Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezagutarazi, ezagutaraz(i), ezagutarazten (orobat ezagut-arazi g.er. eta ezaguarazi g.er.) 1 du ad ezagutzera behartu.

Txillardegiri, / gurean beste inork ez bezala / ezagutu eta ezagutarazi dituelako / Europako herriak eta hizkuntzak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 5. orr.

INEMek langabeziari buruzko azken datuak ezagutarazi bezain laster, bere bulegoetan lan bila izena eman dutenen %43k ez dituztela langabetzat jotzen salatu du LAB sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2004-01-06

Bere asmo ezkutua, bere onginahiaz erabakia zuen asmoa, ezagutarazi digu: [...].  Elizen arteko biblia   Ef 1,9

Seguruenik, han geratu izan banintz eta nire egoera ezagutarazi izan banio, gauzak ez ziren gertatu ziren bezala gertatuko.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 164. orr.

Liga amaiera arte itxaron gabe, atzo ezagutarazi zuen erabakia, ordea.  Berria - Kirola   2004-05-04

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak izeneko inkestaren emaitzak ezagutarazi ditu.  Berria - Harian   2005-09-18

Kalte-ordainak jasoko dituztenen zerrenda ezagutarazteak ez ditu kritikok urritu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Kandidaturak ezagutarazi behar dira 2005eko urtarrilaren 7a baino lehen.  Herria   2004-12-09

Inongo minik ez daukanari etor dakizkiokeenak (hau da, lekizkiokeenak) behar zaizkio ezagutarazi (alias "aurre-zainketa", "profilaxia"), erremedio bila has dadin eta inongo minik izan ez dezan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Joan den mende erdiko miseriak konda ditzaketen jendeak gero eta gutiago dira eta oroitzapen ilun haiek ez daitezen biktimekin batera ehortz, belaunaldi gazteei ezagutarazi behar zaizkie, hauek ondoko belaunaldiei jakinarazteko, horrelakorik ez dadin berriz gerta.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 132. orr.

Bihotzetik eskerrak xehetasun balios batzuk ezagutarazi dizkidaten adiskideeri: Mikel Aguirre, Alexandre Alchourroun, Ricardo Arratibel, Salvador Bidegain, Jakes Casaubon, [...].  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 6. orr.

Esaera hauek jakinduria ezagutarazi, heziketa eman eta esaldi sakonak ulertarazteko dira.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,2

Izan zituen irakasle guztiz aipatuak, hala nola Santxo Carranza, Miranda-koa, Toledoko artzapezpiku dohakabe Bartolomeren osaba, Joanes Handiaren irakaspena ezagutarazi ziona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Orain nork edo nork galda baleza zer zeinuk ezagutaraziko digun, bada, substantzien ezberdintasuna, hark irakur ditzala ondoko proposizioak erakusten baitute Izadian substantzia bakar bat baizik ez dela existitzen eta hau absolutuki mugagabea dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.

Elejiraren helburua da, gure dantzari, kirolari, intelektual, kantari, antzerkigile eta hizlariak mugimenduan jartzea, eta sortzen duten kultura ezagutaraztea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 32. orr.

Jose Migel Barandiaranen izena, izana eta obra zaintzea, gordetzea eta ezagutaraztea izango dira Barandiaran museoaren helburu nagusiak.  Berria - Harian   2006-03-03

Ekarpen xumea, nahi bada, eta handiusterik gabe egina; baina garrantzitsuena ere bai: Frantziskoren irudia ezagutarazi eta zabaldu, altxor hori bahiturik eduki gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 11. orr.

«Artista ezagutarazi eta haren obra berreskuratu» nahi dute.  Berria - Kultura   2004-08-04

Koroatzearen ondoko egunetan, Erregea Erregeen Jauregiko tronuan eseri zen, eta ebazpenak ezagutarazi zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.

Ezagutzaren oinarria Naturaren argiak ezagutarazitako argudioen gainean eratzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.

Jaunak, ordea, esan zion: - Zoaz, neure zerbitzurako hautatua baitut gizon hori, bai jentilei eta haien erregeei, bai israeldarrei, nire izena ezagutaraz diezaien.  Elizen arteko biblia   Eg 9,15

Jakizu Jakintsuen Printzeak, Moises gure maisuak (bakea bego harekin!) bi erregu egin zizkiola Jainkoari, eta bien erantzunak jaso zituela: batean Jainkoari (gorets bedi!) eskatu zion jakinaraz ziezaiola Bere egiazko esentzia; bestean, lehenik egina berau, Bere atributuak ezagutaraz ziezazkiola.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 132. orr.

Izan dira lehenago ere Asisko Frantzisko gure herriari euskaraz ezagutarazteko saioak, zatikakoak izan badira ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 11. orr.

Horretaz jabeturik, urari goiti ibiltzea nahiago duen idazleak merkatuari bizkarra erakusten badio, uko egiten dio bere lana ezagutarazteko aukerari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.

Kazetariei informazio iturriak ezagutarazteko exijitzeak kazetaritza ikerketa oinarriei erasotzen diela dio erakunde horrek.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Ikusi orduko ezagutu zituen Josek bere senideak. Baina ez zien bere burua ezagutarazi.  Elizen arteko biblia   Mt 2,21

Obrako arduradunek ezagutarazi zutenez, sei hilabete behar izan ziren solidarioek moztutako kableak jarri ahal izateko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.

Froga harriak urrea ezagutarazten duen bezala, halaber, adierazpenak adimena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.

Horretan guztian ageri den helburu bakarra Torah-ren misterioen ideia metafisikoak ezagutaraztea dela, jada erakutsi dugunez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 159. orr.

Langabeziako azken zenbakiak ezagutaraziak izan dira.  Herria   2002-09-12

Atzo Israelgo Haaretz egunkariak ezagutarazi zuenez, bukatu berri den urrian Israelgo Armadak 165 palestinar hil ditu, horietatik 159 Gazako eskualdean.  Berria - Mundua   2004-11-02

Zer uste duzue egin zuela haren lagun xakurrak? Etxerat itzuli bera bakarrik, dena seinale, lausengu eta intziri, bai-eta han ibili, etxetik eta nausiaren ixtripu tokira, hunen abisua ezagut-arazi artean gaixoak.  Herria   2001-07-05

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Iraileko batzorde iraunkorrean berexiak zituen 64 000 euro Garazi/Baigorriko kooperatibarentzat, ukan ditzan ahalak saltzen dituen salgaien etorkia ongi ezagut-arazteko.  Herria   2002-12-05

Zinez jakinarazi eta ezagutarazi nahi digulako eta barrenean sentiarazi, jaiera bizia izatea edo maitasun sutsua, malkoak edo espirituko beste edozein pozaldi izatea ez dela gure meritua, baizik osoro Jainko gure Jaunaren dohaina eta grazia.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.

Garibaik ez daki zer egin eta nola ezagutarazi hogei urteko lana.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

Historia ofizialak ezkutatzen dituen matxinatuen gorabeherak nobelaren bitartez ezagutaraztea da horrenbestez zeure helburuetako bat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 65. orr.

Neure sentimenduen zintzotasunean hain dut bertzalde uste osoa, non sentimenduok zuri justifikatzeko aski baitut haiek zuri ontsa ezagutaraztea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 121. orr.

Erakutsi nahi duguna errazkiago adierazteko eta hobeki ezagutarazteko, Legeek ezin dute inor behartu, aurretiaz ezagutaraziak izan gabe.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 577. orr.

Emanen dizuet seinale bat, ezagutaraziko zaituztena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 214. orr.

Nahi ditugu hango desberdintasunak eta kultura hemen gaindi ezagutarazi.  Herria   2003-05-08

Euskal mitologiaren ezaugarriak modu erraz eta laburrean ezagutarazteko gunea.  Berria - Harian   2006-03-03

Bada, ordea, orain dela urte gutxi ezagutarazten hasi den tratu txar mota bat: adinekoei ematen zaiena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Izpiritua hiru partetan partiturik, honela ezaguarazten du euskal izpiritua -"psikologoren" batzuei jarraiki: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arduradunek ezagutarazi (3); astean ezagutaraziko (3); atzo ezagutarazi (24); atzo ezagutarazi zuen (8); atzo ezagutarazi zuenez (8); atzo ezagutarazi zutenez (3); bat ezagutarazi (5); bere burua ezagutarazi (10); bere burua ezagutarazteko (3); bezala ezagutarazteko (3); burua ezagutarazi (13); burua ezagutaraztea (3); burua ezagutarazteko (8); datorren astean ezagutaraziko (3); datuak ezagutarazi (3); dela ezagutarazi (3); duela ezagutarazi (3); ere ezagutarazi (6); eta ezagutarazi (13); eta ezagutaraztea (10); eta ezagutarazteko (11); eta ezagutarazten (6); eta hobeki ezagutarazteko (3); ezagutarazi behar (10); ezagutarazi behar dira (3); ezagutarazi beharrez (4); ezagutarazi bezain (3); ezagutarazi ditu (7); ezagutarazi du (36); ezagutarazi du beste (4); ezagutarazi du nafarroako (3); ezagutarazi duenez (20); ezagutarazi dute (10); ezagutarazi dutenez (4); ezagutarazi eta (21); ezagutarazi nahi (26); ezagutarazi nahi dituzte (3); ezagutarazi nahi du (3); ezagutarazi nahi dute (3); ezagutarazi nahi izan (3); ezagutarazi nahian (6); ezagutarazi nahiz (4); ezagutarazi ondoren (3); ezagutarazi zion (6); ezagutarazi zituen (15); ezagutarazi zituzten (6); ezagutarazi zuen (56); ezagutarazi zuen atzo (3); ezagutarazi zuenez (21); ezagutarazi zuten (19); ezagutarazi zutenez (9); ezagutaraziak izan (4); ezagutaraziko ditu (4); ezagutaraziko dituen (3); ezagutaraziko ditugu (3); ezagutaraziko dituzte (9); ezagutaraziko dituztela (3); ezagutaraziko du (10); ezagutaraziko dute (6); ezagutaraztea da (19); ezagutaraztea du (4); ezagutaraztea du helburu (4); ezagutaraztea dute (4); ezagutaraztea eta (14); ezagutaraztea gatik (3); ezagutaraztea izan (3); ezagutaraztea izango (7); ezagutaraztea izango da (3); ezagutarazteari uko (5); ezagutarazteari uko egiteagatik (3); ezagutarazteaz gain (3); ezagutarazteko asmoarekin (3); ezagutarazteko asmoz (5); ezagutarazteko aukera (3); ezagutarazteko balio (3); ezagutarazteko eta (18); ezagutarazteko muntatzen (3); ezagutarazteko muntatzen direnak (3); ezagutarazteko parada (4); ezagutarazteko xedearekin (4); ezagutarazteko xedetan (3); ezagutarazten ari (6); ezagutarazten ari da (3); ezagutarazten du (3); ezagutarazten duen (6); ezagutarazten eta (3); gehiago ezagutarazi (3); gehiago ezagutaraztea (3); gehiago ezagutarazteko (3); gisa ezagutarazi (4); gobernuak ezagutarazi (6); gobernuak ezagutarazi duenez (3); hau ezagutarazi (4); herenegun ezagutarazi (3); hobeki ezagutarazi (11); hobeki ezagutaraztea (4); hobeki ezagutarazteko (25); hobeki ezagutarazteko eta (4); hobeto ezagutaraztea (3); informazio iturriak ezagutarazteari (3); itoizko koordinakundeak ezagutarazi (7); iturriak ezagutarazteari (6); iturriak ezagutarazteari uko (5); iturriek ezagutarazi (4); jendeari ezagutarazteko (3); kandidaturak ezagutarazi (3); kandidaturak ezagutarazi behar (3); koordinakundeak ezagutarazi (8); koordinakundeak ezagutarazi du (6); kultura ezagutaraztea (3); lana ezagutaraztea (4); lana ezagutarazteko (12); lanak ezagutarazi (3); nafarroako gobernuak ezagutarazi (3); nazioartean ezagutaraztea (6); nola ezagutarazi (3); obra ezagutarazteko (5); obrak ezagutarazteko (3); ondorioak ezagutarazi (3); ongi ezagutarazten (3); ripak ezagutarazi (3); taldeak ezagutarazi (3); zirela ezagutarazi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus