Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fosildu, fosil(du), fosiltzen (34 agerraldi, 21 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 320 agerraldi) 1 da ad fosil bihurtu. ik fosilizatu.

Eta izango da behinola asmatu, inork desegin ez, eta dagoeneko fosilduriko egia bihurtu den gezurrik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 108. orr.

Eta zergatik otalora salatari hori bera, aspaldi haunditik toponimian fosildurik, beste landare loreak ez bezala?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 26. orr.

Eta izango da behinola asmatu, inork desegin ez, eta dagoeneko fosilduriko egia bihurtu den gezurrik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 108. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zeuden lekutik, Urgullek eta Uliak piztitzar fosildu baten buru-gorputzen itxura zuten.     «Kuskue tanden», 2004 - 151. orr.

Pizza-hondakin fosilduez eta zigarrokinez zipriztindutako egongela baten erdian.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 65. orr.

Bere irakasle fosilduek amorrua ematen zioten, bere ikaskideek berdin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.

Nekazaritzako lehen garaietako abertzale fosildua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 223. orr.

Zenbait iraultza sozialistek erabili duten fraseologia fosildua.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 108. orr.

Gizarte Siriako beraren beste erlijio fosildu bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Hizkuntza berez poesia fosildua baizik ez dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Betikoaren errepikapen soila baino ez litzateke; jardun fosildua.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 22. orr.

Oroitzapen fosilduetatik ihesi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 143. orr.

Gure oroimenaren atalasean geratutako bizi-txinparta fosildu haien berpiztea gertatzen den arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 139. orr.

Beste forma guztietan desagerturiko zibilizazio baten erlikia fosildua zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus