Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frogagarri (orobat probagarri g.er.) 1 izond froga daitekeena.

Arlo teoriko modernoan, gustukoa duguna ez dela sistema frogagarriak asmatzea, baizik eta aukerak irekitzen dituzten diziplinak asmatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 233. orr.

Delituen eta zigorren eskala unibertsal bat balego, tirania -eta askatasun-mailak neurtzeko modu frogagarri eta komun bat izango genuke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.

Baina definizio "formal" hau interesgarriagoa, frogagarriagoa da inondik ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.

Esakune apodiktiko guztiak (frogagarriak zein zuzenki ziurrak direnak) dogmetan eta matemetan sailkatzen ditut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.

Delituen eta zigorren eskala unibertsal bat balego, tirania-eta askatasun-mailak neurtzeko modu frogagarri eta komun bat izango genuke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.

Alderdi politikoen jarduerak eta jarrerak egiaztatzeko osagai frogagarri egokiak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

• 2 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Hona hemen adibide bat, esandakoaren frogagarri. Arrakasta ordea ez da beti izaten merezimenduaren frogagarri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.

Kristina aipatu ere ez Ttipik, nire susmoen frogagarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Uste horren usteltasunaren frogagarri, hona, beste askoren artetik, Damaso Inzak Nafarroan jasotako bi esaera [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Horra Merteuil andrearekin duen jokabidea nire hitzen frogagarri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 67. orr.

Baiespenaren inolako frogagarririk azaldu gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 91. orr.

3 iz frogatzen duen gauza.

Nietzsche filologo trebea zen, halere arlo honetako bere etimologiek ez dute jeneralean gehiegi balio: hitzak maiz bortxatu egin ditu, bere tesien probagarri bila.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 246. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus