Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fermu 1 izond irmoa.

Gerri biluzi hori inguratzera zihoazen nire beso dardartiak haren esku fermuek geldiarazi baino geroago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.

Batere kirolik egin gabe, ariketa berezirik gabe, nire haragia lehen baino fermuagoa zen, leunagoa, beteagoa.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.

Horra nire eske fermua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 176. orr.

Batetik jarrera fermua, posta bulego hesterik ez, bestetik postaren errentagarritasun arrangurak konprenitzen dituztela.  Herria   2004-07-22

Etxekoak eta auzokoak zuen determinazio fermuaz trufatzen baldin badira, ez egin kasurik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

Kontseiluak delibero fermua hartu behar du eta auzapezak idatziz igorri behar dio galdea "France Telecom"-i.  Herria   2001-07-26

Auzi berean, hiru urteren presondegia, jujeen arabera ETA lagundurik, ukan dute Teresa Tellechea eta Peio Etxemendi-k, hiru urte horietarik bat fermu, beste bientzat ba "sursis" delakoa.  Herria   2003-01-14

16etarik, 12 kondenatuak dira presondegi fermuari.  Herria   2004-07-08

• 2 adlag irmo, irmoki.

Bush presidentak hitzeman du fermu egonen dela bere hartan zernahi gertarik ere.  Herria   2003-07-17

Galdatu zidan aldi berean fermu eta gogor. Jessicak berean zarraikan, fermu: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 178. orr.

Bertan hasten zen endoktrinatze sail berria, Frantziak zergatik oldartuak borrokatzen zituen sakon, fermu eta zabal irakatsiz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 249. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta fermu (3); fermu egon (3); fermu eta (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus