Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euskaradun iz/izond euskaraz dakiena. ik euskaldun.

Euskara batuan "h" letra erabiltzearen inguruko eztabaida, hain zuzen ere, euskaradun gehienen ahoskera sisteman hasperena ez egoteak piztu zuena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 82. orr.

Badakit zergatik abstrakziora eskapatu naizen: ulertzeko gauza konkretuak eta ohartzeko, sinpleki, hemengo euskaldun zahar erdaldunek ez dutela konprenitzen kanpotik etorritako euskaradunen jakin-mina.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 43. orr.

Euskal Herri osoko zazpi-zortzi ehun mila euskaradunetarik, 70.000, hots, 10etarik bat bakarrik gara Iparraldeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

Matematikako lizentzia izatea, euskaraduna izatea, esperientzia irakaskuntzan, frantsesaren ezagutza on bat.  Herria   2003-09-04

Bizitzan leihatila bat ireki zidaten, euskaradun urbano eta modernoak zirelako, besteak beste.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.

Zorte oneko gara euskaradun sortzaileak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 129. orr.

Txillardegi euskalduna da, euskaraduna, eta ez du euskararik gabeko euskalduntasunik onartzen ETAk Zarautzen hil zuen Jose Inazio Iruretagoiena zinegotzia euskalduna zen, espainol sentitzen zen euskaraduna.  Berria - Kultura   2004-09-09

Berriz ere, bi fakziotan banatu zen Iparraldeko jendalde euskaraduna: IKren aldekoak, ETAren aldekoak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus