Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fama 1 iz ospea, entzutea, omena.

Iñaki Arrosagaray-k ere urrun eta gora eraman du Luzaideren fama pilotazaleen munduan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 48. orr.

Mirari honen fama inguru guztian zabaldu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 864. orr.

Hari esker Sararen edertasunaren fama hedatu da Frantzia guzian.  Herria   2005-03-10

Gauza natural izenekoek sekula baino fama hobea irabazi dute gaur egunean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Historialari bezala bildua zuen gaitzeko fama.  Herria   2004-05-06

Fama handiko dentistak aitite eta aita.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 80. orr.

Fama txarreko artzainak ginen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 21. orr.

Famaren gailurrean dagoela adierazteko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

Famaren aparretan bizi den jende gutxi ausartuko da aitortzera ez duela sekula libururik irakurtzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

Jesusen apostoluetarik bat, ez txarrena famaz.  Herria   2004-06-10

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pasaia oraindik propaganda eta fama zirkuituetatik kanpora dago, natura huts deskubritu gabea da, eta zoragarria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.

Nork azalduko die haur fama-goseoi oinak izerditan behar dituela oinak izarretan ipini nahi dituenak?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 190. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hango urek zakar fama zuten, ur-laster askokoa baitzen, eta uda oro bainulari bat edo beste itotzen zen bertan. arinkeria da emakumeei ahul fama egoztea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.

Santu fama dute, baina ez egiteak; aingeru izena, baina ez bertutea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 394. orr.

Kontrabandista fama sekulakoa duen herri honetan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

Zuhurtzia handiko hiritar fama erdietsi zuen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 151. orr.

Nahi luke jakin zer pasatzen den xuxen eta zer diren hango genozidio edo jendetzaren masakre ta suntsitze famak.  Herria   2004-11-18

4 entzutea, esamesa.

Fama da hamar milaka badirela hilak gataska horietan.  Herria   2004-05-13

Urreria laket zuten omen laminek eta fama zen urrezko orraze batzuk bazituztela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 167. orr.

Famak zioenez, Santakrutz apaiza hasi zen trenei erasotzen iaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 88. orr.

Tipo gogorra izandakoa, famak dioenez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 103. orr.

Bezperan, fama ibili zen nola tirokatu ninduten bala batez kopeta erdian.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 134. orr.

Mirari honen fama inguru guztian zabaldu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 864. orr.

5 fama izan du ad

Grabiel Ilharrek kalakari nekaezinaren fama du Amikuzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 43. orr.

Bazuen nolabait -Cervantesek bere garaian bezala- "buruargi ikasigabea" izateko fama.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.

Oso pertsona lasaia eta jendetsua delako fama du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 75. orr.

Slytheringo etxeak azti ilunak sortzeko fama zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 131. orr.

· Egiak fama ona du ideien eta dotrinen munduan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 262. orr.

"Ligeia" eta "The Murders in the Rue Morgue" ("Rue Morgueko hilketak") kontakizunek, adibidez, oso fama handia izan zuten, gaur egun ere bizirik dirauena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus