Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

figura 1 iz (literaturan) hizkera lauetik aldaratzen den estilo edo hizkuntza adierazpidea.

Figura, jakina den bezala, egitura gutxi-asko bakandu bat da hitzezko adierazpenaren barruan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.

Metafora metaforaren gainean metatzean datzan figura erretorikoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

Azken batean, figura erretoriko-poetikoak erabiltzen ohitzea baino ez da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.

Alderantziz, figura "gastatuek", klixe bihurtuek, eguneroko hizkuntzan sartzeko joera izaten dute, beren figura-balioa galdurik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.

Espazioaren irudikapenaren figura.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

Jauzia figura estilistiko bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

2 (geometrian) bolumenak, gainaldeak, lerroak eta puntuak, bere hartan hartuak.ik irudi 5.

Horrela, figuren tratatuak geometria izena hartzen du; mugimenduarenak, fisika.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 32. orr.

Geometrak figuren beharra dauka matematikako erlazioen eskemak egiteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Figura handi sinpleak -laukia, triangelua, zirkulua, laukizuzena- identifikatu eta bakoitza dagokion zuloan sartzeko jostailua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.

Sarritan forma ezberdinez eta figura anizkoitzez karratua bezalako figura bakarra egin ohi denez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 141. orr.

3 irudia, itxura.

Atzerago mutil baten figura iluna heldu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 63. orr.

Eta lausoa zen haren figura, ala geroago lausotu zen?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.

Bitxi egin zitzaidan aurren-aurrenetik haren figura segaila kale-jantzian ikustea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 10. orr.

Orduan, hatzak azkar-azkar mugitu ditu eta figura bat agertzen hasi da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 103. orr.

Bere modeloen begi bati, sudurrari, zangoari, musajeari ematen dio bizia: ez daki biziarazten figura.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

Orduan bururatu zitzaion harearen gainean geomantziazko figura bat marraztea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 70. orr.

Denborarekin, arrastoen kopurua handitu egin zen nire espirituan, eta bazirudien, paper txurian zirriborro bat egiten denean bezala, figuraren bat erneko zela handik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Baina neure buruan ez zen figura erabat zehazten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Bere txakurrak ari zitzaizkion zaunkaka, baina orain figura tragiko bat baino ez zen, eta ez zien aurre egin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 125. orr.

4 (irudi materiala)

Zortzi figuraz osatutako naximentu zaharra, aingeruari eusten dion kometa eta guzti.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 217. orr.

Gabonetako figurak erosi behar genituen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 57. orr.

Bi figura eder ziren, neurri naturalekoak, oso lirainak: aingeru bat, hegoak jausita zituena, oin bakarrean bermaturik, soldadu baten gorpua besoetan zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 118. orr.

Bestela zaldiko-maldiko bihurtuko zitzaidalakoan, zalapartatsua, figura beti berberen erakusle.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Aitak erregearen figura luzexka hartu eta hatzen artean erabili zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 97. orr.

5 hed

Aitaren eta amaren figurak beharrezkoak dira.  Berria - Harian   2005-04-22

Gidoilariaren figura berreskuratu nahi du Bilboko zinema jaialdiak.  Berria - Kultura   2004-11-17

Zentroetako zuzendarien figura indartu egin behar dela diote.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Gobernuak sexu hezitzailearen figura kendu duela gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Dinamizatzailearen figura sortu dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Elkarren kontrako borroka horretan kanpoko arerioaren figura betidanik erabili du botereak herriak batzeko eta horren izenean sakrifizioak eskatzeko.  Berria - Harian   2005-07-08

Jean Etxegoien pertsonaiaren figuran gorpuzten du Montoiak traizioaren ideia.  Berria - Kultura   2004-04-03

Oteizak berak sortu zuen bere figuraren inguruko mitoa.  Berria - Kultura   2004-10-08

6 pertsona ospetsua.

Hogeigarren mendeko figura handienetako bik -Leninek eta Gandhik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.

Mito grekoetan, Dedalo ez da inoiz figura nagusia izan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 91. orr.

Ugalde XXgarren mendeko gure figura nagusienetakoa da.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 101. orr.

Senarra da izarra, eta hari itzalik ez egiten erakutsi zioten, haren figura kolokan ez jartzen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 44. orr.

Bere bizialdiko azken 10 edo 15 urteetan, gure garaiko literaturgile nagusietakotzat jotzen zenean eta, beraz, ordurako figura publikoa zenean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 167. orr.

Figura horien kontra jokatzea zen nire ametsa.  Berria - Kirola   2004-06-01

Beragaz ibili ziran guztiek dinoe zuen aitak bera figura handia zalako kontzientzia osoa eukala.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 62. orr.

-Rufinok bere burua figuratzat eukan, ez, bazala sinesten ebalako bakarrik, halantxe plazaratu behar zala uste ebalako baino.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 92. orr.

7 (hitz ellartuetan)

-Hik uste dok Rufino Arrolak baeukala halako figura-usterik?  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 39. orr.

-Berezko indar beharbada inkontzienteaz ganera, berak figura kontzientzia eukala uste dok?  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 18. orr.

Umeak bere, lehenago, figura usainean etorten ziran, baina orain anbizino hori asko txikitu da.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 75. orr.

Ganera, ikasleak figura goserantz orientatetik, porrota baino ez dator.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 75. orr.

· izond -Oso penagarria niretzat, Zaldun Figura Trixte jauna, berorrek nire lurretan egin duen lehenbizikoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus