Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fereka (orobat pereka g.er.) 1 iz ferekatzea.

Haren soineko bustiaren fereka sentitu nuen besagainean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 80. orr.

Sei eskuren fereka sentitzea oso-oso kitzikagarria zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.

Irriño, keinu, hitz goxo, fereka, elkartasun urrats edo eskukolpe batean sentitzen.  Herria   2005-09-15

Maitale bien arteko musu, fereka, bihurrikeria eta maitaldiaren argia, haien haragi-giharren mugimendu eta dantzaldien gogortasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 211. orr.

Ahopeko irribarre kilikabera bat entzun nuen, zetazko jantziren baten fereka eta zure ahotsa isilka.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 25. orr.

Zein goxo zen orduan eguzkiaren fereka aurpegian...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.

Sei eskuren fereka sentitzea oso-oso kitzikagarria zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.

Eta lau haize haietarik bertze haize guztiak sortu ziren, eta haien fereka nabaritu nuen plazako aire arnasgaitzean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.

Itsas haizearen lehen fereka sentitu bainuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.

Aire girotuaren ferekak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.

Bere bizi laburra adieraz ezinezko fereka batean arnasten, edaten, biltzen dudan bitartean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bisaian fereka iheskor bat egin nion, erranaren bermagarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Musu batzuk eta bertze horrenbertze fereka presati, biharamunak irrealtasun gazi-gozoaren mihiseaz estaltzen zituenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Debalde ene fereka amultsuak eta inarrosaldi bortitzak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.

Haize-boladak etxeko kantoia inguratu eta aurpegia igurtzitzen dioten fereka hotzak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.

Giltza gaitzaren fereka latza hatz artean sentitzen nuela urratu nituen jendez eta autoz betetzen ari ziren karrikak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

Bainujantzi azpiko fereka ausartekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.

Dutxatu zen eta fereka soil eztiaz zakila gogortu zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Hatzen artetik irristatzen zitzaidan, azala fereka berezi batez, hildako baten ferekaz, kilimatuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 198. orr.

Argi biguna jaurtitzen zuen, argizko fereka bat, laster mendi magaleko kristalek erantzungo zutena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.

Bular ezkerra estutzen du bi eskuekin, gotor sakatuz, kanpoko fereka bero eta sutsuak barruko oinaze bortitza leunduko diolakoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gaixoaren oihuek katu baten marmar fereka-goseen antza hartu zuten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.

Irriño bat, bi solas erretore etxeko kalostrapean, esku fereka bat... gazteak ziren, eta elkar maite zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

• 4 adlag ferekatzen.

Musuka eta fereka eman zituzten zenbait minutu.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 180. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Fereka eta igurtzika jarraitu zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 167. orr.

Baina horrek ez du esan nahi inoren eskua behar dudanik bizkar gainean fereka...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 246. orr.

5 fereka egin

Fereka egin nion neure kikararen gider tikiari, ezpainetara gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.

Esku bat hartu, eta fereka egin zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.

Zurrut txikiz ari da edaten neskatoa; harengana makurtu eta masailean fereka egiten dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.

-Badakizu oso bular politak dituzula? -esan zidan fereka eginez. Eta, agurtzeko, fereka egiten genion elkarri titietan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.

6 fereka eta fereka

ik gorago 4.

Nire eskua fereka eta fereka ibili zen jainkosa haren kurbetan zehar.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten fereka (4); eta fereka (8); eta ferekak (5); fereka bat (8); fereka egin (5); fereka eginez (3); fereka egiten (5); fereka eta (7); fereka sentitu (5); fereka sentitu nuen (3); ferekak egiten (3); ferekak ez (3); ferekarik gabe (3); lehen fereka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus