Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon gehienei gertatzen zaien bezala, gehienak bizi eta hiltzen baitira errugabetasunean, baietz edo ezetz besteren kontura esaten, baina kontuak norberarenak bailiran ordainduz. Berria - Kultura 2004-08-18
A, ezetz uste dut. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 253. orr.
Ez, segur ezetz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.
Niri ezetz iruditzen zitzaidan, tartekotzat jotzen nindutela, eta Adrianekin, kasu, nahiz zerrategiko jabearen semea izan, beste modu batera jokatzen zutela; baina ez nengoen ziur. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.
"Ez zizun esan, hortaz." Ostera ere ezetz egin nion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.
Ezetz esan nion, erabat lasai zegoela, bazkaldu ere ondo egin zuela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Aracil doktoreak ezetz esaten zion denari. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.
Nola esan ezetz eskura jarritako abaguneari? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.
ERC Esquerra Republicana de Catalunyak, baina, ez du gustuko orain arte hitzartutako testua, eta beraz, proposamenari ezetz esatea erabaki zuen atzo ERCko Kontseilu Nazionalak. Berria - Mundua 2006-03-19
Politika egiteko modu bati ezetz esan zaio; ezetz inboluzio demokratikoari, ezetz askatasunen murrizteari, ezetz indarkeriaren erabilera politikoari, gezurrari, manipulazioari eta elkarrizketa ukatzeari. Berria - Euskal Herria 2004-03-18
Botanikotik irtetean -Sabatinirena da eraikina-, ea zerbait hartu nahi zuen esan nion, eta berak ezetz erantzun zidan, eta euskaldunok jan-edanean pentsatzen geniharduela beti. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 128. orr.
Baina Marotok jaramonik ez eskabideari, eta ezetz erantzun. Txillardegi «Putzu», 1999 - 174. orr.
Tomek buruari eragin zion ezetz adieraziz, eta haren aurpegiera goibelarengatik ohartu nintzen itxaropen alferreko batek eragin zuela nire iruzkin hura. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.
Irakasleak ezetz erantzun zion, nahiago zuela atarian gelditu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 101. orr.
Aitari deitu -Kalifornian bizi zen-, eta mailegu bat eskatzeko aukeraz ere hitz egin zuten, baina ezetz erabaki zuten azkenean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.
Aurrera, ezetz ausartu: jo nazazu, erakuts ezazu behingoagatik adore pixka bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 95. orr.
Mary Annek ezetz egin zuen buruaz: "Nik ez nuke esango nire aita artista denik, ezta gutxiagorik ere." "Bazekiat ezetz, Joseba, baina proban jarri nahi nian", esan zion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.
Arantxak ezetz zioen buruarekin. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 27. orr.
Hark kondena handienekoek ez baizik denbora gehiena generamanok behar genuela hanka egin; honek ezetz, eri zeuden lagunek zeukatela lehentasuna. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 251. orr.
Basoik ezetz, bazela beste gairik, beste biderik, beste gogoeta egokiagorik egiteko sartu aitzin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.
Baina hire osabak, orduan, bat-batean, ezetz erran zioan, ezetz eta ezetz, hura ez zela posible. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 510. orr.
Hortakoa den auzitegiak alta argi eta garbi jakin-arazi du bere erabakia: ezetz eta ezetz, Le Pen ez dela hautagai izaiten ahal Marsellako alde hortan! Herria 2004-02-26
Raffarin eta Euskal-departamendua: ezetz eta ezetz. Herria 2002-11-07
Hago hor ezetz eta ezetz maila berean beti, ez hazi eta ez irabazi, paretako irudia dirudinala! Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 114. orr.
Eta nik ezetz eta ezetz, eta uste dut malkoren bat ere isuri zitzaidala, masailetan beheiti. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 57. orr.
Ezetz eta ezetz, berean setatu zitzaidan irakasle anderea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 83. orr.
Baina hark ezetz. - 0. orr.
Seguru zegoen ezetz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.
Nik buruarekin ezetz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.
Bikotea zirela uste nuen hasieran, esan dizut lehen ere, baina berehala konturatu nintzen ezetz, bi haien artean ez zegoela ezer. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 170. orr.
Ezetz Artolak, berak ikusi zuela. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 20. orr.
Ezetz, mutil batengatik etorria zela, haren esperoan zegoela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 154. orr.
Ezetz berriz ere, ez ziotela edaririk emango. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.
-Ezetz ba, inori ez dizkiodala saldu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 68. orr.
Obispoa ezetz, artzapezpikua, eta euskalduna gainera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.
Ezetz esan nion neure buruari. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.
Ez nuke ezetz esango. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 149. orr.
Gizonek ulertu behar dute, emakumeek ezetz esateko eskubidea dutela; Era berean, emakumeek jakin behar dute ezetz esateko eskubidea dutela. Berria - Gaiak 2004-03-18
Agure bat izan balitz, ezetz egingo nuke apustu, interesgarria da baieztatzea norberaren ontasuna. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 195. orr.
Abila izan da beti horrelako bitxikeria txinpartatsuak aurkitzen, baina ezetz egingo nuke. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.
-Ezetz iraun hogei minutu! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 125. orr.
Ezetz jakin azkeneko berria. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.
-Ezetz asmatu norekin egon nintzen bart? -galdetu zuen Willemek jostari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.
Nola ezetz? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.
Geure jendea ari da Lan Ministerioko jendearekin hitz egiten, batzarrak egiten, eta ez dugu ikusten erantzun argirik, ez baietz, ez ezetz, eta horixe da txarrena. Berria - Ekonomia 2006-02-16
Nik baietz-hik ezetz hartan, bigorrar haietariko bat lurrean zerraldo gelditu zen, aitatxiren mailuak sudurra hautsirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.
Nik baietz-hik ezetz hartan, bigorrar haietariko bat lurrean zerraldo gelditu zen, aitatxiren mailuak sudurra hautsirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.
-Ezetza ezetza da. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 74. orr.
Ezetza ordainez. Herria 2002-10-31
Haren aurpegiak erakutsi zigun gaitzitu zitzaiola gure ezetza. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 89. orr.
Ezetza berritu nion. Militanteei kasu egin, eta ezetza eskatuko du ERCk galdeketan. Berria - Mundua 2006-05-06
Madrazok Kontseilu Politikoan azaldu zuenez, Legebiltzarrean Ibarretxe Planari buruz egingo den bozketan abstentzioaren aldeko hautua egitea «ezetza bozkatzea bezala da». Berria - Euskal Herria 2004-12-18
Hirietan baietza atera dela esaten duenak hirietako banlieueetan ezetza nagusitu dela ezkutatzen du, nahita. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 81. orr.
Estatuen Europarako Konstituzioa izanik, Euskal Herrian ezetza nagusitzea posible ote? Berria - Euskal Herria 2004-07-31
«Historian zehar, ezetzak ahalbidetu ditu aitzinamenduak», dio Amarok. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Lur honetako erresuma ezetza baietzaren zerbitzuan jartzeko talentua dutenena da, edo eta, ezetz baten egileak izan direnean, arin bai arin ezetz hura ezabatu eta baietz bat jartzen dutenena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 16. orr.
%70eko parte-hartzearekin, ezetzak botoen %54,87 lortu zituen, eta baietzak, aldiz, %45,13 eta horrek hankaz gora jarri ditu haien aurreikuspenak. Berria - Harian 2005-05-31
Nire ezetzaren berri lehenago eman nahi nizun, baina Pichardon jaunak ez dit utzi. Jakinminez nago jakiteko nola konpondu duzun gurutzatuen ezetzaren arazoa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 112. orr.
Ezetzaren aldeko agertu zen Karlos, eta Jorgek "bai" bozkatuko zuela iragarri zion. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 39. orr.
Baietzaren eta ezetzaren artean ibili nintzen garai hartan igeri. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.
-Ez -ezetza biribila izan zen-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 243. orr.
Gaizkia egiteko zientziari eta teknologiari ezetza eman behar zaie. Berria - Gaiak 2006-04-04
Basauriko Udalak ezetza eman dio Bilbondo merkataritza zentroa handitzeari. Berria - Ekonomia 2004-07-29
-Nor naiz ni neure jaunari ezetza emateko? Elizen arteko biblia Jdt 12,14
Gehiengo sindikalaren ezetza jaso du Enplegu Batzordeak; ELA eta LAB sindikatuek gogor kritikatu dute Kontseilua eta ez dutela parte hartuko iragarri. Berria - Ekonomia 2004-07-23
Orain arte eginiko bilerei dagokionez, ez zuen iragarpenik egin nahi izan, baina nabarmendu zuen bilera guztietan ez dutela ezetz biribilik jaso. Berria - Euskal Herria 2004-01-03
Ez baitira oraindik hogeita lau ordu igaro gurutzatuek beren ezetz lotsagarria adierazi zuten minutu zorigaiztoko hartatik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 80. orr.
Baina santuak erabateko ezetza eman zion, hura deabruaren trikimailua zela eta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.
akordioari ezetz (5); ala ezetz (6); badakigu ezetz (5); badakizu ezetz (10); baietz ala ezetz (6); baietz edo ezetz (18); baietz eta ezetz (10); baina ezetz (48); baina ezetz esan (10); baina nik ezetz (8); batek ezetz (5); bati ezetz (6); berak ezetz (17); berriz ezetz (5); besteak ezetz (7); buruarekin ezetz (13); buruaz ezetz (20); buruaz ezetz egin (7); buruaz ezetz esan (5); da ezetz (10); dago ezetz (5); diot ezetz (5); diote ezetz (8); dizut ezetz (6); du ezetz (12); dugu ezetz (9); dut ezetz (25); dute ezetz (9); edo ezetz (20); ek ezetz (5); ere ezetz (18); esan ezetz (15); eta berak ezetz (5); eta ezetz (189); eta ezetz erantzun (21); eta ezetz erran (7); eta ezetz esan (34); eta ezetz esaten (9); eta hark ezetz (7); eta nik ezetz (10); europako konstituzioari ezetz (11); ez esan ezetz (6); ez ezetz (6); ez nuen ezetz (5)
ezetz adierazi (7); ezetz asmatu (36); ezetz asmatu nor (5); ezetz asmatu zer (5); ezetz ausartu (5); ezetz ba (22); ezetz bozkatu (7); ezetz dio (25); ezetz egin (72); ezetz egin eta (5); ezetz egin nion (13); ezetz egin zuen (36); ezetz eginez (5); ezetz egiten (13); ezetz erabaki (10); ezetz erantzun (144); ezetz erantzun dio (5); ezetz erantzun nion (15); ezetz erantzun zidan (8); ezetz erantzun zion (23); ezetz erantzun zuen (12); ezetz erantzun zuten (5); ezetz erraiten (12); ezetz erran (41); ezetz erran zion (6); ezetz erranen (10); ezetz errateko (6); ezetz erraten (5); ezetz esan (315); ezetz esan behar (12); ezetz esan dio (11); ezetz esan diot (8); ezetz esan diote (10); ezetz esan dizut (5); ezetz esan du (6); ezetz esan genion (9); ezetz esan nien (7); ezetz esan nion (49); ezetz esan zidan (9); ezetz esan zien (6); ezetz esan zion (27); ezetz esan zioten (8); ezetz esan zuen (20); ezetz esanen (6); ezetz esanez (6); ezetz esango (54); ezetz esango nuke (11); ezetz esatea (36); ezetz esateko (62); ezetz esaten (97); ezetz esaten badu (5); ezetz esatera (6); ezetz eta (77); ezetz eta ezetz (66); ezetz ihardetsi (5); ezetz jakin (8); ezetz lepoa jarri (6); ezetz nik (7); ezetz uste (22); ezetz uste dut (10); ezetz zioen (8)
ezin ezetz (5); ezin ezetz esan (5); gero ezetz (7); guk ezetz (10); haiek ezetz (7); hark ezetz (17); honek ezetz (10); horixe ezetz (12); horri ezetz (8); jakina ezetz (17); konstituzioari ezetz (19); konstituzioari ezetz esateko (8); neskak ezetz (5); nik ezetz (58); nik ezetz esan (14); nik ezetz esango (6); nion ezetz (10); nola esan ezetz (5); nola ezetz (21); nuen ezetz (10); nuke ezetz (5); proposamenari ezetz (9); seguru ezetz (6); uste dut ezetz (16); zion ezetz (10); zuen ezetz (18)
baietzik ez ezetzik (6); dizut ezetzik (6); dut ezetzik (5); eta ezetza (5); eta ezetzaren (5); europako konstituzioari ezetza (5); ez dizut ezetzik (6); ez dut ezetzik (5); ez ezetzik (8); ez zuen ezetzik (12); ezetza eman (41); ezetza eman dio (6); ezetza eman zion (6); ezetza eman zioten (5); ezetza emango (5); ezetza ematea (8); ezetza emateko (8); ezetza ematen (8); ezetza jaso (5); ezetza nagusitu (5); ezetzaren aldeko (12); ezetzik erraiten (6); ezetzik erran (6); ezetzik esan (36); ezetzik esango (15); ezetzik esaten (16); ezetzik onartuko (5); ezin ezetzik (5); horri ezetza (5); konstituzioari ezetza (10); zuen ezetzik (12); zuen ezetzik esan (8)