Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fardel (375 agerraldi, 93 liburu eta 21 artikulutan; ETCn 1.514 agerraldi; orobat pardel 52 agerraldi 17 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 127 agerraldi) 1 iz zapi batez biltzen den gauzen multzo edo bilduma. ik puska 3.

Ibili ahala, behaztopa egiten nuen burusi, bizkar-zorro, mota guztietako maleta, pakete eta fardelekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 68. orr.

Beste hainbat maleta, fardel, motxila eta lo-zaku lurrean barreiu utzita daude.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.

Andre horren gutunak aurkitu dituzte, fardel bat gutunez betea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 396. orr.

Emakumeetako batek fardel bat erakutsi zuen, barruan ume bat zuena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 51. orr.

Gure ama goizero joaten zen kartzelara azpiko arropen fardela eramatera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 129. orr.

Saskian hirurogeita hamar arrautzaz beteriko fardela zeramalako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 47. orr.

Egun batez Dabidi etxeko atea zabaldu, eta fardel batekin zetorrela ohartu nintzen; "hara, eskultura bat ekarri dizut", esan zidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 11. orr.

Maletak esku banatan eta fardelak besapean zeramatzala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 378. orr.

Fardelak egunero garraiatu beharra, dendak egunero muntatu eta jaso beharra, otorduak prestatu beharra...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 169. orr.

Congok poltsikotik fardel bat atera zuen, egunkari-orriez bildua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 159. orr.

Pardela zabaldu, eta lan-jantzi urdin bat atera nuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 93. orr.

Mutilak beren pardeletan eserita geratu ziren zain.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 71. orr.

Umetxo gaixoa fardel baten antzera ibai ertzera eraman eta gero.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 214. orr.

Herioaren laguntza fardela bizkarrera jasotzeko eta ez bestetarako behar duen egurgilearen esku-dardara...  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 136. orr.

Badator Herbert bere pardela bete iguana...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

· Motorrean fardelarena egiten zuenak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 176. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hiru gizon zihoazen fardel handiz zamatutako lau behor bikainekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Fardel txiki zikin bat begiztatu zuen, paper marroiz bilduta lurrean zegoena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 73. orr.

Fardel luze mehe bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

Merryk fardel pisutsua zela sentitu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 48. orr.

Pertsona bat baino gehiago fardel odoldu bat zirudiela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.

Maleta bat edo fardel astun bat esku batean hartzen dugunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.

Fardel zamatsu bat bezala etorri da zorura, telefonoa askatu gabe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Hamidarik gabeko bizitza fardel astuna zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 301. orr.

Lehergailu itxurako fardela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Trapuzko fardel bat balitz bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 2002. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zubi bat pasatzean, fardel moduko bat ikusi zuten ur azalean. Fardel itxurako akusatu bat.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 64. orr.

Ohe-barrenera begiratu zuen, eta han fardel-metatxo bat ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Une hartan Peter sartu zen, bide-fardelak eskuetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

Emakumeen bide-fardelak atera zituen zalgurditik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 159. orr.

Xingola urdin batez lotutako gutun-fardel bat eman zion Charlieri eskura.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 73. orr.

Lau pertsona atxilotuta, ustez bonba fardelak bidaltzeagatik.  Berria - Mundua   2004-07-28

Zubi gainetik arropa fardel bat baizik ez zirudien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

881 kutxa, 10 saski, 8 oihal-fardel.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

Algodoi-fardelak eta errinozeroen adarrak garraiatzen zituzten morroiak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Belar fardel handiak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 217. orr.

Lasto fardelak ukuiluan jartzen ari dira bi anaiak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Bere dendako salgai-fardelen artean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 184. orr.

Nork eta zabor-fardel horrek eman behar zizkion lezioak, arraioa!     «Bizia lo», 2003 - 90. orr.

5 (neurri gisa)

Badator Herbert bere pardela bete iguana...  Herria   2001-02-08

6 irud

Bere gustuz sartu zen saltsatan, eta pardel ederra jaso zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 74. orr.

7 adkor pixoihala.

Kale erdian umeari pardela aldatzen dion aitak zorionak jasotzen ditu.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 52. orr.

Umeen pardelen prezioak.  Berria - Mundua   2004-04-27

Gaitzen bat ote du?, pardelak kalte egin ote dio?  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 77. orr.

Erditze, pardel, muki eta negar kontuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 226. orr.

Edurnezurik eutsi baino ez zion egin eta Moviles (- %1,32) ipotxari lehiaren pardelak aldatzeko premia nabari diote inbertsiogileek.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

• 8 izond astuna, gogaikarria.

Potolo baldarrontzi bat eta neska pardel batzuk dauzkeulako talden, bestela...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 28. orr.

Artista fardel hutsa da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 485. orr.

Hoa, hoa hemendik, lakarilerde fardela! -esan, eta ostikoka bota zuen bordatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 59. orr.

Atzeman nuen, hala ere, zer jantzia, sobera fardel agertu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Lano fardel batzuen erdian Sarako Suhalmendi deitu mendixka.  Herria   2005-09-01

· Lano fardel batzuen erdian Sarako Suhalmendi deitu mendixka.  Herria   2005-09-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus