Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Intzirika aldendu nintzen ertzetik, eta, negar saminez, esku ahurretan ezkutatu nuen aurpegia. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.
Burua maindireen artean ezkutatu nahiko nuke, berriro aire garbia usaindu ahal izango dugun unean gehiago ez pentsatzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 164. orr.
Armadak nahiago du kriminalak ezkutatu, legez kanpoko zenbait kasu ikertu baino. Berria - Harian 2006-03-16
Japoniako zentral nuklearretan gaur artean izan diren istripuetan, eta baita herenegungoan ere, enpresek eta Gobernuko agintariek informazioa ezkutatu dutela salatu zuten atzo talde ekologistek. Berria - Gaiak 2004-08-11
Erasoan, berriz, Indautxuko entrenatzaileak ez du ezkutatu non bilatu behar duten kataluniarren zuloa: [...]. Berria - Kirola 2004-11-28
Taldeak salatu du Mirandak ezkutatu duela kontratu nagusiaz gain bestelako obrena badagoela. Berria - Euskal Herria 2006-01-27
Era berean, CCOOk salatu zuen aurtengo lan istripuen inguruko estatistika ofizialik oraindik ez dela kaleratu: «Osalanek datuak ezkutatu nahi ditu». Berria - Ekonomia 2004-04-27
Norbere izana eta munduaren omena irabazteko asko erakutsi behar da eta asko ezkutatu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.
Ehizalditik itzulitakoan, Xariarrek bizkorrago eta adoretsuago ikusi zuen anaia, eta ezin izan zuen bere jakin-gosea ezkutatu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.
Iragana goraipatuz, ezadostasunak ezkutatu. Berria - Mundua 2004-06-08
Bi eskuez ezkutatu zuen aurpegia gero. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 85. orr.
Esaera leundu, ez dut bertzerik egin ahal izan; eta ez dizut ikustera utzi, sinets nazakezu, ezin ezkuta nezakeena baizik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 180. orr.
Olatz poza ezin ezkutaturik zegoen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.
Berak egin zion galdera, ironia ezin ezkutaturik: [...]. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.
Niri ezin didazu deus ezkutatu, ederki dakizu hori. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.
Egun sargori baten ondoren, arbel koloreko ekaitz eskerga batek ezkutatua zuen zerua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.
Antoniok bere poltsan zeramatzan, izan ere, bere etxearen sal-erositik eskuetaratu diruak, baita eltzeitsu batean ezkutaturik zituen bizitza osoko irabaziak ere, poltsa batean gorde genituenak eltzeitsua hautsi ondoren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 518. orr.
Gaur Eskalatzaileak hire burua nahi dik -xuxurlatu zidan, ezin ezkutaturiko pozaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.
Arropen artean bazuen pistola bat ezkutatuta. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 190. orr.
Makillajeak nekez ezkuta zitzakeen zimurrak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 44. orr.
Arantzen berri ere ematen hasi beharra dago, ordea, Oteizari buruzko ikuspegi mitomanoak ezkuta ez dezan haren ekarriaren benetako aurpegia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.
Ziur nago gerra bukatzen denean harriturik jakingo dugula zenbat jende jator izan den Holandan beren etxean juduak edo ihes egitera beharturik zeuden kristauak ere, diruz ordainduta edo ordaindu gabe, ezkutatu dituena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 111. orr.
Ezin izan zioten ezkutatu gertatutakoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 441. orr.
Egiteko bat, bakarra, geratzen zitzaidan bizitzan: urtetan ezkutatu zidatena argitu behar zidaten gurasoek; eta baita hala jokatu izanaren arrazoia ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 137. orr.
Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu. - 0. orr.
Minduta ahoskatu ditu azken hitzok ingeniariak, frustrazioa ezkutatu ezinik. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 99. orr.
Poemak topatu zituenean, aurpegia okertu zuen ironiaz, ezustekoa ere ezkutatu gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
Kopan ardoa isuri, tragoxka bat edan, eztultxo bat egin eta, ondoren, neure iritzia azaldu nion, aski leundua, baina horrore bat iruditu zitzaidala ezkutatu gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.
Independentea nintzen, eta aske jokatzen nuen, nire abertzaletasuna ezkutatu gabe. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Ez zuen barruan zer gertatzen zen inork jakiterik nahi, eta, onaren mesedetan hobea zuhurki ezkutatuz, Jainkoari bakarrik eskatzen zion aholkua bere asmo santuaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.
Gülbahar ikustean, begitartean alaitasun paregabea piztu zitzaion, ezin ezkutatuzko bozkarioa, neskari oharkabean pasatu ez zitzaiona. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 47. orr.
Baikal Finance Group delakoa, beraz, aurpegia ezkutatu nahi duen izenemailea bada, nor dago atzean? Berria - Ekonomia 2004-12-21
Kalesa barruan kolore zurbil, masaila hezurtsu eta begirada galduko neska bat zegoen, lepoko zuridun soineko beltz bat jantzirik, eta urkamendi gainean ikusten ari zenaren ikara ezkutatu ezinik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.
Autoreek normalean ezkutatu egiten dutelako beren sorkuntza lanaren nekea. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 124. orr.
Gizona, orduan, bere sentimenduak mozorrotzen saiatzen da, eta hauek besteei ezkutatu beharraren ezkutatu beharrez, azkenerako beren buruari ere ezkutatzen dizkio. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.
Azken errieta maitakorren unea da batzuentzat, azken besarkada isilarena beste zenbaitentzat; malko iheskorren bat ezkutatu ezina, barruko hunkidura algaraka disimulatu nahia, muxu bat, beste bat, beste bat, azkeneko muxua. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.
Torturaren gaian PPk ez duela zer ezkutatu dio Mayor Orejak. Berria - Euskal Herria 2004-05-18
Nik ez dut inoiz nire homosexualitatea ezkutatu. Berria - Euskal Herria 2004-04-17
Ni, ezkutatu egin nintzen; gero, ordea, erregeak nire berri bazuela eta ni hil nahian zebilela jakin nuenean, beldurtu eta ihesi joan nintzen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 105. orr.
Beti izan dut bizitza publikoa, inoiz ez naiz ezkutatu. Berria - Euskal Herria 2006-01-07
Eguzkia pinu baten atzean ezkutatu zen, laban eginez. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 147. orr.
Eltxoak ezkutatu egiten dira lehendabiziko izotzarekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.
Ferrya badiaren barren batean ezkutatu zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.
Harkaitz baten atzean ezkutatu zen, zauriak lotzeko. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.
Gizona ate atzean ezkutatu zen, kontu handiz itxi zuen, eta handik pixka batera berriro azaldu zen, kafe, azukre eta gaileta zorro bana ekarriz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 82. orr.
Eguzkia ezkutatua zen, ordea. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 32. orr.
Gizona sukaldera ezkutatu zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 260. orr.
Eta bazihoan, bazihoan, eta nik bistarekin segitu nion, karrika batean ezkutatu zen arte. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.
Ezkutatu... Non ezkutatuko ote ginen? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 32. orr.
Laster ezkutatu zen gizenkotea bihurgune batean, ikatzezko lokomotora zaharrak tuneletan ezkutatzen ziren bezala: baldar eta zaratatsu. Berria - Kultura 2004-08-26
Belar luzeen artean ezkutatu ginen, eta hantxe geratu ginen kuzkurtuta, erne, adartxo bat noiz hautsiko, edo noiz zabalduko sasidi ezkutua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.
Handik alde egin eta Adulamgo leizean ezkutatu zen David. Elizen arteko biblia 1 Sm 22,1
Zoaz eta ezkuta zaitez alditxo batean, nire haserrea igaro arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 920. orr.
Baina hori da errealitatea, eta ezin da ezkutatu. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria. Elizen arteko biblia Mt 5,14
Ezkutalekuko hormen atzean ezkutatu ziren denak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.
Elurrak azal gogorra osatuko du ur barearen gainean, itsasoa izotzezko oskolaren azpian ezkutatuko da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 345. orr.
Oraintxe bertan ezkutatuko nauk hire begien bistatik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 134. orr.
Van Daandarrak ere gurekin batera ezkutatuko dira; zazpi izango gara guztira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 31. orr.
Ontzi hartan zegoen ezkutaturik, inondik ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 304. orr.
Rakel goiztiar ibiliko zela sumaturik, ni ere goiz jaiki, eta hotelaren pareko parkean ezkutaturik itxaron diot. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 114. orr.
Bi judu zituen bere etxean ezkutaturik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 316. orr.
Stephenen autismoaren atzean ezkutaturik zegoen pertsona ikustea espero nuen, haren gogamenaz jabetzea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.
Katarroaren birusa hilabeteetan egon daiteke gizakien gorputzean ezkutaturik. Berria - Gaiak 2004-04-27
Patriotismoaren izen finaren pean ezkutaturiko erkidego jainkotuaren gurtza pagano primitiboa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.
Jainkoaren neurrigabetasunean ezkutaturik, haren Probidentzia Jainkozkoaren atzean, non nik ezin baihaut iritsi ez ikusi, eta nora ez baitira heltzen nire hitzak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.
Haien atzean, erdi ezkutaturik, gaur dekadentetzat dauzkagun frantses-estiloko txalet aspaldikoak, beren harrizko fatxadaz eta arbelezko teilatuaz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.
Ez dago kuidadorik: zinpeko zaindaria ordu hauetan goiko pisuetan dabil, eta bera ondo ezkutatuta egon da komunetan, eraikineko argi guztiak itzali artean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 33. orr.
Auto batean ezkutatuta zegoen bonba batek eztanda egin zuen, hain zuzen ere, polizia auto bat albotik igarotzen ari zenean. Berria - Mundua 2006-03-24
Halere, ezkutatuta zegoelako sentsazioa ez zait ezabatu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 396. orr.
Argi dago ezkutatuta dagoela, eta ihesi dabilela. Berria - Mundua 2004-09-12
Burdin hesien atzean ezkutatutako sarraskia. Berria - Kultura 2004-09-23
Lehergailuak motxiletan ezkutatuak zeuden, eta motxilak, berriz, trenetan. Berria - Harian 2005-03-11
Eguzkia ezkutatu egin zen, eta santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen. Elizen arteko biblia Lk 23,45
Bisitaria ezkutatu egin zen istantean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 63. orr.
Heretikoen makurkeria nahasia gelditzen zen eta Elizaren fedea goratua, poztu egiten ziren fededunak eta ezkutatu heretikoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.
Helios erabat ezkutatu zenean, urertzean etzan ginen, lotarako. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.
Baina karel ostean ezkutatu zitzaigun. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 78. orr.
Berak mugitzekorik ere egin baino lehen, Hispano-Suiza bistatik ezkutatu zitzaion. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 111. orr.
Ederra zegoen benetan, arestian ezkutatu berria zen eguzki ile-gorriztaren pare. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.
Egia bera askotan halako moduan egoten da ezkutatua, non, zenbat eta gehiago bilatu, orduan eta zailago izaten baita aurkitzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 220. orr.
Haren asmoak deseginen zaizkio eta bere burua gobernatzeko artea ezkutatuko zaio. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 103. orr.
Judu ezkutatuen eta diru beltzaren artean, zer axola dio, bada, irrati klandestino batek. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 116. orr.
Begira zer asmatu duten Borks jaunari, Opekta Konpainiaren ordezkari eta gure ezagun eta gure ondasun ezkutatu batzuen edukitzaileari gure aldetik mezu bat igortzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 52. orr.
Ados ginenez, gure lagun eta ezagunen zerrenda aztertu dugu ezkutatuon familiarekin erraz egokituko den ezkongaberen baten edo bakarrik bizi denen baten bila. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 75. orr.
Miepek eta Kuglerrek daramate guk eta gainerako ezkutatuek eragiten diegun kargaren zatirik handiena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 318. orr.
artean ezkutatu (26); artean ezkutatu zen (4); artean ezkutatu zuen (7); artean ezkutatua (4); atzean ezkutatu (55); atzean ezkutatu nintzen (4); atzean ezkutatu zen (16); atzean ezkutatu ziren (7); atzean ezkutatua (5); aurpegia ezkutatu (13); azpian ezkutatu (16); azpian ezkutatu nuen (4); azpian ezkutatuko (4); baina ezkutatu (5); baina ezkutatu egin (4); barruan ezkutatu (7); bat ezkutatu (10); batean ezkutatu (40); batean ezkutatu zen (9); batean ezkutatua (5); baten atzean ezkutatu (18); batzuk ezkutatu (5); beldurra ezkutatu (4); berehala ezkutatu (5); berriro ezkutatu (6); bertan ezkutatu (7); bistatik ezkutatu (8); burua ezkutatu (7); da ezkutatu (8); datuak ezkutatu (6); du ezkutatu (15); dute ezkutatu (4); edo ezkutatu (9); egia ezkutatu (6); eguzkia ezkutatu (15); erabat ezkutatu (7); erdi ezkutatua (4); ere ezkutatu (14); errealitatea ezkutatu (5); esku artean ezkutatu (4); eta eguzkia ezkutatu (4); eta ezkutatu (37); eta ezkutatu egin (8); eta ezkutatu egiten (11); etxean ezkutatu (8); ez du ezkutatu (9); ez ezkutatu (11); ez zuen ezkutatu (10); ezer ezkutatu (10); ezer ezkutatuko (4); ezin da ezkutatu (6); ezin du ezkutatu (6); ezin ezkutatu (5); ezinegona ezkutatu (4); ezkutatu ahal (11); ezkutatu ahal izan (5); ezkutatu arte (4); ezkutatu aurretik (5); ezkutatu baino (4); ezkutatu behar (52); ezkutatu behar izan (10); ezkutatu beharra (6); ezkutatu beharrean (6); ezkutatu da (4); ezkutatu den (7); ezkutatu du (13); ezkutatu edo (6); ezkutatu egin (94); ezkutatu egin behar (9); ezkutatu egin nahi (7); ezkutatu egin zen (17); ezkutatu egin zion (4); ezkutatu egin ziren (5); ezkutatu egin zuen (5); ezkutatu egingo (7); ezkutatu egiten (60); ezkutatu egiten da (8); ezkutatu egiten dira (6); ezkutatu egiten du (6); ezkutatu egiten zuen (4); ezkutatu ere (5); ezkutatu eta (71); ezkutatu ez (7); ezkutatu ezin (6); ezkutatu ezinik (26); ezkutatu gabe (32); ezkutatu ginen (10); ezkutatu gura (4); ezkutatu izan (6); ezkutatu izana (15); ezkutatu izana egotzi (4); ezkutatu izana leporatu (4); ezkutatu nahi (73); ezkutatu nahi ditu (5); ezkutatu nahi dute (4); ezkutatu nahi izan (11); ezkutatu nahian (22); ezkutatu nahiko (5); ezkutatu nahirik (5); ezkutatu nintzen (13); ezkutatu nituen (5); ezkutatu nuen (17); ezkutatu ohi (4); ezkutatu ote (7); ezkutatu zara (6); ezkutatu zen (98); ezkutatu zen arte (8); ezkutatu zenean (7); ezkutatu zinen (4); ezkutatu ziren (43); ezkutatu ziren arte (4); ezkutatu zituen (20); ezkutatu zituzten (6); ezkutatu zuela (5); ezkutatu zuen (44); ezkutatu zuen aurpegia (5); ezkutatu zuten (10); ezkutatua zegoen (4); ezkutatua zen (10); ezkutatuko da (4); ezkutatuko zen (6); frogak ezkutatu (5); gehiago ezkutatu (4); gelan ezkutatu (5); guztiak ezkutatu (5); han ezkutatu (5); haren atzean ezkutatu (5); harridura ezkutatu (5); hartan ezkutatu (4); hemen ezkutatu (6); hori ezkutatu (10); hura ezkutatu (5); informazioa ezkutatu (13); luzaroan ezkutatu (4); nola ezkutatu (4); non ezkutatu (26); non ezkutatu ote (4); ostean ezkutatu (6); poza ezkutatu (4); sentimenduak ezkutatu (4); zer ezkutatu (5); zerbait ezkutatu (6); zergatik ezkutatu (9); zuen ezkutatu (15)
artean ezkutaturik (17); artean ezkutaturiko (4); artean ezkutatuta (10); atzean ezkutaturik (17); atzean ezkutatuta (15); atzean ezkutatutako (6); atzean ezkutatuz (4); azpian ezkutaturik (7); azpian ezkutatuta (12); barruan ezkutaturik (4); bat ezkutatuta (4); batean ezkutaturik (6); batean ezkutatuta (20); batean ezkutatuta zegoen (4); baten atzean ezkutatuta (4); bazterrean ezkutatutako (5); dago ezkutatuta (4); erdi ezkutaturik (14); erdi ezkutatuta (9); ezin ezkutaturik (5); ezkutaturik egon (8); ezkutaturik eta (5); ezkutaturik zegoen (15); ezkutaturik zeuden (4); ezkutatuta dago (5); ezkutatuta dagoen (9); ezkutatuta dauden (8); ezkutatuta egon (23); ezkutatuta egon behar (4); ezkutatuta eta (6); ezkutatuta zegoen (14); ezkutatuta zeuden (8); ezkutatuta zeukan (4); kale bazterrean ezkutatutako (4); zegoen ezkutaturik (4); zegoen ezkutatuta (5); zer ezkutaturik (6)
artean ezkutatzen (14); asko ezkutatzen (7); atzean ezkutatzeko (4); atzean ezkutatzen (39); atzean ezkutatzen den (6); atzean ezkutatzen zen (5); atzetik ezkutatzen (5); aurpegia ezkutatzen (4); azpian ezkutatzen (12); baitan ezkutatzen (5); barrena ezkutatzen (5); barruan ezkutatzen (4); bat ezkutatzeko (5); bat ezkutatzen (36); bat ezkutatzen da (5); bat ezkutatzen zuela (6); batean ezkutatzeko (4); batean ezkutatzen (7); batek ezkutatzen (4); batez ezkutatzen (4); berehala ezkutatzen (4); burua ezkutatzeko (4); buruari ezkutatzen (4); da ezkutatzen (6); du ezkutatzen (20); edo ezkutatzen (4); egia ezkutatzen (5); eguzkia ezkutatzen (13); eguzkia ezkutatzen ari (8); erdi ezkutatzen (5); ere ezkutatzen (6); errealitatea ezkutatzen (6); eta ezkutatzeko (7); eta ezkutatzen (18); eta ezkutatzera (4); ez da ezkutatzen (4); ez du ezkutatzen (20); ez ezkutatzeko (11); ez zuen ezkutatzen (6); ezer ezkutatzen (5); ezkutatzea da (4); ezkutatzea egotzi (4); ezkutatzea erabaki (5); ezkutatzea erabaki zuen (4); ezkutatzea eta (9); ezkutatzea leporatu (9); ezkutatzea leporatu zion (5); ezkutatzeko agindu (5); ezkutatzeko ahaleginetan (4); ezkutatzeko ahaleginik (5); ezkutatzeko asmorik (7); ezkutatzeko erabiltzen (8); ezkutatzeko eta (4); ezkutatzeko ezer (5); ezkutatzeko ezer ez (4); ezkutatzeko modua (4); ezkutatzen ahalegindu (4); ezkutatzen ahalegintzen (6); ezkutatzen ari (45); ezkutatzen ari dira (4); ezkutatzen ari direla (7); ezkutatzen ari zela (6); ezkutatzen ari zen (11); ezkutatzen da (44); ezkutatzen dela (8); ezkutatzen den (43); ezkutatzen dena (8); ezkutatzen denean (4); ezkutatzen dira (21); ezkutatzen direla (9); ezkutatzen diren (14); ezkutatzen direnak (4); ezkutatzen ditu (11); ezkutatzen dituen (9); ezkutatzen dituzte (4); ezkutatzen dituztela (4); ezkutatzen dituzten (8); ezkutatzen du (27); ezkutatzen duela (7); ezkutatzen duen (23); ezkutatzen duena (6); ezkutatzen dute (9); ezkutatzen dutela (4); ezkutatzen duten (14); ezkutatzen dutena (4); ezkutatzen duzu (5); ezkutatzen edo (4); ezkutatzen ere (5); ezkutatzen eta (9); ezkutatzen ez (13); ezkutatzen ibili (9); ezkutatzen lagundu (5); ezkutatzen naiz (4); ezkutatzen nuen (7); ezkutatzen omen (4); ezkutatzen ote (7); ezkutatzen ote zuten (4); ezkutatzen saiatu (17); ezkutatzen saiatu zen (7); ezkutatzen saiatzea (7); ezkutatzen saiatzen (22); ezkutatzen saiatzen ari (5); ezkutatzen zela (6); ezkutatzen zen (43); ezkutatzen zena (5); ezkutatzen zirela (4); ezkutatzen ziren (25); ezkutatzen zituen (17); ezkutatzen zuela (16); ezkutatzen zuen (44); ezkutatzen zutela (4); ezkutatzen zuten (13); ezkutatzera behartzen (6); ezkutatzera joan (7); haiek ezkutatzen (4); han ezkutatzen (4); handiz ezkutatzen (4); hark ezkutatzen (5); hori ezkutatzeko (4); hori ezkutatzen (4); horiek ezkutatzen (4); hura ezkutatzeko (4); informazioa ezkutatzea (4); informazioa ezkutatzen (19); informazioa ezkutatzen ari (9); nola ezkutatzen (6); non ezkutatzen (9); ostean ezkutatzen (5); zen ezkutatzen (7); zer ezkutatzen (31); zer ezkutatzen den (4); zer ezkutatzen zen (4); zerbait ezkutatzen (28); zerbait ezkutatzen ari (6); zerbait ezkutatzen zuela (5); zergatik ezkutatzen (8); zuen ezkutatzen (7)