Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenbizikoa, "mahai familiarra", zurezko altzari bat da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.
Multinazional handi batetik deitu ziotenean zalantza handirik gabe utzi zuen fabrika familiarra. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.
Hantxe zeuden nik hain luzaz bilatutako harriak, harri familiarrak, nondik nentorren eta norantz nindoan ulertzen laguntzen zidaten harriak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 106. orr.
Haren arretak areago sujeritzen zuen harreman familiar bat, gizon baten jabetza sexuala baino. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 50. orr.
-Eee, ez naiz familiarra, euskara ikastera nator. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 8. orr.
Nire hitz familiarrak, nire hitz etxekoak, nik ez nituen idatzian identifikatu oso berandu arte. Berria - Kultura 2004-07-01
Modu familiar eta tematian. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 40. orr.
Guztiz familiarra egin zaidan eszena bat. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.
Tarte horretan ahotsa entzun nuen beste bizpahiru aldiz, eta guztiz familiarra izanagatik, ezin izan nuen asmatu nor zen bere jabea; agian familiartasun hori bera zela kausa, zergatik ez nekiela (edo bai: familiarra izanagatik ezezaguna zelako), [...]. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 70. orr.
Itxura familiarra zuen, igandean jaka jantzita mezatara doan amerikano bat bezalakoa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.
familiarra egin (3); familiarra eta (3); gero eta familiarragoa (4); guztiz familiarra (3)