Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztiro (ETCn 96 agerraldi) 1 adlag eztiki.

Hurbildu, eta nire alboan eseri zen eztiro.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 46. orr.

Itzaliz doan argizari bat bezala amaitu zuen, eztiro.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 230. orr.

Lisak sorbaldak jasotzen zituen eztiro, irribarreka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.

Orduan, kexa edo eztabaidarik gabe, samur, mintzoak bere kanta kantatuko zuen; eztiro lehertuko ziren olatuak (lotan aditzen zituen Lilyk).  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 141. orr.

Burua eztiro kulunkatzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Lore sortek itzal egiten zieten batzuek besteei, odol zetaken pare, eta eztiro zurbiltzen ziren, zilar kolore gris leun-leunez margoturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Eztiro egin dut berba, hitzen ertzek zauri ez dezaten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 141. orr.

-Zer duzu, emakume? -galdetu dio, eskua eztiro sorbalda gainean jarrita-.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 32. orr.

Felix utzi eta Gonzalorengana, zeinek duintasunez eta eztiro hiltzeaz hitzegiten didan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.

Sentibera zen, eta oso eztiro besarkatzen zuen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 37. orr.

"Emaztea larrutan erabilita gizona liburu bat irakurtzen jarri zenean sortu zuan", eztiro garratz, gomutagarri.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.

Eztiro bezain emaro.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 239. orr.

2 eztiro-eztiro

Bazituen itsas oilar txiki tente horiak, ore geruza lodiegi baten azpian, eta tripaki karratuak, paderaren hondarrean eztiro-eztiro egosten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta eztiro (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus