Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frak (ETCn 82 agerraldi; orobat frack ETCn 20 agerraldi) 1 iz zeremoniazko jantzia, eskuarki gizonezkoek erabilia, aurrean gerriraino heltzen dena eta atzealdean bi luzakin dituena.

Musikariak frak-arekin edo soinekoarekin atera dira agertokira.  Berria - Kultura   2004-03-28

Janzten duten frak beltza erantzi gabe.  Berria - Kultura   2004-07-07

Kotoizko galtza zuriak zeramatzan, oso estuak eta laburrak, eta frak moda-usteko bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Txilar koloreko frak izpilduna eta otso-larruzko longaina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Frack hark ezin hobeki ematen zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 100. orr.

Frak zahar eta lizundu bat zeraman soinean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.

Erregeak frak urdina eta gerrontze zuria zituen soinean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Galtzak eta fraka gelan utzi, eta behera jaitsi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.

Frak estu eta labur batez jantzitako lekaioak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.

2 irud

Mika gogaikarria, frak-isats eta guzti.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koloreko frak (5); txilar koloreko frak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus