Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

finantziazio (42 agerraldi, 3 liburu eta 32 artikulutan; ETCn 13.834 agerraldi) iz finantzatzea. ik finantzazio; finantzaketa.

Finantziazioa bermatu gabe hasi dira proiektua kudeatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Oso garrantzitsua da Euskal Y-a 2010. urtea baino lehen amaituta egotea, horrela Europako Batasuneko finantziazioa ziurtatuta izango dugulako.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Diseinua eta alde tekniko guztia eginda dago; finantziazioa ere badugu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 23. orr.

Lehenengo-lehenengo, finantziazioa lortu behar zuten, hau da, sozio kapitalista on bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

Adituen arabera, sozialisten agintaldian, aberatsen eta pobreen arteko aldea areagotu egin da, oinarrizko zerbitzuetan finantziazioa murriztu eta ustelkeria zabaldu.  Berria - Mundua   2004-03-07

Euskadiko Kutxak finantziazioaren zati bat jarriko du, eta gainontzekoa, herriak berak.  Berria - Kultura   2004-09-29

Obren finantziazioarena oso kontu iluna da.  Berria - Harian   2005-01-18

Administrazioak garraio publikoaren finantziazioan ahalegin berezia egiten duela ohartarazi zuen Nievesek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

EHUk finantziazio egonkorra izatea hitzartu du Jaurlaritzarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Miguel Sanz Nafarroako presidenteak antzeko finantziazio sistema eskatu zion Espainiako Gobernuari, Nafarroako AHTren adarra ordaintzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Bere hedapen planerako finantziazio beharrak.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

Gainerakoek eskuzabal jokatu behar dute "gure" unibertsitatearekin, finantziazio kontuetan-eta esan nahi dugu, eta guk, gure autonomiaren barnean hartuko dugu manupean unibertsitatea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 38. orr.

Askatasuna eta demokrazia soilik direla gai terrorismoari aurka egiteko dio txostenak eta «terroristei» finantziazio bide guztiak kendu behar zaizkiela.  Berria - Harian   2005-03-12

ETAren finantziazio sarearekin lotura izatea egotzi zien epaileak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

finantziazio sistema (4); finantziazioa ere (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus