundamenturik gabe eta gehiegi saiatu gabe estudiatzen genuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 177. orr.

Fundamentuz jokatu behar zela, harreman egonkor bat behar zutela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 18. orr.

Ez zela hain fundamentuzko hitza pentsatu nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 20. orr.

Zelebrea da korreoz ia inoiz fundamentuzko ezer jaso ez eta hala ere beti gutunen peskizan egotea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fundamentuzko ezer (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus