Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskameentzako nobela bat aldizka, laurehun atal guztira, bakoitza hogei xentimoan, eta atal bakoitzean hilketa bat lapurretarekin, edo sute bat, edo exekuzio bat, edo haur bat bahiturik... gustu guztientzat zernahi. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 68. orr.
Carlos I. aren exekuzioa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.
Vernerrek bazekien exekuzioa ez zela hiltze hutsa, beste zerbait ere bazela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 85. orr.
Kondenatuei ez zieten esan exekuzioa noiz izango zen, baina bazekiten gau horretan bertan urkatuko zituztela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.
Ray Allenen abokatuek gogor gaitzetsi zuten exekuzioa. Berria - Mundua 2006-01-18
Ez bakeak ez terrorearen aurkako borrokak ez dute exekuzioa justifikatzen. Berria - Mundua 2004-03-23
Jazarpena, tortura, exekuzioak, sarraskiak, erasoak, desagertzeak, bidegabekeriak, kartzelaldiak, gerra krimenak. Berria - Harian 2005-07-19
Iraingarria da oraindik exekuzioak egiten dituzten estatuak egotea. Berria - Mundua 2006-04-20
Azken hiru urteotan legez kanpoko atxiloketak, desagerketak eta exekuzioak areagotu egin dira Txetxenian. Berria - Mundua 2004-09-07
Isiltasun izugarri hartan, ihesi zihoazen minutuen soinu goibelak kulunkaturik, bizidun ororengandik urrun, bost pertsona -bi emakume eta hiru gizon- gauaren, egunsentiaren eta exekuzioaren zain zeuden, eta bakoitza bere erara prestatzen zen ataka horretarako. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.
Diotenez, Westinghouse jaunak, aulki elektrikoan hiltzera kondenatzear zen lehen gizonari abokatua ordaindu zion ezkutuan, exekuzioa bertan behera uzteko itxaropenarekin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.
Eslovakian 164 zibilen exekuzioa agindu izana leporatu dio Fiskaltzak. Berria - Mundua 2004-01-20
Fiskalak gizon baten exekuzioa geldiarazteko eskatu zion Ipar Karolinako gobernadoreari heriotza zigorra ezartzerakoan homosexualitatea kontuan hartu zuelako epaileak. Berria - Gaiak 2004-04-07
Iraingarria da oraindik exekuzioak egiten dituzten estatuak egotea. Berria - Mundua 2006-04-20
Bizkitartean epaitegi honek ebazten du -esan zuen Nikolas Trot-ek- exekuzioaren tokira eraman eta hantxe lepotik zintzilika zaitzatela heriotza eragiteraino. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 158. orr.
Exekuzioaren albistea bolo-bolo zabaldu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 161. orr.
Exekuzioaren jakinarazpen ofiziala irakurri behar dizugu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 323. orr.
Jansonek bezala, Mishka Tsiganokek hamazazpi egun igaro behar izan zituen kartzelan, exekuzioaren zain. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.
Parisko Komunako kideek, guztira, borroken eta exekuzioen artean, 600 lagun hil zituzten. Berria - Kultura 2004-03-05
Lakuaren ur geldietan urtzen baitziren ordu arte ikusi nituen iduri gogor bezain krudelak: osaba Joanikoten kalbarioari lotuak, edo Antonio Ibarbia gipuzkoarraren heriotzari, edo Alain Coup d'Oil itsas lapurraren exekuzioneei. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.
Kolpe militarra gertatu zenetik, mila herritar inguru hil dituzte epaiketarik gabeko exekuzioetan. Berria - Mundua 2004-06-02
Urkatzaile AB-k elektrokuzio bidezko exekuzioari buruz zutabe mordoxka bat idatzi zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.
Berg 26 urteko gazte estatubatuarraren exekuzio beldurgarriaren eta horrek sorturiko suminduraren ondoren. Berria - Mundua 2004-05-14
Iruzurra egin eta exekuzio arbitrarioak agindu izanagatik zigortu nahi zuten Karuna. Berria - Mundua 2004-04-13
Exekuzio publikoak arratsean izaten ziren: makilka edo, ihes-ahaleginak bezalako falta larrien kasuan, urkamendian. Exekuzio masiboak egin zituzten hainbat plazatan, bereziki, Badajozen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 13. orr.
Exekuzio arruntetan ere ez, ezta kondenatuen familiakoen diruak motzago eta aspergarriago egiten zituenetan ere. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.
Doi-doi lortu nuen andrea ez ohartzea; ez dut gogoan noren exekuzio berehalakoa eskatzen zuen oihalak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 86. orr.
Elektrizitate bidezko lehen exekuzioak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 258. orr.
Fusilaketa da errematea behar duen exekuzio mota bakarra. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 89. orr.
Borreroak exekuzio-horman huntz gorria aldatu zuen, batik bat bala zuloak disimulatzearren. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 74. orr.
Kontua da hurrengo goizean erregea oso kezkaturik ibili zela bufoiaren bila, eta are gehiago kezkatu zela exekuzio plazan gertatzen ari zena jakinarazi ziotenean. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 67. orr.
Uko egin zionat nik hire exekuzio-pelotoiaren aurrean begiak lotailu batez estaltzeari. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 155. orr.
Exekuzio egunak seinalatuak izaten ziren Garrüzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.
Borreroak, aldi bakan batzuetan, exekuzio garaian ezin izan du eiakulazio arintxo bat ekidin. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.
Exekuzio simulazioak egitea: edo polizia etxean hildako pertsonei buruz mintzatzea. Berria - Harian 2005-08-18
Inkomunikazio aldian Martxelo Otamendi eta beste atxilotu batzuk ariketa fisiko nekagarriak egitera behartu omen zituzten, eta exekuzio plantak egin omen zizkioten. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Hango artxiboak gordetzen du Claudio Guillon deitzen zen zaldun gizajo baten ahozko auzia eta exekuzio-agiria: lepoa moztu zioten 1629ko uztailaren 28an. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Borreroaren etxean ez da sekula exekuzio hitza erabiltzen, ezta horren aldaerarik ere. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 70. orr.
Erakunde horri leporatzen diote gero Lavalas izena hartuko zuen Aristiden alderdiko oinarrizko militanteen edo jarraitzaileen artean masa exekuzioak egin izana. Berria - Mundua 2004-06-02
Foru Aldundiak eta Mankomunitateak elkarrekin eta modu koordinatu batean beraien konpetentziak garatu eta beharrezkoak diren azpiegitura berrien exekuzioari aurre egiteko helburuz, bilduko dituen kontsorzioaren estatutu zirriborroa zabaltzea. Berria - Euskal Herria 2004-07-20
Gizarte eta lan arloko eskumenak oso-osorik Euskadiko Erkidegoari dagozkiola argi eta garbi azaltzea (politika horien lantze, gauzatze eta kontroleko euskal instituzioek legegintzarako eta exekuziorako ahalmen guztiak dauzkatela zehaztuta). Berria - Euskal Herria 2004-02-12
Exekuzio materiala: 2.640.000. Berria - Kultura 2004-11-10
dute exekuzioa (3); epaiketarik gabeko exekuzioak (3); eta exekuzio (7); eta exekuzioa (3); eta exekuzioak (4); eta exekuzioen (3); exekuzio bat (3); exekuzio publikoak (3); gabeko exekuzioak (3)