Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztabaidatu, eztabaida(tu), eztabaidatzen (orobat eztabadatu) 1 du/da ad eztabaidan aritu edo jardun.

Batek nahi ez duenean bik ez dutela eztabaidatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 109. orr.

Edukiaren gehiena Morris Hallerekin eztabaidatu dut, eta onura handia atera dut haren iruzkin eta iradokizunetatik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 26. orr.

Zer deritzozue, eskolan, Unibertsitatean, irakasleok eztabaidatu egin behar ote genituzke gaiok? Aisialdiak, alde batetik, politikaz eztabaidatzera eramaten ditu; bestetik, historia, oratoria, politika eta antzeko liburuen irakurketa errazera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 77. orr.

Alta bada, ez dut nik egundaino hitzik erran Nafarroaz, ez Erregeen artean eztabaidatzen diren beste erreinu batzuez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 203. orr.

Ez dago inolako arrazoi logikorik, arazo konkretu mugatu bat modu absolutuan eztabaidatu nahi izateko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.

Menard-ek, proposatu, gomendatu, eztabaidatu, eta azkenean arbuiatu egiten du berrikuntza hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 34. orr.

Analizatzea ez da deskribapenaren sinonimo hutsa, zerbait gehiago baizik: juzgatzea, erkatzea, baloratzea, kontrastatzea, kritikatzea, aztertzea, eztabaidatzea... Horretan guztian datza hain zuzen analisia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.

Profanatua zegoen erre-oparietarako aldarearekin zer egin eztabaidatu zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 4,44

Ez dut ulertzen nire gurasoek eta senideek zergatik eztabaidatzen zuten hain modu sutsuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 42. orr.

Gelditu eta simaur harekin zer egin eztabaidatzen hasi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 322. orr.

Zaintza, dena dela, berarentzat izango zen, hori ez zegoen eztabaidatzerik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 66. orr.

Bitartean auzi garrantzizkoak eztabaidatzen ari dira, esaterako ea nortzuk osatuko dituzten txalupetako eskifaiak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 335. orr.

Noiz daude balioak eztabaidan, eta zer eztabaidatzen da zehatz-mehatz, balioak eztabaidatzen omen direnean?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 86. orr.

Argumentu eta kontra-argumentu hauek guztiak, bai eta hamaika berri, albiste eta zurrumurru ere, patioan etengabe eztabaidatzen ziren, behin eta berriz desegin eta atzera osatzen ziren talde txiki edo handiagoetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 72. orr.

Definizio bat eztabaidatzen bazaio, ez daki nondik atera behar duen beste bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.

Euskaltzaindiak lau batzar antolatu zituen txostena eztabaidatu eta erabakiak hartzeko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 101. orr.

Eskatzen zena eztabaidatzeko eskubide osoa zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 118. orr.

Bada eztabaidatu ezin den errealitate geografiko bat, Eurasia izenekoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 276. orr.

Descartesen ustez eztabaidatu ezinezkoa izan behar du justifikazioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Nagusiaren aginduak ezin eztabaidatuzkoak ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 318. orr.

Galde egin daiteke, ea eztabaidaturiko gaiak nola ekar zezakeen hebrearren aldetik era horretako itaunik, eta Moisesek nola erantzun behar zuen galde egiteko punturaino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 160. orr.

Eztabaidatutako gaiak oso politikoak dira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.

Martxoaren 17an ekingo diete berriz elkarrizketei, hainbat gai tekniko eztabaidatze aldera.  Berria - Mundua   2006-02-22

2 (adizlagunekin)

Planteamendua razionalki egin eta razionalki eztabaidatu, egin liteke, eta beti halaxe egin da, etika tradizionalenean ere, indargintza legitimoaren baldintzak eta neurriak zehazten saiatuz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 54. orr.

Gezurra onartzen duenak huts egiten duela diote, eta zorrozki eta lotsagabeki eztabaidatzen dute gizakien pertzepzioetan ez dagoela deus egiazkorik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 344. orr.

Nola arrazoitu, arazo politikoak pasionatuki eztabaidatzen ari, baina egiazki beti bilatzen dena, metafisika bada?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 150. orr.

Bi puntu hauei ez diet zentralak irizten nire proposapenerako eta, horien gainean zerbait luzatu arren, esaustiboki eztabaidatzen ez naiz ahaleginduko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 23. orr.

Zerbaiten zain zeuden beti mutilak; unetik unera irteten ziren atera, bero-bero eztabaidatzen zuten, barre egiten zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 156. orr.

Jean Mitryk luzaro eztabaidatu izan du "kamera-mugimendu"-aren kontzeptua bera, oso interpretazio zaileko adibideak jarriz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 208. orr.

Gainera, gure amak lira batzuk irabazteko irrikan dagoenak behar duen adeitasunez eztabaidatu nahi izaten zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 33. orr.

Beraren zortearen giltza zuten gizonekin eztabaidan jardun zuen, eta hankasartzerik larriena egin zuen ingenioz eta ironiaz eztabaidatzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.

Katalunian ere, Napoleonen agintealdi bitartean, Frantziako Kode hori nola eman, katalanez edo espainolez, gogor eztabaidatu zen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 32. orr.

Orduan, berarekin zintzo eztabaidatu eta behin betiko irabaziko nuke auzia.  Elizen arteko biblia   Jb 23,7

Kristoren ikasle berri haiek luze eztabaidatu zuten gai haiei buruz apaltasunaren eskolan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

Emaitza berri bat, ideia berri bat agertu ahala, luze-zabal eztabaidatzen ziren taldean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Horregatik, egia adimen-alor eztabaidatua bihurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.

Hala ere, beste kasuetako batzuk oso eztabaidatuak izan dira historian zehar.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.

Idazlearen liburu heterodoxoena denez gero eztabaidatuena ere izango den liburu hori iraila eta azaroa artean joan da hazten, Idahoko Sun Valley herritxoan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 236. orr.

Hiru Lagunen Legenda-ri buruz punturik eztabaidatuenetakoa Perugiako Anonimoa-rekin duen erlazioarena da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 490. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

artean eztabaidatu (9); artean eztabaidatu eta (4); asko eztabaidatu (8); bihar eztabaidatuko (5); bilkuran eztabaidatuko (7); buruz eztabaidatu (15); buruz eztabaidatu zuten (4); buruz eztabaidatuko (6); da eztabaidatu (7); ere eztabaidatu (9); ere eztabaidatuko (7); eta eztabaidatu (22); eta eztabaidatuko (6); eta zabal eztabaidatu (4); ez eztabaidatu (6); eztabaidatu ahal (19); eztabaidatu ahal izango (5); eztabaidatu ahal izateko (8); eztabaidatu behar (56); eztabaidatu behar da (7); eztabaidatu behar dela (10); eztabaidatu behar direla (4); eztabaidatu behar dute (4); eztabaidatu beharko (24); eztabaidatu beharra (6); eztabaidatu beharreko (9); eztabaidatu beharrekoa (5); eztabaidatu da (13); eztabaidatu ditugu (4); eztabaidatu dituzte (11); eztabaidatu dugu (4); eztabaidatu dute (12); eztabaidatu egin (7); eztabaidatu ere (9); eztabaidatu ere egin (4); eztabaidatu eta (95); eztabaidatu eta bozkatu (6); eztabaidatu eta bozkatuko (13); eztabaidatu eta onartu (7); eztabaidatu gabe (12); eztabaidatu genuen (6); eztabaidatu izan (10); eztabaidatu izan du (4); eztabaidatu nahi (39); eztabaidatu nahi ez (4); eztabaidatu ondoren (12); eztabaidatu ostean (6); eztabaidatu zen (13); eztabaidatu ziren (6); eztabaidatu zituzten (8); eztabaidatu zuen (15); eztabaidatu zuten (36); eztabaidatu zuten atzo (4); eztabaidatua izan (7); eztabaidatuak izan (5); eztabaidatuko da (14); eztabaidatuko dela (4); eztabaidatuko den (11); eztabaidatuko dira (17); eztabaidatuko dituzte (21); eztabaidatuko dituztela (4); eztabaidatuko du (35); eztabaidatuko duen (4); eztabaidatuko dugu (7); eztabaidatuko dute (66); eztabaidatuko dute gaur (5); eztabaidatuko dutela (6); gabe eztabaidatu (5); gainean eztabaidatu (4); gaur eztabaidatuko (9); gaur eztabaidatuko du (5); gehiago eztabaidatu (4); guztiak eztabaidatu (6); honetan eztabaidatu (5); hori eztabaidatu (8); horretaz eztabaidatu (4); inguruan eztabaidatu (9); inguruan eztabaidatu zuten (5); inguruan eztabaidatuko (7); inguruan eztabaidatuko dute (5); kongresuan eztabaidatu (4); legebiltzarrean eztabaidatu (4); legebiltzarrean eztabaidatu behar (4); luze eztabaidatu (10); luze eztabaidatu zuten (5); osoko bilkuran eztabaidatuko (4); parlamentuan eztabaidatu (4); proposamena eztabaidatu (8); proposamena eztabaidatuko (9); proposamena eztabaidatuko du (4); proposamenak eztabaidatu (6); proposamenak eztabaidatu eta (4); sakon eztabaidatu (4); txosten eztabaidatu (4); txostena eztabaidatu (4); zabal eztabaidatu (5); zer eztabaidatu (4); zuzenketak eztabaidatu (7); zuzenketak eztabaidatu eta (4); zuzenketak eztabaidatuko (5)

ari dira eztabaidatzen (4); artean eztabaidatzen (7); asko eztabaidatzen (4); auzia eztabaidatzeko (4); aztertzeko eta eztabaidatzeko (4); bat eztabaidatzen (4); buruz eztabaidatzeko (20); buruz eztabaidatzen (7); den eztabaidatzen (6); dira eztabaidatzen (9); egitasmoa eztabaidatzen (4); erreforma eztabaidatzeko (4); eta eztabaidatzea (9); eta eztabaidatzeko (29); eta eztabaidatzen (7); ez eztabaidatzea (5); ez eztabaidatzeko (8); ez eztabaidatzen (5); eztabaidatzea da (6); eztabaidatzea eta (10); eztabaidatzea nahi (4); eztabaidatzeko asmoa (8); eztabaidatzeko asmoz (9); eztabaidatzeko aukera (8); eztabaidatzeko bildu (5); eztabaidatzeko eskatu (11); eztabaidatzeko eta (22); eztabaidatzeko prest (20); eztabaidatzeko prest agertu (4); eztabaidatzeko unea (6); eztabaidatzen ari (83); eztabaidatzen ari da (7); eztabaidatzen ari den (6); eztabaidatzen ari dira (16); eztabaidatzen ari direla (4); eztabaidatzen ari diren (5); eztabaidatzen ari gara (10); eztabaidatzen ari zirela (5); eztabaidatzen ari ziren (5); eztabaidatzen aritu (14); eztabaidatzen aritu ziren (4); eztabaidatzen da (15); eztabaidatzen den (7); eztabaidatzen denean (7); eztabaidatzen diren (4); eztabaidatzen dugu (4); eztabaidatzen dute (7); eztabaidatzen eta (7); eztabaidatzen ez (5); eztabaidatzen hasi (24); eztabaidatzen hasi ziren (7); eztabaidatzen hasiko (6); eztabaidatzen hastea (5); eztabaidatzen hasteko (6); eztabaidatzen jarraitzen (4); eztabaidatzen zen (4); eztabaidatzen ziren (5); eztabaidatzen zuten (10); gaia eztabaidatzeko (8); gainean eztabaidatzeko (7); hori eztabaidatzeko (8); hori eztabaidatzen (4); inguruan eztabaidatzea (6); inguruan eztabaidatzeko (21); inguruan eztabaidatzen (11); legebiltzarrean eztabaidatzea (5); legebiltzarrean eztabaidatzeko (5); neurriak eztabaidatzeko (5); proposamena eztabaidatzea (4); proposamena eztabaidatzeko (8); proposamena eztabaidatzen (6); proposamenak eztabaidatzeko (5); testua eztabaidatzen (4); zuzenean eztabaidatzeko (4); zuzenketak eztabaidatzeko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus