Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bihar abiatuko zara nire zaldirik kuttunena hartuta, zilarrezko ferrak jantzi berriak dizkiot-eta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 206. orr.
Ate lodia, distirarik gabeko ferra batzuekin apaindua. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.
Eskuinean Loiolako ibarra, papogorriz betea, non Urumeak, altzairu koloreko ibai politak, ferra erraldoi bat marrazten duen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.
Ferra ia zarratuaren tankerako badia batera sartuko zarete. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.
Gandua zaldi ferra baino itxiagoa zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 86. orr.
Ferra-iltzerik ezean, Goxoak bata bestearen atzean irabazten zituen harritxoak topatu genituen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 121. orr.
Bi zaldien trosta astiroak zoru haustuan eragindako ferra-hots motelduak beste ezerk ez zuen eteten jendearen erabateko isiltasuna. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.
Harrizko horman ferra arkuko sarrera dago bakarrik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 183. orr.
Ez ferra hotsik ez oin hotsik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.
zaldien ferra (3)