Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezabaketa 1 iz ezabatzea.

Monopolio publikoen ezabaketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

Letra baten ezabaketa da gaia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 210. orr.

Alferrikako elementuen ezabaketa.  Berria - Kultura   2004-10-07

Seguruenez etorkizunaren ezabaketa horren eraginez [...] zenbait neskak asteak eta hilak igarotzen uzten zituzten haurdunaldiaren amaierara iristen ziren arte.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 44. orr.

Xedapen Iragankorraren ezabaketa eskatzean, PSNren helburua ez dela «nafarren erabakitzeko aukera mugatzea» argudiatu zuen Purasek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Pepponek tristuraz begiratu zion ezabaketaz eta markaz beteriko orri hari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 62. orr.

Kultuen erabateko ezabaketa sar dadila guk Europa osoan barreiatzen ditugun irizpideen artean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

Shakespearek batasunaz ez du ulertzen, metafisikoaren antzera, diferentzien inausketa eta ezabaketa, nirwana edo itzalitasun guztizko batean dena zeharo berdin-berdin mortutzeraino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 161. orr.

Seinaleen ezabaketak ere EHEren ohiko ekintzak izaten ziren orduan, gaur egun bezalaxe.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Gero eta ezabaketa nabarmenagoak ari garela aurkitzen ikuskizunen, gertakarien eta abarren artikuluetan edo kroniketan, eta ez dugula islatuta ikusten geuk geure belarriz eta begiz entzun eta ikusi duguna.  Berria - Kultura   2004-05-29

Haren margolanetan gertatzen dena ez da xuxen-xuxen ezabaketa neurotikoa, baizik elementu batzuen nabarmentze irudimentsu bat, areagotze bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.

Zuzenketa lana ezabaketa lana izan da gehienetan.  Berria - Kultura   2004-11-20

Ezabaketa eguna kari, joan den urriaren 25ean, seinale elebidunetako frantses partea ezabatu genuen, euskal herrien izen frantsesa kendu nahian.  Herria   2004-01-01

· Irudien munduak erakartzen duen bitartean, forma eta materialen esparruan ere gustura dago, beraz, Nereari gertatzen zaion moduan, ondo erakusten du gaur egungo artearen egoera nahasia edo baliabideen arteko muga ezabaketa.  Berria - Kultura   2004-09-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ezabaketa (3); ezabaketa eguna (10); ezabaketa eguna egingo (3); iragankorraren ezabaketa (3); xedapen iragankorraren ezabaketa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus