Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztei (orobat eztai g.er. eta eztegu g.er.) 1 iz ezkontza; ezkontza ospatzeko egiten den oturuntza edo jaia.

Sansomen ezteiak.  Elizen arteko biblia   Epa 14,1 tit

Jessicaren ezteiak dituk!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 301. orr.

Ezteiak Izturitzeko Santa Eulalia elizan egin ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.

Azken finean abentura hori ongi bukatzen bada, igurikitzen dudan bezala, ezteiak egin ahala beharko da haren berri eman.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 192. orr.

Jainkoaren erregetzarekin, bere semearen ezteiak ospatzen zituen erregearekin bezala gertatzen da.  Elizen arteko biblia   Mt 22,2

Neure ezteietan pentsatzea da penatzen nauen gauza bakarra.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 174. orr.

Izan zaitezte nagusia ezteietatik itzuli zain dauden morroiak bezala.  Elizen arteko biblia   Lk 12,36

Orduan, Labanek auzoko guztiak ezteietara gonbidatu zituen.  Elizen arteko biblia   Has 29,22

Hemen ezkontzea erabaki baitzuten, Errekarte ondoan dagoen Loinazko ermitan hain zuzen, eta, McCartneytarrak familia ugaria izaki, autobus osoa bete zuten, ezteiekikoak egitearekin batera turismo pixka bat ere egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 105. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hamaika ergelkaria aditu eta ikusia nago eztei zibil, ezkontz natural, lagunarteko urtartze, boda liberal eta gisakoak aitzaki.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.

Hain zuzen ere Beltraneko senar-emazte diren Joxakin Otermin eta Isabel Sagastibeltzari, beren urrezko ezteiak zirela eta: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 282. orr.

Geure eguneroko bizitzako gertakari kimikoak elkarri kontatuz ospatuko ditugu Kimikarekiko geure zilarrezko ezteiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txerrenkume honek nire eztei gauean bahitu ninduenetik, horrela mendekatzen dut ahal dudan bakoitzean. Eztei-jaiak amaitu zirenean, Tobitek Tobiasi deitu eta esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 17. orr.

Erizaina isildu egin da, apaizak hasiera eman baitio eztei-mezari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.

Urkiolako jatetxeetako batean egin dugu eztei-bazkaria.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 191. orr.

Gero bikotearen eztei argazkietarik handiena hartu eta erakusleihoaren erdi-erdian paratu zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

Adiskidea, nola sartu zara hemen eztei-jantzirik gabe?  Elizen arteko biblia   Mt 22,12

Mutilak suak irentsi zituen, neskatxentzat eztei-kantarik ez.  Elizen arteko biblia   Sal 78,63

Bisirrari agindu zion semea bere jauregira eraman zezala, eta eztei ospakizunak bertan behera gera zitezela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 220. orr.

Eztei-otordua.      - 0. orr.

Neskaren etxera joan zen, eta eztei-oturuntza eskaini zuen han, gazteek egin ohi duten bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.

Afari hura zinez eztei afari bat zen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 152. orr.

Baina inor ezin da indarrean eztei paliora eraman.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.

Eztei-koroa janzten duen senargaiaren antzeko naiz, bitxi ederrez apaintzen den andregaiaren antzeko.  Elizen arteko biblia   Is 61,10

Eztei-segizioa.  Elizen arteko biblia   Kt 3,6 tit

Luze gabe, ezkonberriak eztei gelan elkartu ziren eta, Zobeida larrugorritan geratu zelarik, Ala Al-Dinek ederra iritzi zion, zilarra bezain garbia, eta palmondo gazte baten enborra bezain sendo eta lerdena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 176. orr.

Eztei-egunerako hogei egun falta zirenean, zalditik erori eta eskuin hanka hautsi zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Buka ezazu Learen eztei-astea eta, gero, Rakel ere emango dizut beste zazpi urteko lanaren truke.  Elizen arteko biblia   Has 29,27

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erret Ezteiak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

Ogi-ezteiak igarota, Martin garai bateko ibilietara bueltatu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

5 (singularrean)

Emaztea haurdun zegoela gaztigatu zigun gutunaren erantzunean, aldiz, nik ez nion ezteiaren poza zapuztu nahi izan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 142. orr.

6 irud/hed

Koalizio gobernuaren ezteia barne politikek amaiaraz dezakete: lan merkatuaren erregularizazioak, osasun arloko erreformak eta hezkuntzak, nagusiki.  Berria - Mundua   2006-03-03

7 eztei bidai ezkondu ondoko bidaia.

Munduaren itzulia haizearen lau norabideetara egiteko eztei-bidaia baterako hegazkin billeteak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

Soilik ingeles txoro batzuei bururatzen zaie eztei bidaian Bilbora etortzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 223. orr.

Espainian jendea ezkondu eta eztei bidaian Varaderora joaten da oraindik ere.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.

Eztei bidaia Madrilen eta Sevillan egin ondoren, bizitza berri bati ekin zioten Artozkin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 134. orr.

Cancun genuen eztei-bidaiako jomuga.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 176. orr.

Hau ez da eztei-bidaiari ekiteko modua, halako buruhausteei jirabiraka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 87. orr.

Azkenean eztei-bidaiatik etxera itzultzean dalia gorrien antzeko landareek etxea estaltzen zuten, lore betean eta kulunkari.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 119. orr.

8 ogi eztei pl eztei bidaia.

Ogi-ezteiak igarota, Martin garai bateko ibilietara bueltatu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus