Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
XVIII. mendean aurreratuak jada, beste euskotar batek, Jose Cadalso koronelak Cartas marruecas bere lanean [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 253. orr.
Eusko biek, euskotarrak eta besteak, biak ere gazte eder-lerdenak, lehendik ezagutzen dute elkar. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.
Marichurenean mahai batean Ortega, honen gizonetako batzuk eta Ernest Hemingway jesarrita, beste batean Galindez eta Guardiako kideak berdin eginda, agurra behintzat ez diote elkarri ukatuko, ez, ideologiaz alde banatan egon arren gerran lubaki berean diren euskoek, euskotarrek eta besteek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.
Euskotarrek ezin izango dute Lauaxeta poeta heriotzatik salbatu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 94. orr.
"Oraingo elkarrizketa hau bezain sekretua izango da", esango dio Enbaxadan txofer eta lorazain dagoen eusko zintzoari, espainolen mende lan egin arren euskotarren lehendakaria ezagutzeko arriskua hartu duen abertzale jatorrari, bai. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.
Berpizkunde euskalduna, edo euskotarra, edo baskoa, edo dena delakoa Gasteizera eraman zutenak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.
Egiazko euskaldun euskotarra sentitu nintzen. Herria 2004-01-08
Funky Chicken euskotar bat naizela ohartu naiz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 68. orr.
Polizien bulegorik bulego eta txekaz txeka euskotarrak bilatzen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 55. orr.
· XIX. mendeko autore euskotar horiek ez ziharduten Europan puri-purian ikusten zutenari segiketan baizik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 174. orr.
Abertzale euskotarren motibazioak argiturik, esan behar da gerrako halako ibilketa eta biribilketetan Hemingwayk, berriz, literatur etorriaren iturria duela, eta horren ordaina ezin dela dirutan eman. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 150. orr.
Informatzaile euskotarrei gogor egin bide zitzaien begia herrikideengana zuzentzea eta ikusitakoaz inori informazioak helaraztea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 215. orr.
Aitzol abertzale euskotar arraio hura. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.
Centre Catalá izenekoan elkartuko ziren, abadeari euskotar zintzo batek haraxe joateko esan baitzion. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 99. orr.
Agirre lehendakariak askatasunaren bermetzat jo izaten zituen aliatuek espainiar antikomunista -eta faxistak- hobetsi zituzten euskotar demokraten -eta antikomunisten- aldean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.
Euskotar epelak ei ziren horkoak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.
Gasteizko Karmeldarren Serorategian espetxeraturik den euskotar bakarra. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.
euskotarren artean (6); euskotarren arteko (3)