Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fidatu, fida, fidatzen (orobat fiatu) 1 da ad uste ona izan. (-z atzikiaz)

Ez da mutilaz fidatzen, leialtasuna galdu diola uste du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.

Fidatzen al zara zure lagunez?  Berria - Kultura   2006-03-05

Fida hadi nitaz!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.

Ez zen batere haietaz fidatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.

Ez zen bere irizpideaz, ez eta anaienaz ere fidatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 758. orr.

Ez zaitezte itsu-itsuan fida zuen oraingo zaletasun beroaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 932. orr.

Jainkoaren gidaritzaz bakarrik fidaturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 755. orr.

Auzi honetan neure buruaz ere ez naiz fidatzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 102. orr.

2 (-n atzikiaz)

Gure seme-alabak zu bezalakoen eskuetan uzten ditugu, zuengan fida gaitezkeela uste dugulako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Ezin bagara unibertsitatean fida, norengan fida gaitezke?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Nire abantailan fidaturik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 170. orr.

Konforme, Morfeo, hire hitzetan fidatuko nauk!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 47. orr.

Hola ari nintzen nihauri galde eta galde, ez gehiago ikusten-eta Magali baitan fidatu behar nuen ala ez...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 139. orr.

Ez zaitezela han fida, hangoak izigarri gaiztaginak baitira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 90. orr.

Neure buruan baizik ez nintzen fidatzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 222. orr.

3 (-ekin atzikiaz)

Fida hadi nirekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

Ez fidatu giputzekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

"Ez naiz mutil horrekin fidatzen", jarraitzen du berak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 267. orr.

Animaliak fidatzen dira Bev-ekin, eta Bev-ek haiek akabatzeko erabiltzen du fidantzia hori.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 270. orr.

Azaroan sartu orduko, eguraldiarekin gehiegi fidatzerik ez zegoela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 439. orr.

Pantxorekin ez zegoela fidatzerik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.

4 (-i atzikiaz)

Gure aitzinekoak gehiegi fidatu ziren, beharbada, Lege Zaharrari eta Jainko onaren... esku eskuinari!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 32. orr.

Begiari fidatuz, kilometro bat guti gora behera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Zorteari fidatuz beren buruari baino lehen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 593. orr.

Nor nori fida ditakeen funtsezko aintzinamendu batzu segurtatzeko gisan?  Herria   2005-03-10

ik fida izan.

Holako bati nehor ezin fida!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 49. orr.

Zeri eta nori fida egungo egunean?  Herria   2001-02-01

5 (bestelakoak)

Kanpoan ez dut inor ikusi, baina ezin gara fidatu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 251. orr.

Zergatik fidatu behar du jeneralak?  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 29. orr.

Fidatzea beste erremediorik ez daukat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 151. orr.

-Ez fidatzen?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 279. orr.

Hipogrifoak ez dira fidatzen begiak larregi kliskatuz gero...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 97. orr.

Ez dago fidatzerik, azaldu zuen arrantzale batek.  Berria - Harian   2005-01-26

· 6 du ad

Gizarteak ja ez dio fidatu nahi bere zortea erlijioari edo tradizioari.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.

Geu esperimentu arriskutsuak egiten hasi baino, jada egindako esperientzietan ausaz hobe dugula fidatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 77. orr.

Neure asmoari jarraiki, fidatu nion segur nengoela ezen haren alabaren eta Dancenyren artean bazela harreman arriskutsu bat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 187. orr.

Egon zaitezke segur fidelki eta gogo onez gordeko dudala zuk fidatu didazun gordailua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 522. orr.

Baldin zure alaba andereñoak sekretuok zuri fidatu nahi balizkizu, mintza bekizu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 197. orr.

7 fidatzeko ik fidagarri.

Fidatzeko gizona, edonola ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 37. orr.

Sleegers fidatzekoa den jakin beharra dago orain.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.

Bere polizia sekretua, Saget andereñoa, ez baitzitzaion guztiz fidatzekoa iruditzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 267. orr.

Gizon arriskutsua eta ez oso fidatzekoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.

Silaba bakarreko hitzak baino ez dira jada fidatzekoak, eta horien artean ere ez guztiak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 171. orr.

Banengoen ba ni, ez zirela fidatzekoak!  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 164. orr.

-Fidatzeko moduko jendea gara -bukatu nuen esaldia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ez fidatu (3); bati fidatu (5); berarekin fidatu (4); da fidatu (9); da gehiegi fidatu (3); ez da fidatu (6); ez fidatu (32); ez fidatu nirekin (3); ezin gara fidatu (5); fidatu behar (40); fidatu da (3); fidatu egin (3); fidatu eta (5); fidatu ez (6); fidatu gabe (5); fidatu izan (3); fidatu izana (3); fidatu nahi (7); fidatu nirekin (3); fidatu zen (4); fidatu ziren (4); gara fidatu (5); gehiegi fidatu (9); gehiegi fidatu behar (3); nitaz fidatu (4); sobera fidatu (6); sobera fidatu behar (5); zergatik fidatu (5); zergatik fidatu behar (3)

afrikarraren senaz fidatuz (3); da sekulan fidatzeko (4); eskuen indarrei fidaturik (3); ez fidatzea (4); ez fidatzeko (18); fidatuko ez (4); fidatzea baino (3); fidatzeko esan (3); fidatzeko eta (3); fidatzeko gizona (4); fidatzeko moduko (8); fidatzeko modukoa (3); fidatzekoa da (3); sekulan fidatzeko (5)

asko fidatzen (3); askorik fidatzen (4); berarekin fidatzen (3); buruaz fidatzen (3); dira fidatzen (6); erabat fidatzen (3); ez da fidatzen (11); ez dira fidatzen (5); ez fidatzen (5); ez gara fidatzen (3); ez naiz fidatzen (10); ez nintzen fidatzen (4); ez zen fidatzen (11); ez ziren fidatzen (4); fidatzen ahal (5); fidatzen al (4); fidatzen da (4); fidatzen dena (4); fidatzen dira (5); fidatzen eta (6); fidatzen ez (15); fidatzen ez den (4); fidatzen hasi (3); fidatzen naiz (9); fidatzen nauk (3); fidatzen zen (6); gehiago fidatzen (6); gehiegi fidatzen (3); gutxiago fidatzen (3); haietaz fidatzen (3); inorekin fidatzen (5); nintzen fidatzen (4); nirekin fidatzen (3); nitaz fidatzen (6); zen fidatzen (12)

ez dago fidatzerik (4); fidatzerik ez (3); sobera fidatzerik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus