Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

foka 1 iz ugaztun itsas-lehortarra, aurpegia txakurraren antzekoa baina belarririk gabekoa, ilea motza eta gorputz adarrak igeri egiteko egokituak dituena (Fam. Phocidae) ik itsas.

Iparraldeko itsasertza urtean bost hilabetez fokaz pil-pil jartzen da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.

Foken Uhartea laua eta hareatsua da: neguan ume egitera etortzen dira bertara fokak. ik fokakume.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Orduantxe hasi zirela mundura ganoraz zabaltzen foka eta baleen aldeko kanpainak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 72. orr.

Itsas hegi hauetara itsas urde edo foken bila jaisten dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Era berean, fokak ehizatzeko «teknika krudelak» ere gaitzetsi dituzte.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Animalien ongizaterako erakundeak foka ehizaren kontra.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Igoeretarako foka-larruak erosteko pobreegi baikinen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

Ur azalean haur bat zebilen gomazko foka batekin jolasean harro-harro.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

2 (erkaketetan)

Antartikako pinguinoak bezain inozo, Groenlandiako fokak bezain zoriontsu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

foka eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus