Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

falta 1 iz hutsegitea, hobena.

Haren falta eta hobena barkakizun ez zenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.

Ez zen dena ene falta.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.

Aitortu du bere falta.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.

Ihes-ahaleginak bezalako falta larrien kasuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 13. orr.

Falta: lesioak; zigor eskaera: hemezortzi hilabete gazteentzako zentro batean, delitu bakoitzeko.  Berria - Harian   2005-04-24

Bertan behera utziko dute falten garrantziaren eta kalte-ordainen arteko lotura.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

2 (kiroletan)

Bost sake eta bat falta Olaizolak.  Herria   2002-12-05

Xalak falta sakean, sobera gora jorik.  Herria   2005-08-04

Orduan dira mandoak aldatu eta bote falta batekin galdu ondarra Aranburuk.  Herria   2005-01-06

14-8, 16-9 hasi dituzte izariak hartzen anaiek, baina Fabienen bote bat falta eta 17-18 besteak.  Herria   2003-12-11

Faltengatik kanporatuak: Paue-Orteseko Thierry Gadou.  Berria - Kirola   2004-12-24

3 gabezia.

Eta arbi garaia zenez, arbiak eskatu zituzten limosnan, ogiaren falta ordezkatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Zeren ene gihar-hezurrek ez baitzuten orduan, zin-zinez, ardit bat ere balio, eta zeren falta eta gabezia hura baitzen kalte guztien gaineko kaltea eta gaitzik gaitzena eta galgarriena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

Nahiz eta neurri zehatzen falta ikusten dugun.  Berria - Harian   2005-06-24

Zure falta sentiarazten didaten egun / asko pasatzen ditut oraindik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 112. orr.

Bizitegi merkeak falta gorrian direla.  Herria   2005-10-13

Nondik datorkion bizitzeko gogorik ez hori: fosforo faltatik, muineko zelulak gaixotzetik [...].  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 69. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gogo falta, horixe, Josurenera agertzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Errespetu falta iruditzen zaidak! Teresa hilzorian eta zuek borrokan!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

-Beno, izan liteke konfiantza falta, lotsa...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 292. orr.

Hik, bertzeak bertze, lo falta duk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Euskal Filologiaren interes falta eramanezina gertatzen zitzaien.     «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.

Sentimendu falta hori itxurazko sentimentalkeriekin ezkutatzen nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 295. orr.

Gainerakoan, zehaztasun falta nagusi zen elkarrizketa osoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

Halako koherentzia falta bat sumatzen ziola.     «Kuskue tanden», 2004 - 66. orr.

Errazkeria, eklektizismoa eta ideia falta dira nagusi album honetan. Ekonomia horren ezaugarri dira gidaritzarik ez izatea, konkurrentzia orokorra (enpresen artekoa ez ezik, baita nazioen artekoa ere), eta arau falta nabarmena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

"Aire eta kirol falta", gure iritzian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 135. orr.

Kontua ez zela ez ahalegin ez borondate on falta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 159. orr.

Hemen... artzain falta harrigarria dago hemen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.

5 falta egin (kiroletan)

Berrogei inguru hasten ginen, multzoan, eta falta egiten zuena kanpoan geratzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.

Bainan hor Capellanek botean falta eginik, azken hamabi tantoak lerroan egin ditu goizuetarrak.  Herria   2005-10-13

Damurik ditu bi falta egin botetik, beste biga, tronpaturik, taulaz taula joaiterat utzi.  Herria   2005-02-17

Beste hiru sake falta eginik ere, ez hutsez baina laburregi berexiz.  Herria   2003-05-15

Malagaren bigarren golean Corralesi falta egin zioten.  Berria - Kirola   2004-10-05

6 falta gabe

Era berean, gaztelaniaz eta errusieraz kantatzen dute, Kalinka falta gabe.  Berria - Kultura   2004-04-16

7 falta izan1, faltako da ad ik faltatu.

Minuturen bat baizik ez zen falta bederatzietarako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Etxera heltzeko zortzi kilometro falta zitzaizkidala ikusi nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 121. orr.

Eta, hiltzeko guti falta zitzaiola, erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 599. orr.

Ez da asko falta, laguna, Oklahomara iristeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

Baina gauza bat falta da nabarmen-nabarmen, eta gauza hori ohea da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Ehun hektara eremu falta dira Iparraldean, hemengo enpresen garapen beharrak betetzeko.  Herria   2004-07-15

Izenburu hau hainbat eskuizkributan falta da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 236. orr.

Ikusi zuten bala bat falta zitzaiola errebolberrari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

Ez al da koma bat falta hor?     «Kuskue tanden», 2004 - 62. orr.

Hilotzari eskuin eskuko hatz nagia falta zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

-Akats bakarra dik: sinadura falta zaiok.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.

Ez dun faltako jende onik niri lana emateko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.

Leku zoragarrienean ere ez dela Heriotza falta izaten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 124. orr.

Ez da nehor falta izanen pesta haundi huntan.  Herria   2001-02-22

Sagardo usaina ere ez zen falta izaten gure inguruetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Harrotasuna ez zaik sekula falta izan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.

Hor goiko horri jardun merkea iritziko dionik ez da faltako.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 115. orr.

Dunga letragabea da eta gizon zuri askojakinek jakinarazi diote letrak falta zaizkiola eta letramotza dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.

Eta ez zitzaion arrazoirik falta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.

Bi pertsona falta gara argazkian: Teresa eta ni neu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

Ez baitziren falta izan haragi koipetsu eta ardo usaintsu eta bortitzak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

Airea falta izan zitzaidan, urtegiaren barruan banengo bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Bere senarrari deus ere falta ez zekion amoreakatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.

Abokatuarena ordaintzeko falta zen dirua ekartzera nator.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 124. orr.

Han Hogwartsera itzultzeko falta zitzaizkion egunak zenbatzen zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

"Hori da guztia" esatea baino ez zitzaion falta, besterik gabe alde egiteko asmoa zuela adierazteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 271. orr.

Hi baizik ez hintzen falta elkarrekin farra polit bat egiteko, aspaldiko partez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

-Hiru hilabetez falta izanen naiz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.

· Koloreak falta izate hutsaz gain, bazen beste kontu bat, are larriagoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

8 falta izan2, faltako du ad

-Horixe falta zuen emakumeak, eskuin eskuko hatz nagia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Kristinak bezala, nik ere mugikorra falta nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.

Biriketan oxigenoa falta balu bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.

Ezer falta al zuen, edozein gauza, gorpuak?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 163. orr.

Beste zerbait ere falta zuela, sakonagoa eta zehazten zailagoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Ikusmena hein handi batean konpondua izango zuen; baina begien erabilerak, begiratze kontuak, asko falta zuen natural izateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 127. orr.

Bihotzak hain gogor jotzen zidan, non ez bainuen askorik falta zorabiatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.

Filosofiako karrera amaitu nuenean, 1975ean, artean maila bat falta nuen Kazetaritzako lizentzia ateratzeko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 47. orr.

Baionara jo eta falta nituen hiru liburukiak erosi nituen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 120. orr.

Izatearen laiotzetako hotsak zeinek entzuna falta duena psikologoarengana joaten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

Hartzailerik gabeko testuak ziren, eta, horrenbestez, literaturaren funtsezko osagaietako bat falta zutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.

Bertzerik ez genian falta, Edu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 29. orr.

Horixe bakarrik falta zaio nire barren txarrari: aitaren kezkaren narda.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 133. orr.

9 falta izan3, faltako (laguntzailerik gabe)

Bi ordutara iristeko, 4 minutu falta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 344. orr.

Dena falta. -Dena ongi, Dutertre?, ezer falta?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 34. orr.

-Gose galanta dute zerri madarikatu hauek -bota zuen Vittoriok-, eta aitona falta!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 40. orr.

Piarres Lafitte kalonjea falta haatik.  Herria   2004-11-04

-Segapotoa falta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Irteera zuzenena aurkitzea, horixe falta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Hanka-arteko koskorretatik darion maitasuna zeinek jasoa falta eta bakarlanean, eskulangintzan edo autonomo gisa aspertua dagoen gizasemea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

10 -en falta nabaritu

Ez dakit norbaiten falta nabaritzea harenganako maitasunaren seinale den, baina bada ondoan duzuna maitatzeko eragozpena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 359. orr.

-Ikaragarri nabarituko dut zure falta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 215. orr.

Ez dut mutilaren falta nabaritzen, eta ez dut berarekin egoteko gogorik ere.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 45. orr.

11 -en falta sumatu

-Aitaren falta sumatuko duzu, noski? -ausartu nintzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 83. orr.

-Zerua -esan zuen-, argitasuna; horren falta sumatuko nuke iparraldean biziko banintz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 84. orr.

Ospitalean nire falta sumatzen hasiak izan behar zuten honezkero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

Urbiaingo bakardadean mundu haren falta sumatzen zuelako-edo.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 121. orr.

Segituan falta sumatu zuen, Raukinaren zuzendaritzaren eta honek bere gain zeraman segurtasunaren falta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 145. orr.

12 faltan izan da/du ad

Guztira 842 milioi pertsona dira elikagai faltan direnak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

Hori egiten zuenak ezin ausardia faltan izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.

Demostrazio eta metodo horiek guztiak zabaltzeko eta luze jorratzeko atsegina faltan izango dudala ohartu naizelako idatzi dut hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 375. orr.

Hori egiten zuenak ezin ausardia faltan izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.

Ez ditu arerioak faltan izango, ordea, Quick Step taldeko txirrindulariak.  Berria - Kirola   2004-03-20

Lasaitzen denean etxera eramango duela, faltan izan nauela arrats osoan eta nirekin egoteko itzelezko gogoa daukala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 98. orr.

Demostrazio eta metodo horiek guztiak zabaltzeko eta luze jorratzeko atsegina faltan izango dudala ohartu naizelako idatzi dut hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 375. orr.

Amorrua gainetik kentzeko hankapetik ere oihu egin nahi eta ezina, aire tragaderak faltan izate hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

· Guk hemen horrenbeste euri, eta hor beheran ur-faltan direla, hori nola leike?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 44. orr.

Florent sakratu bihurtu zen; Florenten izenean baizik ez zuen zin egin handik aurrera; Florent aipatzen zuen, argudio faltan zenean, eta gobernua behin betiko zapaldu nahi zuenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.

13 gutxi falta izan gutxik egin.

Eta gutxi falta izan nuen, behin baino gehiagotan, bide ertzeko zangara erortzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.

Gutxi falta izan zuen bere burua Mahmut Khanen oinetara botatzeko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 53. orr.

Saltzaile ibiltariaren faktura jaso zuenean gutxi falta izan zuen bihotzekoa izateko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

apur bat falta (14); arrazoirik falta (61); arreta falta (13); askatasun falta (10); asko falta (113); asko falta da (24); asko falta dira (17); askorik falta (8); asmatzea falta (8); aste falta (9); astebete falta (8); ausardia falta (21); babes falta (21); baina falta (8); baino falta (19); baino falta ez (17); baino gehiago falta (8); bakarra falta (31); bakarrik falta (81); bat falta (226); bat falta da (18); bat falta dela (9); bat falta izan (20); bat falta zaio (19); bat falta zela (22); bat falta zitzaiola (11); baten falta (20); batzuk falta (52); batzuk falta dira (11); batzuk falta zirela (8); begiak falta (8); begirune falta (12); besterik falta (14); besterik falta ez (11); bi falta (28); bi minutu falta (11); borondate falta (15); borondate politikoa falta (14); borondatea falta (10); bost minutu falta (27); da falta (102); da falta izan (9); denbora falta (18); dira falta (80); diru falta (12); dirua falta (12); du falta (20); edo falta (10); egitea falta (11); egun falta (53); egun falta dira (8); egun falta direla (10); egun falta zirela (10); egun falta ziren (9); egun gutxi falta (8); elkartasun falta (9); ematea falta (8); erdi falta (14); erdia falta (12); ere falta (53); erregulartasun falta (9); errespetu falta (42); erritmo falta (15); eskarmentu falta (14); eskarmentua falta (8); eskas falta (51); eskas falta zirenean (14); esperientzia falta (13); eta falta (68); eta falta bat (17); etxetik falta (18); ez da falta (86); ez dira falta (70); ez du falta (17); ez zaie falta (22); ez zaigu falta (13); ez zaio falta (38); ez zait falta (18); ez zaizkio falta (10); ez zaizu falta (8); ez zen falta (55); ez ziren falta (47); ez zitzaion falta (15); ez zuen falta (16); ezer falta (43); ezer falta ez (12)

falta adierazi (13); falta al (10); falta asko (13); falta bada (15); falta bat (57); falta da (318); falta da orain (9); falta da oraindik (17); falta dagoela (8); falta de (8); falta dela (106); falta delako (10); falta den (57); falta dena (26); falta denean (17); falta dira (207); falta dira eta (9); falta dira liga (12); falta dira oraindik (12); falta direla (94); falta diren (72); falta diren arren (8); falta direnak (8); falta direnean (38); falta ditu (11); falta dituzte (14); falta du (40); falta duela (18); falta duen (17); falta duena (8); falta dugu (9); falta duk (11); falta dute (23); falta dutela (16); falta duzu (8); falta edo (9); falta egin (24); falta egotzi (14); falta ere (25); falta eta (74); falta ez (109); falta handia (15); falta hori (30); falta horrek (12); falta ikaragarria (8); falta izan (322); falta izan zaigu (14); falta izan zaio (16); falta izan zen (14); falta izan zitzaion (42); falta izan zuen (14); falta izanen (11); falta izango (22); falta izatea (8); falta izaten (20); falta izugarria (14); falta jaurtiketa (27); falta larria (8); falta leporatu (9); falta nabaria (16); falta nabaritu (11); falta nabarmena (14); falta nituen (8); falta nuen (17); falta omen (11); falta oso (9); falta ote (9); falta salatu (22); falta sentitzen (8); falta sumatu (23); falta sumatuko (11); falta sumatzen (40); falta teknikoa (8); falta zaie (46); falta zaiela (8); falta zaien (9); falta zaigu (67); falta zaigula (12); falta zaio (127); falta zaiola (31); falta zaion (21); falta zaiona (8); falta zait (41); falta zaizkie (8); falta zaizkigu (13); falta zaizkio (35); falta zaizkion (9); falta zaizkit (14); falta zaizu (11); falta zela (108); falta zela eta (10); falta zen (147); falta zena (14); falta zenean (14); falta zirela (159); falta ziren (110); falta zirenak (8); falta zirenean (49); falta zituen (24); falta zitzaidala (8); falta zitzaidan (14); falta zitzaien (17); falta zitzaigun (13); falta zitzaiola (27); falta zitzaion (78); falta zitzaizkidan (9); falta zitzaizkiola (10); falta zitzaizkion (30); falta zuela (23); falta zuen (43); falta zuten (9)

gaitasun falta (8); garaipen bakarra falta (8); gehiago falta (17); gogo falta (11); guti falta (11); gutxi falta (132); gutxi falta da (11); gutxi falta izan (21); gutxi falta zela (10); gutxi falta zirela (15); gutxiago falta (18); hamar minutu falta (10); haren falta (27); hilabete eskas falta (11); hilabete falta (24); hiru egun falta (8); hiru minutu falta (11); hiru partida falta (8); hori falta (29); horixe falta (10); ideia falta (10); indarra falta (12); informazio falta (30); interes falta (17); jardunaldi falta (37); jardunaldi falta dira (15); jardunaldi falta direla (11); kilometro falta (25); kilometro falta zirela (11); koherentzia falta (14); komunikazio falta (17); konfiantza falta (32); koordinazio falta (8); lau egun falta (8); lau jardunaldi falta (8); leialtasun falta (8); metro falta (14); metro falta zirela (8); minutu eskas falta (15); minutu falta (107); minutu falta dira (10); minutu falta zirela (59); minutu falta ziren (13); minutu falta zirenean (16); minutu gutxi falta (10); ohitura falta (14); orain falta (8); oraindik asko falta (11); partida falta (46); partida falta dira (20); partida falta direla (9); pixka bat falta (15); politikoa falta (18); politikoa falta da (8); segundo falta (12); segundo falta zirela (8); segurtasun falta (27); soilik falta (17); soilik falta da (9); urte falta (15); zaie arrazoirik falta (9); zaie falta (22); zaigu falta (13); zaio arrazoirik falta (21); zaio falta (39); zait falta (19); zaizkio falta (10); zaizu falta (8); zehaztasun falta (10); zehaztea falta (8); zen falta (59); zen falta izan (14); zenbat falta (14); zer falta (33); zerbait falta (56); zerbait falta da (9); zerbaiten falta (9); ziren falta (49); ziren falta izan (10); zitzaion arrazoirik falta (10); zitzaion falta (15); zuen falta (24); zuhurtzia falta (8)

bat faltako (8); baten faltan (39); da faltako (28); dira faltako (12); diru faltagatik (9); eta faltak (11); ez da faltako (27); ez dira faltako (12); faltak egin (8); faltak eta (15); faltako da (12); faltako dira (8); faltako ez (10); faltan bota (23); faltan botako (8); faltan botatzen (29); faltan eta (10); faltan ez (25); faltan izan (12); faltan sumatzen (12); faltaren ondorioz (8); faltaren ondorioz (8); faltengatik kanporatuak (10); guhauren faltaz (9); guti faltan (10); guti faltan ez (10); haren faltan (8); horien faltan (8); jardunaldiren faltan (33); kilometroren faltan (11); minutu faltan (22); minutuko faltak (75); minuturen faltan (20)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus