Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

exhibizionismo (orobat exibizionismo g.er.) iz bere burua exhibitu nahi duenaren jokaera nabarmena.

Eskandaluak, indiskrezioa eta exhibizionismoa, intimotasunaren alderdi zaratatsuenak hain indarrean dauden gizarte honetan, zer dago intimoagorik isiltasuna baino?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

Gauza bat da nork bere buruaren striptease bat egitea, asmo intelektualez jantzitako exibizionismoa praktikatzea, eta beste bat, oso bestelakoa, beste inor jendaurrean biluzaraztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.

Suarezek argitu du ez duela «minen exhibizionismoa» egitea bilatu liburuko poemetan.  Berria - Kultura   2006-03-31

Margaret, Danny eta Christine Doll Rodek garage-rock primitiboa eta exhibizionismoa uztartu dituzte (zuzenean arropa gutxi eraman ohi dute hirurek).  Berria - Kultura   2006-04-06

Bere grina gaiztoenei bide egiteko prest baldin bazen berrogei lagunen aurrean, garbi asko zegoen exhibizionismoaren lizunkeria ere erantsi nahi ziola gozamen hari.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 108. orr.

Tarantulismoak kutsatutakoek exhibizionismorako -tarantularen helduak jasan ezinezko beroak sortzen ditu dirudienez- joera nabarmena izan ohi zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 19. orr.

Donatienen atsegin eta fantasia nagusiak miazketa, uzki-koitoa, alu-koitoa eta masturbazioa dira, hau guztia taldean, eta exhibizionismoz eta zokomiraz ongi apailatuta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

Gordailu horietan zernahi aurkituko dugu, baina nekez literaturarik, honen egitekoa ez baita gure baitako zauriak edo bozkarioak agerian jartzea (hori exhibizionismo merkea litzateke), alderantziz, lotsarazten gaituzten estigmak ezkutatzea baizik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Exhibizionismo puntu bat ere ikusi uste izan nuen dohakabe haren jardunean, halako jaidura hozkirritsu bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 160. orr.

Musu eman genion elkarri, Adak naturalitatez, nik naturala izan nahi zuen exhibizionismo gisako batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Gipuzkoako Fiskaltzak ia hiru urteko espetxe zigorra eskatu du Getariako hondartzako Gurutze Gorriko zuzendari ohiarentzat, sorosle adingabe bati sexu erasoak egitea eta exibizionismo delitua egitea leporatuta.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

30 urteko gizon bat atxilotu zuen Guardia Zibilak Kalagorrin (Errioxa, Espainia) ustez bi eraso sexual eta 20 exhibizionismo deliturengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus