Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ferratzaile (orobat perratzaile) 1 iz zamariak eta abelgorriak ferratzen dituen pertsona.

Ferreiros herrian baziren ferratzaileak, zaldien aztaparrak eta erromesen oinetakoak itzatzen zituztenak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Urkamendian hiltzera kondenatzen dut Samuel Wardwell ferratzailea, deabruarekin tratuan ibili izana frogatu eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.

Gaexento perratzaile beso-indartsuak ikusi zuen begi zoliez, inork baino lehenagotik ere, Joanes mezulari gazte hanka-arina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Ferratzaileak igel-begiez begiratu zion epaileari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

Ferratzailearen estalgunea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zaldi ferraitzailea ere egun guzian ferra eta ferra.  Herria   2001-05-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus