Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

exorzizatu, exorziza(tu), exorzizatzen (orobat exortzizatu eta exorzitatu) du ad deabrua edo izpiritu gaiztoak egotzi exorzismoen bidez.

Irobat desideratzen genuela, hala ere, elkarrekin egotea, gure artean hitz egitea, batak besteari laguntzea oroitzapen artean hain arestiko hura exorzizatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Halaber sendatua zen, bat-batean, inguratzen ninduen mundua, eta exorzizatua, orobat, nirekin azpimunduetara jaitsi eta gehiago itzuli ez zen emakumearen izena eta bisaia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.

Cromwellen armadako kaperau batek deabruak hartutako soldadu bat exortzizatu zuen uretara botaz, eta orduan deabrua ur gainera atera zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 209. orr.

Aita Bartolomek bereari eutsiz, berriro erran zuen orduan ezen mutila exortzizatu behar zela eta berak exortzizatuko zuela, zeren zalantzarik ez baitzuen ezen deabruak eragin izan zizkiola zalditik erori zenetik izan zituen dar-dar haiek guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 371. orr.

Heriotza-modu tristeenen eta hilketa-klase basatienen lekuko hotz aihergak gara garagardo bat hartzen ari garen bitartean, besteen heriotzari garrantzia kenduta geurea exortzizatuko dugulakoan edo.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 77. orr.

Barbaroaren arimaz jabetzen den demonioa benetan zaila da exortzizatzeko, biktimak bere buruari eman dizkion bertuteak berak galbideratzen ahalegintzen baita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

Gauza bera erran behar da bataiatzekoak direnen katekizatzeko eta exortzizatzeko botereaz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 125. orr.

Barbaroaren oinak eroritako limes-a zeharkatu orduko barbaroaren arimaz jabetzen den demonioa benetan zaila da exortzizatzeko, biktimak bere buruari eman dizkion bertuteak berak galbideratzen ahalegintzen baita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

Bideetako predikaria eta herri ikasigabearen mistikoa, hainbat emakume liluratu zituen peregrinazio zoro hartan, hainbat eta hainbat orgia antolatu zituen hango eta hemengo bazterretan, deabruak menperatutako arimak askatu zituen, bide estura moldatu ezinean zebiltzan lekaime asko exorzitatu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

2 irud/hed

Argi eta garbiago zekusan behin perla beltza norberaren eskuetan eduki eta gero ezin zaiola itzuri patuari, ezin zela haren sorginkeria exorzizatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.

Idazteak lagun dezake beldurren tamaina txikitzen, baina ez ditu exorzitatzen, ez ditu goseak asetzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.

Estatuaren ordenamendu pragmatikoaz geroago arituko gara; hemen Estatuaren fantasmagoria inkontziente bihurtua exorzitatu nahi dugu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 48. orr.

Ez da naturari aurka egiten dion biolentzia bat, ez da zuen seme-alabak hiltegira bidali, zuen garunak kirtendu eta zuen arimak exorzizatzen dituen Estatuarena bezalakoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus