Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkutari 1 iz jaunaren ezkutua zeraman zerbitzaria; sari baten truke bere jaunari zerbitzu jakin batzuk eskaintzen zizkion laguntzailea.

Horra zen Lüküzeko jauna bera ere, bere seme, ezkutari eta peoiekin batean, hamabi urte lehenagoko azpikeria ahantzarazi nahirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 68. orr.

Ezkutaria zihoakion aurretik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.

Ezkutari bat lagun harturik, zaldi gainera igo eta Pugliako lurraldera abiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 465. orr.

Lancelot, amorruz beterik, zaldi gainera igo zen berriro, ezkutari bati lantza labur bat kendu, eta Börsengana abiatu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.

Ezkutariak ezkutua hartu zuen; gainera, Lancelotek urre eta zilar asko eman zion elizgizonentzat.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 88. orr.

Ezkutariak ezpata sartu eta hil egin zuen.  Elizen arteko biblia   Epa 9,54

Gau ilunean, inork jakin gaberik, zaldunen lehiara abiatu zen Lancelot Kamelotetik, bere ezkutariarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 21. orr.

Albiste eman zion bere ezkutari Santxori zein egun eta zein ordu erabakiak zeuzkan, bidean abiatzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.

Erregearen ezkutari zen Pekahek, Ramaliasen semeak, azpilana egin zuen Pekahiasen kontra.  Elizen arteko biblia   2 Erg 15,25

Atsegin handiz hartu zuen Saulek, eta bere ezkutari egin.  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,21

Honelako eta holatsuko eskaintzak zirela bide, utzi zituen Santxo Panzak (izen horixe zuen nekazariak) bere emazte eta seme-alabak, eta bere auzoaren ezkutaritzat jarri zen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 33. orr.

Ez biezaio nire diruen konturik Santxo Panzari eskatu; nire eroaldian ezkutaritzat hartu nuelako dauzka eta hartu-eman batzuk eta kontutxo batzuk izanak ditugu hark eta biok gure artean; ez bada diru-konturik batere eskatu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 204. orr.

2 (izenondoekin)

Bere ondoan zaukala asto bizkarrez zoan Santxo Panza ezkutari leiala.  Herria   2003-01-09

Henri Coiffier de Ruzé, Cinq-Mars-eko markesa (1620-1642), Frantziako ezkutari handia, Richelieuren begikoa izan zen eta Luis XIII.aren kutuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Ni ez naiz-eta jauregitarra, aitzurlari baten alaba gaixo bat baizik eta ezkutari ibiltari baten emaztea, eta ez gobernadore batena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 181. orr.

Aski beteak zeuden etxekoandrearen, ilobaren eta Santxo Panza ezkutari zintzoaren begiak, eta, berri hauen bultzadaz, bertan behera lehertu ziren, begietatik malkoka eta barren-barrendik zotin-hasperenka.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 204. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Heroiak, bere helburua betetzeko, mila eta bat arrisku gainditu beharko ditu, ezkutari lana egingo dion belzkote gihartsu baten laguntzaz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 117. orr.

Zaldun-ezkutariei laguntzera etortzeko agindu zien dukeak bere ehiztariei.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ezkutari (6); bere ezkutaria (4); bere ezkutariari (12); erregearen ezkutaria (3); eta ezkutari (4); eta ezkutaria (3); eta ezkutariak (3); ezkutari bat (5); ezkutari bati (3); ezkutari eta (5); nire ezkutaria (4); zion bere ezkutariari (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus