Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giza primateok bikotea osatzeko ia joera eutsiezina daukagu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 255. orr.
Errealitateak ongi frogaturik du proiektuak desbideratzeko eta planak urratzeko daukan jaidura eutsiezina. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 296. orr.
Egonezina, zoramena, nahi eutsiezina, ekaitz moduko zerbait. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.
Naturak krimenak egiteko gogo eutsiezina txertatu zigunean, zuhurki jakin zuen gure ahalmenen artetik legea urratzera ginderamatzaten ekintzak urruntzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 299. orr.
Makurtu eta nire ipurdia laztantzen hasi zen adore eutsiezinez. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.
Beharbada, maitemina horregatik da premia egoera bat, gabezia egoera bat, eta norbaitengana bultzatzen gaituen indar eutsiezina. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.
Orainaldian bizi da, denboraren isurian, eta aurrera segitu behar eutsiezina sentitzen du, gero eta azkarrago, gero eta urrunago. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 30. orr.
Dardarka zeukan ezpainartea, eta dirdai eutsiezin halako bat zerien begiei. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.
Emeki-emeki halako tristura pisu, eutsiezin batek hartzen ninduela sentitu nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.
Irritsari dagokionez, ez zen inolaz ere eutsiezina. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.
Barre eutsiezinak puztuta, oilanda bat zirudien, biribil-biribil, hantxe saltoka, txingoka, eskortaren erdian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.
Etorkizuneko Tourrean txukun-txukun maillot horia jantzita, Italiako Giroan Gilberto Simoniren gurpil eutsiezinari gehien eusten ziona. Berria - Kirola 2004-04-01
Alderdien Legea «juridikoki eutsiezina eta politikoki desegokia» dela esan zuen Lasagabasterrek. Berria - Euskal Herria 2004-10-06
Ordurako odola bor-bor jarririk zeukan Maizak, baina artean eutsi egiten zion eutsiezin bilakatzen ari zen desirari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 74. orr.
Grinak krudelki eta doilorki nagusitzen zaizkio adimenari eta bateko zein besteko ekaitzek asaldatzen dute sakonetik gizakiaren gogo eta bizi osoa, ikara handiz batetik eta eutsiezineko desiraz bestetik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.
Ala nire gorputzaren miseriak bertatik bertara ukitu eta usaintzeak sendatu egin zion irrits eutsiezinezko hura? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 196. orr.
Etengabekoa eta eutsiezinezkoa da Botere Exekutiboak Judizialaren gainean duen presioa. Berria - Euskal Herria 2004-02-22
Gero eta eutsiezinago, larriago, sentitzen zuen haren ordaina emateko premia. «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.
eutsiezin bat (3); eutsiezin batek (3); nahi eutsiezina (3)