Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskalgintza baino lehenago euskeragintza izan zen, eta are lehenago euzkeragintza; azkeneko itxura horretantxe harrapatzen dugu aurrenekoz, Iliadaren itzulpen negargarri baten hitzaurrean (Barandiaran'dar Salbador, Ilias'ena, Gasteiz 1956). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.
Euskararen normalizazioa sustatzeko eta euskalgintza babesteko 11 eragilek sinatutako akordioak urtea bete du. Berria - Harian 2005-11-09
Allande Sokarros Berriako kazetariak Zuberoako euskalgintza eta kulturgintzaren inguruko gaietan jarri du arreta. Berria - Kultura 2004-01-13
Euskalgintza sindikalgintzan txertatu. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Euskalgintza izeneko industriaren garapenarekin, euskara eta Euskalgintza bat eta bera izatera etorri dira esateko moduan, Euskalgintzatik kanpora euskararik batere ez balego bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.
Bai urrun, gerora gailenduz joango zen Euskalgintza izeneko industriaren biktimismo esentzialetik! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.
Jardungo dugu lurralde baten (aita lurraren) kontra, lurraren eta jendeen amorez; izen zikinen kontra, ur garbiaren amorez; erdalgintza erdara-sartzaile eta euskalgintza euskara-saltzaile eta araugilearen kontra, gure euskara honen amorez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.
Euskalgintzak eta euskal gizarteak une honetan duten etsairik handiena ETA dela dio manifestuak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.
Euskalgintza zibiko bat behar dugu. zaio aski izanen eguneroko herrigintza jardueretan leporaino sartua egotea: besta eta aste kulturalen antolaketan, dantzan, euskalgintzan, ikastolen sorrera eta sustapenean, eta kulturgintzan oro har. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 272. orr.
Aurten ere, irakasleak hautautzerakoan «euskalgintzan diharduten hainbat alorretako jendea» bildu dute. Berria - Kultura 2004-09-15
Atzenaldiko euskalgintzan sumatzen dudan hutsik nabarienetakoa, -ko horrekiko esker gaiztoa da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 67. orr.
Etxetik nekarren euskaltzaletasuna sendotu zidan Patxik, euskalgintzara bideratu ninduen. Berria - Kultura 2006-01-21
Izen hori Pilar Sansineneak eman zion, 36ko Gerra aurretik eta ondoren euskalgintzaren alde lan egin zuen emakumeak. Berria - Kirola 2004-07-31
Ipar Euskal Herriko euskalgintzaren azken berrogeita hamar urteeri buruzko azterketa egina du Mixel Oronos-ek. Herria 2003-02-20
Hori da euskalgintzaren beste aurpegi bat. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 105. orr.
Urte hauetan Euskalgintzaren eta adierazpen askatasunaren kontrako operazioak eta erasoak bultzatu ditu Madrilek, batez ere Baltasar Garzon eta Juan del Olmo epaileen eskutik. Berria - Mundua 2004-03-09
Hemendik aitzina haatik, euskalgintzaren sailan, partxuergoan ariko da lanean Euskararen Erakunde Publikoarekin (GIP), larunbatean izenpetu duten hitzarmenaren arabera. Herria 2005-03-17
Ikastolen mugimenduak euskal kulturaren munduarekin eta euskalgintzarekin harreman handia izan zuen Lizundiaren arabera. Berria - Kultura 2004-07-24
Euskalgintzari esker euskara bizirik mantentzen dugu. Berria - Euskal Herria 2006-02-22
Euskalgintzarik asaldaberarenak ere ez. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 10. orr.
Euskalgintzako agenteek, gizarte eragileek eta administrazioek elkarrekin lan egin behar dutela agertu dute Larrartek, Mujikak eta Basañezek Durangon. Berria - Euskal Herria 2004-12-09
Gorka Torre, demo-kideen bozeramailea, baikor agertu da ibilaldi hortarik landa, ikusiz euskalgintzako jendea mugitzen dela, bai-eta ere SNCFak euskararen alde. Herria 2003-03-06
Alderdi politiko, sindikata eta euskalgintzako ordezkariak. Herria 2005-01-20
Euskalgintzako elkarte eta erakundeen «bideragarritasuna eta iraunkortasuna bermatzeko konpromisoa» hartu dute Euskal Herriko hamaika alderdi politiko eta sindikatuk.Bertsozale Elkarteak harreman-bideak irekita ditu euskalgintzako erakundeekin, Euskal Herriko erakunde publikoekin, euskal gizarteko alderdi politiko, mugimendu eta beste eragileekin eta nazioarte mailako inprobisazio esperientzien protagonista nahiz ikerlariekin. Berria - Euskal Herria 2004-11-10
Alde batera utzita euskalgintzazko zeregin soziala eta hori dena. Hamalau urtean herrigintzatik eta euskalgintzatik sortutako ekimena zeinen erraz deuseztu zuten! Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 7. orr.
· Hits, triste, gelditu zen atzo euskalgintza Andolin Eguzkitzaren bat-bateko heriotzaren berri izandakoan. Berria - Ekonomia 2004-03-25
Hogoita-bat garren mendeko euskalgintza bideak aztertuz, denbora berean Resurreccion Maria Azkueeta Julio Urkijo euskaltzain zenak omenduz. Herria 2001-09-20
Beharrezko gaitasunak: kartsutasuna, komunikaziorako ausartasuna, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko jakitatea, euskalgintza mugimenduaren ezagutza sakona. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.
Hizkuntza kontseiluak bilatzen du idazkari nagusi bat, euskalgintza ekintza batzu koordinatzeko. Herria 2001-08-02
ditu euskalgintza (4); dute euskalgintza (3); dute euskalgintzako (3); eta euskalgintza (20); eta euskalgintza babesteko (10); eta euskalgintzak (6); eta euskalgintzako (26); eta euskalgintzako eragileak (3); eta euskalgintzako hainbat (3); eta euskalgintzan (4); eta euskalgintzaren (10); euskalgintza babesteko (16); euskalgintza babesteko akordio (7); euskalgintza babesteko neurriak (3); euskalgintza elkarlanean (17); euskalgintza elkarlanean fundazioa (3); euskalgintza elkarlanean fundazioak (8); euskalgintza eta (14); euskalgintzak eta (7); euskalgintzako elkarteen (3); euskalgintzako eragileak (6); euskalgintzako eragileek (4); euskalgintzako erakundeek (3); euskalgintzako eta (11); euskalgintzako eta hezkuntzako (6); euskalgintzako gizarte (4); euskalgintzako gizarte eragileek (3); euskalgintzako hainbat (9); euskalgintzako hainbat eragilek (4); euskalgintzan ari (3); euskalgintzan diharduten (4); euskalgintzan eta (3); euskalgintzan lanean (4); euskalgintzaren aurkako (3); euskalgintzaren aurkako erasoak (3); euskalgintzaren azken (6); euskalgintzaren azken urteei (3); euskalgintzaren eta (6); euskalgintzaren kontrako (3); euskalgintzaren lana (5); euskalgintzaren lekukoak (4); euskalgintzatik bertatik (3); euskara eta euskalgintza (3); sustatzeko eta euskalgintza (7)