Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fio izan (ETCn 1.915 agerraldi; orobat fido izan ETCn 91 agerraldi;) 1 da ad fidatu.

Ez da fio ondoren salakuntza egingo ote diozun.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 157. orr.

Ez nintzen batere fido deituko ote zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 145. orr.

2 (-z atzikiaz)

Ez naiz fio, alkate jauna.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 135. orr.

Hire bihotza ez dun fio, baina beste seinale bat emango dinat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 176. orr.

Ez ziren oso fio hala ere.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 99. orr.

Emaztea ez zen hainbertze fio.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.

Ni ez naiz oso fio, ez neure buruaz, ez liburuaz, ez belar xorta loratu honen tankeraz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 94. orr.

Ez naiz, baina, Tcherkoffez fio.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.

Ez gara, halere, poliziaz batere fio; lapurrez baino gutxiago agian.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 47. orr.

ELA ez da Espainiako Gobernuaz fio.  Berria - Ekonomia   2004-09-25

Ez dituk nitaz fio; kurdua nauk eta!  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 112. orr.

Publikoa ez da sekula bere buruaz fio, aldian aldiko txoroboladak darama arrastan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 293. orr.

Iban Zalduak idatzi dio Castillo Suarezen liburuari hitzaurrea, nahiz eta, berak aitortu duenez, poetez ez askorik fio.  Berria - Kultura   2004-05-13

3 (-ekin atzikiaz)

Antolatzaileak ez ziren askorik fio taldearen arrakasta komertzialarekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 31. orr.

Phonak ez da fio dopina antzemateko sistemarekin.  Berria - Kirola   2004-11-03

Ezin fio maiatzarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko fio (4); askorik fio (6); asmoez fio (5); batere fio (9); bere buruaz fio (3); erabat fio (3); ez da fio (19); ez dira fio (19); ez direla fio (3); ez fio (3); ez naiz fio (8); ez zen fio (5); ez ziren fio (3); fio gara (3); fio izan (3); fio naiz (3); nitaz fio (5); oso fio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus