Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

formalismo 1 iz alderdi formalei edo formalizatuei erabateko garrantzia ematen dion jardunbidea edo doktrina.

Adibidez, zuzentasuna neurtzeko proposatzen diren neurriei ezin euts dakieke formalismoa berrikusi gabe.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 159. orr.

Israelen ondorengoek beren ondare espirituala fariseuen formalismo, saduzearren materialismo, herodetarren oportunismo eta zeloteen fanatismoarekin nahastua zutelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

2 arauak edo ohiturak eskatzen dituen forma baldintza. ik formalitate.

Haren egoeran dauden askoren akatsa izaten da ikasleei erabateko konfiantza eskaintzea, lagun gisa hartzea, hierarkien formalismoak gainditu nahi izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 22. orr.

Formalismoen eta zurrunkerien gaitzespen sakona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.

Ia garai hauetako ohitura, errito edo formalismo zentzugabe eta esanahigabe diruditen gehienek antzinako praktika zentzuzkoren bat dutenez sorburu [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 272. orr.

Ehizara joaten hintzen, baina gizarteko formalismo bati amore ematen dionak bezala, besterik ez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

formalismo hutsa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus