Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Greg Coates konpainia ingeles handi bateko exekutiboa zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 202. orr.
Eskolako tontoak, mordoa behintzat, exekutibo eta kudeatzaile egin dira, eta enpresa, aseguru, banku, poltsa, higiezin, aholkularitza eta abar zikin horietan erori dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.
Bezero bat zen, emakume bat, senarraren fideltasunaz kezkaturik zegoen exekutibo baten emaztea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.
Smith faltsu haietako beste bat japoniar korporazio bateko exekutibo bati edo argentinar eraikuntza-enpresari bati saltzea lortzen zuen bakoitzean, bere bihotz zigortuak jauzi egiten zuen zoriontasunezko berrogeita zazpi uztai zeharkatuz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.
Minutu gutxiren buruan Uitziko mendatean ikusi genuen gorpua Iruñeko exekutibo batena zela jakin genuen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 103. orr.
Dotore jantzitako dozena bat lagun ageri ziren zein bere sakelako telefonoaren bidez hizketan, gizonezko gorbatadunak batzuk, gona motzeko emakumeak besteak, seriotasun osoz lanean gogor ari ziren exekutiboak guztiak itxuraz. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 80. orr.
Exekutiboek badakitela gauza onak, finak eta atseginak estimatzen, baina dirua neurri duenak, nahi ez duela ere, "gauza garestiak" behar ditu begiz jo. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.
Exekutibo [...]: Gobernuaren bulegari bat, eginbehartzat duena botere legegilearen nahiak betearaztea, departamentu judizialak baliogabe eta ondoriorik gabekotzat deklaratzen dituen arte. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 115. orr.
Duela urtebete, Disney konpainiako exekutibo gorenak, Michael Eisnerrek, Miramaxekin zuten akordioa bertan behera uzteko eskatu zien Michael Mooreri eta haren agente Ari Emanueli. Berria - Kultura 2004-05-06
Taxiren bat edo beste, jai gogoz dabiltzan exekutibo arlote mozkorrak barruan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 116. orr.
Exekutibo agresibo, yupi nazkagarri, txuloputa tankerakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.
Alboan eseri zitzaion exekutibo itxurako gizon ezezagun batek erran zion gauza ikaragarri bat ari zela gertatzen bere etxean; alegia, bera autobusean zebilen bitartean, bere emaztea beste gizon batekin zetzala beren ohean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 25. orr.
Kale batean exekutibo pila bat ikusten zen, gizonezkoak nahiz emakumezkoak, guztiak dotore jantzita eta karteratxo bana aldean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 135. orr.
Ile ondulatua jaisten zaio exekutibo jakaren atzetik, dotoreziaz ixten zaio gerrian bularrak doi bat tentetuz. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 40. orr.
Berriz abian jarriko dute legebiltzarra, exekutiboa osatzeko epemuga berri batekin: azaroaren 24a. Berria - Mundua 2006-04-07
Elizak edozein unetan interferitzen du debate politikoan; Judikaturak men egiten dio Exekutiboari noiznahi, inolako independentziarik gabe. Berria - Kultura 2004-07-01
Datozen urteetan Egonkortasun Ituna beteko duela zin egin du Lisboako exekutiboak. Berria - Ekonomia 2004-05-12
Pekingo exekutiboak jakin baitaki ez zaiola komeni segurtasun ezaren irudia munduan barreiatzea. Berria - Kirola 2004-08-07
Aitortza hori, Ange Santini, Lurralde Elkargoko Exekutiboaren presidenteak berak egin zuen. Berria - Mundua 2006-01-28
Prozesua zuzendu behar du eta horretarako beste talde politiko guztien laguntza eta elkarlana izan behar du, terrorismoaren kontra borrokatu diren eta borrokatzen direnen laguntza behar du Exekutiboen laguntza artistikorik gabe ari da filmatzen Londresen, eta ez du baztertzen aurrerantzean ere AEBetatik kanpo filmatzea. Berria - Harian 2006-03-25
Exekutiboko kideak aldatzeko eskubidea aitortu zion PANeko presidenteak. Berria - Mundua 2004-07-21
Bi datu mota nahi ditu George Bush poresidentearen exekutiboak: alde batetik, zehaztu ez duten aste batean Googlen bilatzeko sartutako hitz guztien zerrenda (litekeena da dozenaka milioi hitz izatea). Berria - Gaiak 2006-01-21
Mundu osoko indigenek salatu dutenez, beren eskubideak zaintzeko nazioarteko legerik garrantzitsuena zapuzteko ahaleginetan ari da Tony Blairren exekutiboa. Berria - Gaiak 2004-11-26
Exekutibo europarrak EBko lehiaren legeak urratu izana salatu zuen ikerketaren bidez. Berria - Ekonomia 2004-02-01
Exekutibo zabala eta sendoa osatu nahi du presidenteak, baina horrek erreformak egiteko zailtasunak sortu eta zatiketak eragin ditu PTn. Berria - Mundua 2004-01-02
Ez dugu nahi exekutibo elitistarik. Berria - Harian 2005-12-20
41 kide izango dira sindikatu ardura postuetan, eta horietako hamar, bost gizonezko eta bost emakumezko, zuzendaritza exekutiboan. Berria - Ekonomia 2004-05-22
UPNko batzorde exekutiboak krisia «itxia» dagoela esan zuen. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Aurreko ekitaldi batzuetan baino sarrera gehiago saldu dira», adierazi du Marton Simitsekek, antolakuntzako zuzendari exekutiboak. Berria - Kirola 2004-06-02
Sheriff [...]: Estatu Batuetan, udalerri mailan botere exekutiboak duen burua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 235. orr.
Espainiako Estatuak ez dela zuzenbidezko Estatu bat erakutsi du berriro ere, eta Botere Judiziala Botere Exekutiboaren jarraipen bat besterik ez dela. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Ernestek talde bat osatzeko agindua eman du -Intelligence Serviceko Neville buru, Ermua ofizial exekutibo eta Patrick eta Gregory semeak tropa- eta han joan dira laurak, kobazuloan barrena gero eta sakonago. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 188. orr.
«Funtzio exekutiboak egiten die huts haur hauei, hau da, ez dakite gauzak noiz egin eta zertarako», dio psikologoak. Berria - Gaiak 2006-04-20
Irlanda Iparraldeko Asanblea sortu zuten eta eskumen exekutiboak eta legegileak eman zizkioten. Berria - Harian 2005-07-29
batzorde exekutibo (6); batzorde exekutiboak (7); batzorde exekutiboaren (4); botere exekutibo (4); botere exekutiboa (9); botere exekutiboak (4); eta exekutiboa (3); exekutibo berria (3); exekutiboa ez (3); exekutiboa osatzeko (3); exekutiboan parte (3); nobeko batzorde exekutiboaren (3)