Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

farol (orobat farola g.er.) 1 iz kaleargia.

Kale-kantoi bateko farol baten azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.

South Street-en, farol baten argitan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Farolak etorbidean gaindi izekitzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Farol piztu berrietako argiaren eraginez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.

Adreiluzko etxeak, farolen argi lausotua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Lasai, gizona, txarragoak dituk kaleetako argi farola guztiak!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 148. orr.

Kaleko farolaren argia islatzen zuen giltza txiki bat harengana zuzenduta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 364. orr.

Nire etxeko leihotik ikusten dudan farola horren inguruan, udako gauetan ehunka tximeleta ibiltzen dira bueltaka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Kanpoan euria, dendak, tabernak eta farolek argitutako zirkuluak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 97. orr.

Etxe aurreko farola: farol bakarra, goitik beherako argi-kono bat zabaltzen zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.

Beste espaloian farol bakar batek, lurraren azken muturreko itsasargi baten gisa, han-hemenka hondoraturik eta deseginik dagoen hesola bat argitzen du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Kanpoan euria, dendak, tabernak eta farolek argitutako zirkuluak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 97. orr.

Zoologikoaren sarrera kale nagusira jarri zuten, hormak berrituz eta farolekin argituz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.

Farolez argituriko aldapa luzea zazpigarren ateraino igotzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

Oliozko farola baten azpian goaitatu zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 270. orr.

Denok gaituk boxeatzaile bakartiak farola bakartien pean!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Harresian bertan kokatua, bi gas-farolek ematen zioten argi etengabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

3 eskuargia.

Barren-barreneko etxearen ezkutuenetik, ordea, farol bat hurbiltzen ari zen: enborrek marratu eta tarteka deusezten zuten farol bat, paperezkoa, danborren forma eta ilargiaren kolorea zuena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 75. orr.

Arineketan zebilen batera eta bestera farol batekin, eta farolaren argia aurpegian jartzen zien piratei, itsutuz eta harrapakin erraz bihurtuz gainontzeko umeen ezpata kirasdunentzat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 191. orr.

Farol bat hartu eta, kakoa modu mehatxagarrian altxatuz, esan zuen: [...].  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 188. orr.

Ilun zegoen kobazuloa, eta farolak apenas argitzen zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 126. orr.

4 (bestelakoak)

Trenaren bukaerako farol gorriak distira egiten zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 62. orr.

Baina nik ez nituen begiak kendu bizikletaren farolak errepidean egiten zuen horiunetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da farora (3); eta farola (5); eta farolaren (3); farol bat (7); farol batek (3); farol baten (8); farola bat (10); farola bat jo (3); farola baten (10); farola baten azpian (5); farola eta (4); farolak piztu (5); farolaren ondoan (3); farolen argi (5); farolen argiak (3); farora joango (3); farora joateko (5); farora joaterik (3); kaleko farola (3); kaleko farolak (5); labarganeko farola (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus