Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkerralde (orobat ezker alde) iz 1 ezkerreko aldea.

Hamar mahai egin zituen eta sala handian ipini, bost eskuinaldean eta bost ezkerraldean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,8

Bigarren lerroan ezkerraldean Heterotopia idatzi du eta eskuinaldean Heterokronia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

Eskuinaldean, ezkerraldean, alde orotan, enkantearen deiadarrek txirularenak bezain nota altuak barreiatzen zituzten jendetzaren mintzo baxu isilaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.

Bost orga tenpluaren eskuinaldean jarri zituen eta beste bostak ezkerraldean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,39

Aurre aurrean oholtza, oholtzaren ezkerraldean mahaia eta mahaiaren gainean globomundia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 127. orr.

Eta etxetik hurbilago eta ezker alderaxeago, "Teatro Circo"ren eraikin berria nekusan, bakar-bakarrik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Orrazteko, ezkerraldeko ileak luzatu eta, soilgunea estalita, eskuinaldera eramaten zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

Ezkerraldeko ate zuriaren atzean etenik gabe entzuten zen kolpetxoen hots zehatza, betiberdina.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 219. orr.

Sarrerarako kale estutik ezkerraldeko kale zabalago baterantz hartu zuen kalesak. meatzari eta langileen ezkerraldeko zeru hautsez betea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Beste hiru orban azalduak ziren nire gorputzaren aurrealdean, ezkerraldeko bularraren goialdean bata eta bularren beheitiko aldian beste biak Ezkerraldeko bigarren mahaikoek egin zuten txalo orain.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 46. orr.

-Ezkerraldeko azken apaleko azken liburua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

2 (politikan)

Ezkerraldeko erradikalak eta euskal departamendua.  Herria   2004-11-11

Ezkerraldeko hautetsiek ere gauza bera egin dute.  Herria   2003-11-06

Komunixtak hasarre, egiazko batasun bat sustatzekotan, ezkerraldeko guziek behar luketela gomita, deus berexkuntzarik gabe… Hortaz ari dira eztabadan.  Herria   2005-12-29

Ezkerraldeko lixtaren buru Colette Capdevielle abokata.  Herria   2001-02-15

Orotarat, lau zerrenda Urruñan: Daniel Poulouauzapezarena, Robert Cazenave RPR-tiarrena, ezkerraldekoa eta abertzaleena, hunen buru Beñat Elizondo.  Herria   2001-02-01

Ezkerraldekoek ukan dute denetarat bozen % 40 nunbait han, eskuindarrek % 35.  Herria   2004-03-25

Komunixtek jakin-arazi dute ez direla beste ezkerraldekoen zerrendan sartuko.  Herria   2001-01-11

Aurten, berriz egin da ezkerraldekoen batasuna eta amesten dute auzapeza berriz komunixta izanen dela.  Herria   2001-01-25

3

Afrikaraino joaten ziren beharrean Kalaportuko arrantzaleak, guk Dakar, Freetown, Monrovia izenak klaseko globomundi loak hartuan bilatzen genituen artean, Afrika ezkerraldean, eta boligrafo gorriz auskalo nork azpimarratuak topatzen genituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.

4 Bilboko itsasadarreko ezkerraldea.

Bilboko Metropoliko zenbait tokitan, Ezkerraldeko herri jakin batzuetan, esaterako, oso lur egoki gutxi dago etxebizitzak egiteko.  Berria - Harian   2005-06-15

CCOOri eta UGTri Ezkerraldeko gizartearen «borondatea» gutxiestea egotzi zieten ELAk, CATek eta Sestaoko hainbat gazte eragilek atzo, Navalen egindako elkarretaratzean.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

SEPIk Sestaoko Naval ontziola talde berritik kanpo utzi izanak Ezkerraldeko ekonomia kinka larrian utziko duela uste du Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

«Madrilen morrontzatik askatzeko» garaia dela ohartarazi eta gizarte eragile guztien esku-hartzea galdatu zuten, «Ezkerraldeko 8.000tik gora enplegu desagertuko ez badira».  Berria - Ekonomia   2004-10-24

Horiez gain, Portugaleteko Elai-Alaiko dantzariak, Ezkerraldeko hainbat dantzari txiki talde, eta Tapia eta Leturiaren erromeria eta Kukuma taldearen emanaldia eskainiko dira.  Berria - Kultura   2006-03-24

Bilboko kale eszenekin batera, badira Ezkerraldeko meatzetan ateratako erretratuak eta Arratia aldean egindakoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 88. orr.

Ezkerraldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gertatutakoaren berri ematearekin batera, manifestaziora deitu du, datorren ostiral iluntzerako, hilaren 20rako.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Barakaldoko epaitegian ikusten dira Ezkerraldeko eta Meatzaldeko kasuak, eta hor jende asko bizi da.  Berria - Harian   2005-11-24

Eguzkitza, Ezkerraldeko lehenbiziko euskaltzaina.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus