Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztainu 1 iz gai bakuna, metal zuri grisaxka, 232° C-tan urtzen dena eta erraz xaflatzen dena (Sn; at. z. 50).

Usadiozko materialen ordez (larrua, burdina, eztainua...) material berriak zabaltzen hasi direlako (plastikoak, zuntz optikoak, kautxu sintetikoa...), fidagarriagoak, eragingarriagoak eta merkeagoak baitira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Kobrea, eztainua eta altzairua dira lehengai nagusiak Altsasuko artistaren lanean, distira hotzeko lehengaiak.  Berria - Kultura   2006-03-05

Poliki-poliki, eztainua urtu egiten zen, eta tantak konketa bateko uretara amiltzen ziren karranka ozenez. zZeure salgaien truke zilarra, burdina, eztainua eta beruna ematen zizkizuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.

Israel herria hondakin bilakatu zait, zilarra, brontzea, eztainua, burdina edo beruna labearen erdira bota eta azkenean gelditzen den hondakina bezala.  Elizen arteko biblia   Ez 22,18

Azido klorhidrikoan disolbarazten genuen, bada, eztainua: gero pisu espezifiko jakin bateraino kontzentratu behar zen soluzioa, eta hoztuz kristaltzen utzi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Kartagotarrek, urre-zilarren merkataritzan nagusi, berunaren eta eztainuaren merkataritzan ere nagusi izan nahi zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.

Lurrina zerion saldaz betetako pertzari; latorrizkoa zen, eztainuz estalia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Gizonak ura ekarri zion eztainuzko konketa batean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 143. orr.

Buruan eztainuzko kaskoak eta soinean kaki-jantziak zituzten pailazoen antzera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.

Beste bat beltza, barrutik eztainuzko xaflaz azpikotua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 415. orr.

Salara sarturik, zazpi katilu eztainuzko, txano gorri bat eta urrezko eraztun bat topatu zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 110. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hodeiok mendebalderantz flotatzen ari ziren eta haien artetik, eztainu-papera bailitzan, eguzkiaren argi zuri eta distiratsua igarotzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.

Koronela puru baten eztainu-paperezko estalkia kontu handiz zabaltzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.

Txokolatetxoen eztainu-xaflak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Alde guztietan, lengoraduak erruz ageri ziren binaka paratuak, grisak edo horiak; lantzoi meheek, zurrun-zurrun, eztainu txirbilak ziruditen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Biok hartatik bizi ginelako, hura eztainu kloruro bihurtu eta ispilugileei salduz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.

Pertza (berun-eztainuzkoa, 2. tamaina).  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eztainu kloruroa (3); eztainu paperezko (4); eztainua eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus