Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

existentzialismo (orobat existenzialismo g.er.) iz gizabanakoaren existentziaren garrantzia filosofikoa nabarmentzea; giza existentziari, zerizanaren gainetik, lehentasuna ematen dion filosofia dotrina.

Haren pentsamenduaren tesi nagusiak laburbiltzen dituen Existentzialismoa humanismo bat da liburuan Mendebaldeko etika guztia goitik behera zalantzan jartzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Existentzialismoari ezkortasun ikaragarria ikusten nion, baina baita itxaropen argi txiki bat ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 179. orr.

Batzuetan, existentzialismoaren angustia-kutsua darie komunetako idazkiei.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.

Existentzialismoaren atmosferan hazi ginenok bederen, balioen oinarriztapen razional absolutu bat ez dugu inola posible ikusten, baina haren premiarik ere ez dugu sentitzen ezertarako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 61. orr.

Batzuetan, existentzialismoaren angustia-kutsua darie komunetako idazkiei.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.

Ez da ahaztu behar ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.

Salamancan, krisi erlijiosoak pitzatua, filosofia positibistatik kontrariora konbertitu den bezala (existentzialismorantz, formula labur batekin esateko), Unamuno etorkizunetik ere iraganera konbertitu da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

Poesiak, aldiz, existentzialismo garaikideari heldu dio, norbanakoaren eta munduaren, gizartean arteko talka edo gatazka azaleratuz Heideggerren eragina nabaria zen Europako pentsalari existentzialistengan: Karl Jaspers-en psikologia existentzialistan, Emmanuel Lévinas-en beste (lako) aren ontologian, José Ortega y Gasset-en raziobitalismoan, Gabriel Marcel-en existentzialismo kristauan, Emmanuel Mounier-en pertsonalismoan eta, jakina, Jean-Paul Sartre-ren existentzialismo humanista ateoan.  Berria - Kultura   2006-01-03

Erlijioko kezkak, existentzialismo kezkak.  Berria - Kultura   2004-06-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

existentzialismoa humanismo bat (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus