Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fronte (ETCn 11.384 agerraldi; orobat frente ETCn 1.086 agerraldi) 1 iz gerran diren gudarosteen arteko lerroa. ik guda 4.

Animuak, oro har, gora egin du errusiar fronteari dagokionez, gauzak bide onetik baitoaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.

Extremadurako frontea antolatzen ari ziren, hegoaldetik iparrerantz zetozen Franco jeneralaren gudaroste matxinoei aurre egiteko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 78. orr.

Haatik, kolpea Iparraldeko frontean jotzeak baditu beste helburu batzuk ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.

Oria eta Urola ibai arroen lurrak bereizten dituen lerroak banatzen zituen gudako talde biak ere, baina lerro hura ez zen fronte bihurtu, ia ez zen lubakirik egin eta apenas tirorik bota.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 24. orr.

Ezin nauk frontera makuluekin joan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.

Gure mutilak frontean hiltzen eta gorriak gure artean lasai bizitzea ere!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 59. orr.

Frontea ez zen hilabeteetan mugitu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 40. orr.

Albertok oinez alde egin zuen gehienekin, frontea hurbildu zenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 196. orr.

Frontearen hondamena gelditzeko eginahaletan laguntzera zihoazen hogei konboi militar horiek.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 84. orr.

CNTko bi batailoi frontetik erretiratu zirela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Nik frontetik bidalitako gutunak ziren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

Frontetik zetozen soldaduekin egin zuen topo.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 91. orr.

Frontetik atzeguardiako lerroetara atseden egitera etorritako gudariak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.

Gerra psikologikoa ikastaroetan ez baina frontean ikasten dela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.

Fronteko lubakiak utzi eta beste zeregin batzuetan ipini zituzten prisioneroak guda amaitu ondoren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 47. orr.

2 (hitz elkarteetan)

Ernest eta Martha Guadarrama mendietako fronte lerroen bisitan ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 68. orr.

· Gerra fronteetatik bueltan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 229. orr.

Bilboko Gerra Kontseilu Egonkorra ez zen Herioaren gerra-fronte bakarra.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 191. orr.

Guda-fronte aldakorra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.

3 programa komun batek biltzen dituen pertsonen edo taldeen erakundea.

Udalek langileen aurkako fronte bateratua sortu dute.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Non deabru zineten fronte batuko tipook Gremioen Federazioak grebarako deia egin zuenean?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 38. orr.

Abertzaleen frontearen moldea hautsita, akordioak lor daitezke.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Kristauek ez dute beraz gerraren aurka nazioarteko frontea eraikitzen ahal?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Gainera, «terroristen aurkako fronte komuna» eraikitzera deitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Erresistentziaren fronte intelektualean sartu zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.

Ez nuen sekula parte hartu kale borrokan edo ETAn, ezta fronte kulturalean ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

Pena zen organizazioan halako harreman gaitasuneko pertsona bat eduki eta fronte diplomatikorik ez izatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.

Okupazioaren kontra, fronte politiko legal bat eratu dute.  Berria - Mundua   2004-05-09

UPN-PSNren fronte elektorala apurtzeko aukera dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Eta hauteskundeak egin ziren, Espainian Fronte Popularrak irabazi zituen haiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.

Euskal Fronte Nazionalari buruzko dokumentu bat.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.

Autodeterminazioa bermatzeko eskatu du Fronte Polisarioak.  Berria - Mundua   2004-07-16

Eta 1990ean galdu egin zituen hauteskundeak Fronte Sandinistak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 74. orr.

FDLP Palestina Askatzeko Fronte Demokratikoa. herria¬

4 (hitz elkarteetan)

Barne aldizkarietan behin eta berriro azaltzen zen kezka: langile frontea ez bazen indartzen, organizazioa bera jarriko zen arriskuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Langile frontearen egoeraz eta haren ahuleziak izan zitzakeen ondorioez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.

Parisko kaleak Herri Fronteko manifestazio handien zarataz beteta zeuden artean ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

Gipuzkoako Langile Frontearen Manifestua.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 214. orr.

FPLP Palestina Askatzeko Herri Frontea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-08

5 (meteorologian)

Nire aurrean, ni baino bost edo sei kilometro beherago, fronte zuzen-zuzeneko hodei bankisa bat ikusten dut. Itsasoko aire-masek eta bertatik datozen fronteek.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

Itsas aldetik datozen fronte oparo eta bete horiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.

Fronte beroaren eta hotzaren tarteko beroalditxoa, hego-haizetan gauzatzen dena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.

Hiru litro bakarrik fronte beroak, eta hogeita bi, fronte hotz emankorrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.

6 aitzinaldea.

Erlaitzaren fronte osoa, zimazioaren kanpoko ertzetatik hartuta, bederatzi partetan banatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.

Eraikuntza sistiloa eta triglifo bakarrekoa baldin bada, orduan tenpluaren frontea bana bedi honela [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.

Axon izenekoak, zeharkako frontea deitzen denak, hiru zulo izango ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.

7 alderdia.

Indarkeriaren eztabaidan fronte eta aspektu asko daude.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.

Hori bi frontetan agertzen da: gizakien gainerakoarekin komun norberak daukana egoki ezagutzean, gizarte askerako oinarri arrazionalak ezarri ahal izango dira [...].  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaketarako fronte (3); aldaketarako fronte batuko (3); askapen fronte (4); askapen fronte arabiarra (3); askapenerako fronte (9); askatzeko fronte (19); askatzeko fronte demokratikoa (7); askatzeko fronte demokratikoko (7); atzo fronte (4); aurkako fronte (3); beste borroka fronte (5); beste fronte (6); beste fronte bat (4); bi fronte (6); borroka fronte (5); borroka fronte bat (5); da fronte (3); dio fronte (3); du fronte (7); du fronte polisarioak (6); eskuin muturreko fronte (3); eta fronte (24); eta fronte polisarioak (4); eta fronte polisarioaren (4); etaren fronte (6); etaren fronte politiko (4); euskal fronte (4)

fronte abertzale (4); fronte abertzalea (4); fronte arabiarra (4); fronte bakarra (4); fronte bat (21); fronte bat da (3); fronte bat dela (3); fronte bat ireki (4); fronte batu (4); fronte batua (3); fronte batuko (4); fronte demokratiko (3); fronte demokratikoa (9); fronte demokratikoko (7); fronte eta (5); fronte guztiak (3); fronte guztietan (3); fronte nazionaleko (6); fronte polisarioa (11); fronte polisarioak (49); fronte polisarioak eta (4); fronte polisarioaren (16); fronte polisarioaren arabera (3); fronte polisarioko (16); fronte politiko (10); fronte popularra (3); fronte popularraren (4); fronte popularreko (4); fronte sandinista (3); fronte sandinistak (8); fronte sandinistako (3)

hartzearen fronte (3); herri fronte (3); marokok eta fronte (3); muturreko fronte (3); nazio askapenerako fronte (7); palestina askatzeko fronte (16); parte hartzearen fronte (3); zen fronte (3); zuen atzo fronte (3); zuen fronte (6); zuen fronte polisarioak (4)

askapen frontea (7); askatzeko frontea (6); askatzeko herri frontea (12); aurkako frontea (3); borrokaren frontea (4); frontea borrokalarien (4); frontea borrokalarien batasunak (3); frontea eta (4); frontea ez (4); frontea ixtea (3); frontea komando (3); frontea urriaren (3); herri borrokaren frontea (4); herri frontea (12); herri frontea komando (3); nazio askapen frontea (6); palestina askatzeko frontea (3)

askatzeko fronteak (3); askatzeko herri fronteak (12); askatzeko herri fronteko (23); farabundo marti fronteak (3); fronteak eta (7); frontean hil (4); frontean ibili (3); fronteko buru (9); fronteko buruzagi (3); fronteko buruzagia (3); fronteko idazkari (6); fronteko idazkari nagusi (5); fronteren bat (3); herri fronteak (13); herri fronteak eta (5); herri fronteko (25); herri fronteko buru (4); herri fronteko idazkari (6); iparraldeko frontean (5); irakeko akordioaren fronteak (3); langile frontearen (3); langile frontearen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus