Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezjakintasun (ETCn 395 agerraldi orobat ez jakintasun g.er. eta ez-jakintasun g.er.) 1 iz ez jakitea; ezjakinaren egoera; jakintasun eza.

Ezintasuna ahalmenik eza dela eta ezjakintasuna jakinduriarik eza.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 210. orr.

Flannery O'Connorren ipuin batean irakurri berri dut ezjakintasuna jakinduria bihur daitekeela, baina alderantzizkoa, jakinduria ezjakintasun bihurtzea, ezinezkoa dela.  Berria - Kultura   2006-01-15

Ezjakintasuna da amodio handien babes santua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.

Halabehar deritzoguna kausalitatearen makineria konplexuaz dugun ezjakintasuna da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

Ezjakinei bakarrik, beraz, zaie erakusten ezjakintasunetik jakintzara igaro daitezen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Ezjakintasunean oinarrituriko Jainkoa da hori, gozamenaz ezer jakin nahi ez duena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.

Jakinduria edota ezjakintasuna, borondatea edota beronen aurkakoa, ahalmena edo ezintasuna, oharmena edo beronen aurkakoetariko bat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 204. orr.

Paradoxa, disidentzia, sekretismo eta ezjakintasun guztien gainetik, erantzukizuna exijitzen dio.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 40. orr.

Ez da ezaguera, ordea, arriskutsua, ezjakintasuna baizik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.

Zure esperantza ezjakintasuna besterik ez baita.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 158. orr.

Ezjakintasuna edo berekoikeria, zer ote da hori?  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 124. orr.

Ezjakintasunak eta tiraniak bakarrik nahas ditzakete hitz eta ideiarik argienak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

Ezjakintasunak eusten zigun bizirik; alegia, mendian gora abiaturik, gastatua eta hausteko zorian delarik soka, zu, ez baitakizu deus, ziur-uste osoan zoazenean bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Xehetasun honi buruz aitortu dugun jokaera zalantzatiak -ezen ez ezjakintasunak, eta are gutxiago zabarkeriak- ez dituela gradu erdi batean ere aldatzen gertaeraren koordenadak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 54. orr.

Gauza jakina baita ezjakintasunak eta zigorren iluntasunak hauspotu egiten dituztela grinak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 35. orr.

Nola eragiten dio Suediako gizarteak samien inguruan duen ezjakintasunak zuen aldarrikapenetan?  Berria - Mundua   2004-11-20

Zabala, ezjakintasunak eta itsukeriak eraginda, ez zen konturatu Lekeitiokoak eta Orozkokoak ez zirela herri horietan "gordetako" adizki zaharrak, hantxe sortutako berri-berriak baizik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 86. orr.

Ezjakintasunak sortutako larritasuna antzematen zen herritarren hitz gehienetan.  Berria - Harian   2005-06-14

Ezjakintasunak berez dakarren zorionean pentsatzen hasi zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 20. orr.

Konoaren neurria edo eguzkiaren esferikotasunaren berri ez dakienaren ezjakintasuna, ez litzateke Jainkoa ba ote den ala unibertsoan jainkorik ez ote den ez dakienarena bezain larria.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 97. orr.

Ezjakintasuna ezkutatzeko erabili ohi zuen autosufizientzia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 376. orr.

"Ez nago ohituta hiriaren alde honetan", zuritu zuen gidariak bere ezjakintasuna.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.

Mathildek sorbaldari gora eragin zion, ezjakintasuna adierazteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.

Hor jende informatuak ez du bere ezina eta ezjakintasuna apalkiro aitortu beste erremediorik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.

Kasu honetan ez dit ardura Ipuin Orokorraren zaleek, beren ezjakintasunean, ahozkotasuna kaleko hizketa arruntarekin parekatzeak, haren adierazpen erritmiko eta formalizatuak aintzat hartu gabe [...]; gogoeta horren azpiko mezuak arduratzen nau.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 69. orr.

Behin baino gehiagotan aurkituko du bere ondorengoen zorionaren alde sakrifikatutako belaunaldi oso bat, ezjakintasunaren ilunpetik filosofiaren argira egin beharreko igarobide tamalgarri baina beharrezkoan ibilitakoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 112. orr.

Ezjakintasunaren putzu beltza.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 85. orr.

Gure ezjakintasunaren ispilu gara askotan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 149. orr.

Neure ezjakintasunaren guztiz jakitun nago.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Ezjakinak ez du bere ezjakintasunaren adigairik, jakintzarena ez baitauka.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 211. orr.

Hala, egia bada ezen jakintasuna ezjakintasunaren korapiloak laxatzea dela, egia da, halaber, ezen, korapilo bat laxatzerako, bertze zazpi asmatu behar izaiten ditugula.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.

Nahita edo ezjakintasunaren ausardiak eraginda.  Berria - Mundua   2006-01-29

Beren irakaspenaren bermatzeko asmatu dutela argumentatze medio berri bat, argumentua bilduz ez ezinezkora baina, bai, ezjakintasunera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 111. orr.

Ezjakintasunaz mintzatu ginen batik bat; pertsonen artean gertatzen den elkar ezagutu ezinaz eta, zehatzago, periferian dauden lekuei buruzko ezjakintasunaz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 139. orr.

Ausardia ez dator, oraingo honetan, ezjakintasunetik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 136. orr.

Pentsatu nuen okertu egin nintzela nire gazte urte haietan, eta okertze hori ezjakintasunetik etorri zela, bizitzaren lehen egia, xinpleena -"bizitza da handiena"- ondo ez konprenitzeagatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.

Jendeak barra-barra aipatzen zuen Biltzarra, zeinek ageri-ageriko burlaizez, zeinek ahotsa apalduz, zeinek larridura nahiz jakinminez; denek ere, ustez, ezjakintasunez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 206. orr.

Neska guztiek elkarri egiten zioten so, ezjakintasunezko imintzioak eginez, inork ez baleki bezala zertaz ari zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 26. orr.

Ezin barkatuzko ezjakintasuna hauxe, beren buruak aztertu behar baitzituzten eta beren asmoak ere bai, Jainkoa izan zedin helburua eta ez beren interesa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Pentsamendu galaraziaren aroan, munduak ezin bizizko putzu hiper-informatua bihurtzeko martxa daraman honetan, ezjakintasun jakintsua edo jakinduria ezjakina da pentsamenduaren eta adimenaren helduleku bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.

Miresten nuen nola gero, bere ezjakintasun adeitsu harekin, nire istorio irrigarri haiek lehen mailako literaturatzat hartzen zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 324. orr.

Ezjakintasun politiko oso-osoan bizi ginen gu, ez etxean ez eskolan ez baikenuen ezer entzun ez ikurrinari, ez Euskadiri buruz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 62. orr.

Horregatik, bada aski oinarririk, Le Soleilen ezjakintasun dogmatikoa gorabehera, aurkitu ziren lekuan jarri zituztela pentsatzeko, eta nahiko berandu jarri zituztela gainera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 176. orr.

Hamar mende geroago, taberna ziztrin batean, Irlandako liburu magikoa osatzeko gauza zen Hilario bere ezjakintasun zorrotzarekin.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 65. orr.

Nondik halako interes bat-batekoa biologiarenganako, ordura arte zientziaren aurrean halako ezjakintasun harroa eta are mespretxua erakusten zutenen aldetik, hain baitzeuden ziur kultura izadiari nagusitzen zaiola nonahi eta beti?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

-Technology... -esan zuen orduan, eta ez, emakumeei entzuten ohitua nagoen bezala, ezjakintasun soilarengatik, burla modura baizik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.

Ezjakintasun itzelaren agerpidea dela pentsatzea ezen Lisboako mairuak, hain saiatuak izaki, zakur-saldoaren ondo-ondoan biziko zirela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 38. orr.

Bizi garen ezjakintasun sakonean, zein ote da jainkoari atsegin ematen dion erlijioa, jainkorik izatekotan?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Ezjakintasun itsua sasijakinduria bezain kaltegarria ez bada ere (honek, lehenaren gaitzez gain, ikuspegi labur eta egiatik urrunaren hutsegite saihestezinak baititu) gizon argitua da soberanoak nazioari eta bere buruari egin diezaiokeen oparirik zoragarriena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 112. orr.

Ez zuen balio izan ezjakintasun krudelak eta sentiberatasun ezak sakrifikaturiko ahularen intziriak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Ezjakintasun lotsatiak asmaturiko delitu ezinezkoak leporatuta.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 76. orr.

Gauza guztien ezjakintasun erabatekoan daude halako lekuan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 154. orr.

Hitzok nabarmen ematen dute aditzera hala mintzo direnen gustu ezinago txarra eta haien ezjakintasun etsi-etsia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 66. orr.

Ez dut onartzen jatorrizko ezjakintasuna galarazten duen ezer.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 47. orr.

Berbaitango gauzei buruzko gure ezinbesteko ezjakintasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Salbatorera hobeto esanda -ezjakintasun-keinua egin zuten bere bekainek, eta neronek segitu nuen orduan-: Aita Morlans.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 41. orr.

Ezjakintasun sare horretan oinarritzen da boterearen misterioa: Lege bihurtu den Aita hilarenganako, Gizon Handiarenganako, "Beste" nagusiarenganako nahitaezko traizioan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.

Honelakoak izaten dira ezjakintasun garaietan irauten duten gauza bakarrak, eta hauek bereganatzen ditu beti gizadi otzanak, eta modurik zelebre eta zentzugabeenetan erabiltzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Ezjakintasun aroko mendeak eurak ere, moral publikoa moral pribatuari men egitera behartutako garaiak, jakinduria eta esperientzia-iturri dira mende argituentzat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus