Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euri eta ihintz, bedeinka ezazue Jauna, goretsi eta goraipatu menderen mendetan! Elizen arteko biblia DnGr 3,64
Euria ari du oraindik, baina ez idolaz, atzo bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 148. orr.
Blai eginda zetorren, eta ea euria ari zuen galdetu zion On Camillok. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 67. orr.
Gogor ari zuen euria, elurrarekin nahasian. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 18. orr.
Kanpoan euria ari du etengabe. Berria - Kultura 2004-07-28
Euria ari zuenean herrena areagotzen zitzaion. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 39. orr.
Elurra egin zuen negu hartan Bilbon, eta orain euria hasi du hemen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 14. orr.
Bitartean euria hasi zuen berriro; manifestalariak lerro estuetan babestu ziren aurreko etxeetako teilatu hegalen pean, pareta kontran, ateetako zokoetan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 147. orr.
Ontzia goizean porturatu eta eguerdi aldera euria hasi baitzen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.
Sartaldean lainoa ikusi orduko, "Euria dator" esaten duzue, eta hala gertatzen da. Elizen arteko biblia St 4,14
Ez zaitez joan, eguna ilun dago, mundua iluna da, euria dakar eta haizea dabil. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.
Euria ekarriko duen ala ez ikusteko dago. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 29. orr.
Euria bidaltzen du lurraren gainera, soroak ureztatzen. Elizen arteko biblia Jb 5,10
Egin zion, bada, dei Samuelek Jaunari eta honek trumoiak eta euria bidali zituen egun hartan. Elizen arteko biblia 1 Sm 12,18
Emango dizuet euria bere garaian: lurrak bere uzta ekarriko du eta landako arbolek beren fruitua emango. Elizen arteko biblia Lb 26,4
Pozarekin pena sentitu zuen, euria bota zuelako, goizalban. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 61. orr.
Azken bi hilabeteotan apenas bota duen euririk eta nekazariak kezkatuta daude lehortea inoiz baino handiagoa delako. Berria - Harian 2005-07-23
Ez baitzuen euria atertzen. Berria - Kirola 2006-04-23
Euria atertu zuela zirudien. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 236. orr.
Ez du inorekin topo egin tunel estuan; irteeran afixa batzuei begira gelditu da, euria noiz atertuko zain. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 35. orr.
Euririk izan den behatu plubiometroan. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 70. orr.
Barkatu zeure zerbitzarien eta zeure herri Israelen bekatua, erakutsi ibili behar duten bide zuzena, eta isurarazi euria zeure herriari ondaretzat eman zenion lurrera. Elizen arteko biblia 2 Kro 6,27
Martxoko eguraldia, erdia euria eta erdia eguzkia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.
Abuztuaren amaieran bota zuen euria lagungarria izan da, estres hidrikoa zuten landa batzuen egoera hobetu baitu. Berria - Harian 2005-09-11
Baso eta belar usaineko haize hotz batek putzuak izurtzen zituen euriak garbitutako kaleetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.
Abiadan sartu ziren Faedistarren patioan, euriak erdi jandako atetik zehar. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 123. orr.
Euriak karrika zolak distirarazten zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 229. orr.
Zeru zurixka hartan euriak zehar-arraia ilunak osatzen zituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.
Ni beldur nintzen (esperantza nuen) aterperik gabeko toki batean harrapatuko ote gintuen euriak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.
Euriak jaiaren hasierari distira apur bat kendu bazion ere, antolatzaileen asmo guztiak bete zituen Jaiki-04 herri jaien eta herri kulturaren aldeko ekimenak. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Schenker doktorearen betaurreko distiratsuak, eurian zehar niri zomorro bati bezala begira. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 99. orr.
-Ez duzue hemen euritan egon nahiko, behintzat. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 155. orr.
Ama-alabek euritan blai zegoen lorategi ederra zeharkatzen zuten bitartean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 29. orr.
Astelehena zen, eta euritan urperatzen segitzen zuen Comalako haranak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 124. orr.
Eguraldia euritara zegoela bota nuen nik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 36. orr.
Beldur izatekoa zen, hala ere, eguraldiak ez zuen euritara egingo. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 373. orr.
Euriaren kalte eta mesedeak. Berria - Mundua 2004-07-14
Euriaren errezel grisa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 391. orr.
Euriaren atabal kolpeak aditzen ziren leihoetan, ardien marrakak, antzaren karranka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.
Euriaren jardun etengabea sentitzen zen leihoko kristaletan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.
Euriaren musika maite zuen, tantaz tanta sabai gainetan desegitean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.
Ohean etzanda esna zegoen euriaren triki-traka etengabeari eta teilatu-hodien tanta-erortze txistukariari adi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.
Izan ere, Fernando artzainaren sasoitik hona euri asko bota du eta ardiak erruz klonatu dira, pentsatzeko erak ez ezik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.
Euri asko bota du, eta kaminoak ere lupeztuta daude. Pako Aristi «Note book», 2005 - 15. orr.
Uholde-arriskua handiagoa izan ohi da [...] euri asko denbora laburrean egiten badu. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.
Euri fina ari du soro-belazeen asean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.
Berdin zitzaizkion tantatxo batzuk zein euri mardula. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.
Haize kirriak granada-arbolaren adarrak astintzen zituen, euri lodi bat zurrustaka jariaraziz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.
Euri biziagatik leihatilak batere ireki gabe. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 27. orr.
Arratsaldeko euri epel nasaiak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 35. orr.
Euri hotza tantaka jausten zitzaion lepoan behera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.
Haize eta euri bortitzen menpe nago: galdua naiz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 98. orr.
Zirimiriak lekua eman zion arratsaldeko euri sarriari. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 222. orr.
Euri indartsua zena ekaitz bihurtu da azkenean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 68. orr.
Euri kutsatuak eremu hezeetan dauden mikrobioak hiltzen dituelako. Berria - Gaiak 2004-08-04
Ikatza erretzeak sortzen du gehienbat euri azidoa, % ia 60an, eta arroliotik deribatuek, % beste 30ean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.
Ilunabarra goibeltzen eta iluntzen zihoan neurrian, euri xeheak egin zigun bere seigarren bisita. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.
Zerura begiratu zuen, kezkaturik, urte sasoi hartako euri berantiarrek sagarrei kalte handiak eragin zietelakoan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.
Euri artifiziala sortzeko sistema bat garatzen ari da Bruselako Unibertsitate Libreko eta Israelgo Ben Gurion Unibertsitateko zientzialari talde bat. Berria - Gaiak 2004-08-11
Euri malenkoniatsu hark arratsalde osoan eta gauean iraun zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.
Simaur higuingarritik har bizidunak sortzen ikusten da, euri larregiz beraturiko lurra usteltzen denean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.
Gure izurririk latzena, baina, ez dira ez arratoiak ez arkakusoak, euri atergabea baizik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 139. orr.
Kanpoan etengabeko euria egiten jarraitzen zuen, batzuetan biziago eta besteetan motelago, baina beti atertu gabe. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 139. orr.
Onartu zuen, gainera, pobreziaren kontrako borroka bere bizitza osoko zeregina izan zela demoniozko euri haiez geroztik. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 61. orr.
Kanpoko euria ere entzuten zen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.
Eskatu Jaunari udaberriko euriak. Elizen arteko biblia Za 10,1
'Gu ez gara azken euriarekin jaio, Maribel,' dio Arantxak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 297. orr.
Euri sare-sarea hasi zuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.
Kanpoan, euria atergabe ari zuen plaza zabal argi batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 138. orr.
Tormenta izugarri bat izan genuen -euria goian behean-, eta gurdia lohitan sartua gelditu zitzaigun. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.
Sare-sare ari zuen euria. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Euria ari du, geldo. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 66. orr.
Euria barra-barra ari zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.
Euria goian-behean ari zuela, mendi-landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 32. orr.
Euria bizkor ari zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.
Brigidak, euria gogotik ari zuela-eta, hiru aldiz egin zion etxe barrura sartzeko gonbita printzeari. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 81. orr.
Comalako haraneko landen gainera euria erortzen ari da. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 117. orr.
Xanpainaren gau hartan bertan bi trumoi lehertu ziren hiriaren gainean eta euria zakarki erori zen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 59. orr.
Txirri-txirri ari zuen euria, aski bizi. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 25. orr.
Kanpoan euria jauts ahala ari zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 121. orr.
Kalean euria bota ahala, ostatuan kopak beteta. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 13. orr.
Honek berehala baztertu zituen euri tantak ezker eta eskuin aldeetara. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 14. orr.
Euri haizea ere halatsu dator beti bide jakin batetik, eta hego haizea ere bai. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.
Kristalean itsasten diren euri-tantei begira nago ni, eta faroleko euri-kono argitsuari. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 145. orr.
Leihoa, kristal zikina, euri tantoak kristal zikinean eta kaleko zarata igande eguerdian Urbieta kalean semaforoa berde jarri zain. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 50. orr.
Egunsentian, euri anpulu lodiak erori ziren lur gainera. Hik ere aipatu dituk maiatzeko euri-egunak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.
Hirugarren egunean, bertan jarraitzen zuen euri-giro horrek. Bera ere halaxe geldituko zen, lasai eta zabal: ez zegoen euri arriskurik. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 25. orr.
Atsegingarria haren errukia atsekabealdian, euri-hodeiak lehortean bezala. Elizen arteko biblia Si 35,26
Harik eta zeruaren izkinetarik azken euri-laino mehatxugarriak eten, desegin, menperatu eta ehizatu arte. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.
Jakin bazekien Nafarroako euri ur gehienak Ebro ibaira doazela. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 123. orr.
Mendi arteko haranetan jasotzen da euri-urik gehiena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.
Bidaia osoan euri zaparrada ugariak pairatu behar izan zituzten. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 131. orr.
Euri-jasak bata bestearen atzetik sartu ziren itsasotik, haize erauntsiek bultzaturik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.
1435ean, Madril aldean, egundoko euri- jasak izan omen ziren, astepare batean segido. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 25. orr.
Kalesako ibiltariak gogaitzen hasita zeuden etenik gabeko euri-zaramaz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.
Seinalatu behar da, orain gutxi,1996an, La Palma eta Tenerifen gertaturiko ekaizte hura, zeinetan, euri eta haize erauntsiz, bi hildako eta zauritu mordoa izan zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.
1626an, euri-erauntsi ikusgarriak, 20 eguneko jarraipena izan zutenak Andaluzia aldean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.
Bizirik geldituriko israeldarrak, Jaunak bidaltzen duen ihintza bezala, belardira jaisten den euri-lanbroa bezala izango dira herri askoren artean. Elizen arteko biblia Mi 5,6
Londresen euri-langarra ari du etengabe. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 114. orr.
Eguzkia sartua zen Hernanira heldu ginenerako, baina zeruak berdin-berdin jarraitzen zuen euri-jario etengabean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 125. orr.
Orduan zeru sabaiak suhartzen du eta euri ekaitzak indartsuago abiatzen dira. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 431. orr.
Errogatibak, badakizue euri-beharrez egin izan zirela gehienbat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.
Orain gizon fin bilakatu zarela, baina jende askok gogoratzen zaitu oraindik Praia Brancan aitzurrari eraginez eta beleak uxatzen euri garaian. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 132. orr.
Urrian zeudenez eta euri hilabetea izan ohi denez, [...]. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.
Euri igarle primitiboak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 38. orr.
Eguraldia aldatu egin da eta euri hotsa aditzen da kalean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 100. orr.
Euri-usaina zerion ilunabarrari. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.
Euri mehatxua ez zen azkenean gauzatu. Berria - Kultura 2004-08-20
Ibaiaren kanaletik sartzen zen ipar zuriak ez zekarren, ordea, euri-usainik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 105. orr.
Tximista batek argitzen du euri-sarea. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.
Larrean abere batzuk bazkan, eta honantzago hegazti ilun batzuk, euri ondoko lur hezean aztarrika. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.
Aurtengo tenperaturak ez dira iaz bezain garaiak izan, baina euri ezak lehorte latzagoa eragin du Gipuzkoako eskualde askotan. Berria - Ekonomia 2004-08-21
Horrela, sabana, tundra, hosto erorkorreko baso epela, euri oihan tropikala, basamortu beroa eta taiga bezalako biomak aurkitzen dira mundu zabalean. Berria - Gaiak 2006-04-16
· Egun euri-bustien umeltasuna batzuetan, bat-bateko trumoi eta osti-zaparrada bestetan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.
Haize bortitzak eraginikako hareazko eta legarrezko lehen tormenta Jainkoaren eta goiko zeruen mana-euritzat har dezan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 342. orr.
Izarrezko euria ari zuen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.
Datorren astean, berriz, Liriden izar-euria ikusteko aukera izango da. Berria - Gaiak 2004-04-18
Baina Lot Sodomatik atera zen egunean, su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen. Elizen arteko biblia Lk 17,29
Jainkoaren santuak, zeruko graziaren ibai oparo bezala, jainko-dohainen euriz ureztatzen zituen guztiak, haien bihotzeko baratza bertuteen lorez edertuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.
Elur-euria ere bai, beheraka agudo eta txuxen jausten delako, pisutsu baitator. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.
Bidal dezala txingarra eta sufre-euria horien gainera! Elizen arteko biblia Sal 11,6
Kristal-euriak zarata izugarria atera zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 219. orr.
Noizbehinka arkupe azpira ere palastatzen da ura, loreak ere konfetti-euri gisa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.
Urrezko hauts-euri gozo bat isurtzen zuen haurtzain narrasen eta bankuetan erdi lotan zeuden agure zaharkituen gainera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.
Ez da batere ohikoa Turkiako lasterketan euria egitea. Euria egiteko itxura zuen, itsasaldetik sartutako lainoa ilunabarretik hedatua zen hirian, eta harekin iluntasuna. Berria - Kirola 2006-04-30
Barrualdetik, berriz, hain euri gutxi egiten duenez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 420. orr.
Begira nolako uda izan dugun: ez du batere euririk egin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 382. orr.
Ene, euria egingo balu, bederen! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.
Berrogei egunez euria egin zuen eta berrogei gauez euria egin zuen eta Gabonak arte ez zuen atertu. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 59. orr.
Eni berdin zitzaidan, euri ala ateri egin zezan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.
Otsailean eta martxoan euri gehiegi egin zuen. Berria - Ekonomia 2004-07-30
Eta hirugarren egunean, bertan jarraitzen zuen euri-giro horrek, kalean eguzkia zegoen arren. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 25. orr.
Tenperaturek gora egingo duten arren, euri giroak ez duela etenik izango jakinarazi dute meteorologoek. Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Eguraldi berdotsa, euri-giro zetorrela? Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.
Sagar berdotza, ondo heldu gabeko, hortzkirri gazi latza egiten duenari esaten zaion bezala, bisaje batere onik ez duen eguraldi eurigiroko horri, berdotxa datorkio primeran. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.
Nekez ateratzen dugu guardasolik kalera, ezta euri-jasa handienarekin ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.
Euri jasa zakarren artean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 164. orr.
Euri jasa bortitz batek eragotzita. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.
Euri jasa galanta bota du horretan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 181. orr.
Baina, setioak astebetez bakarrik iraun ondoren, eta gure mutilek azaroaren 12an, eurijasa etengabean, altxa zutenean, gerorako utzi bide zuen Buruzagitzak nire su-bataioa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 245. orr.
Kanpoan, zerua bitan zatikatu zen eta Euri jasa izugarria askatu zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 226. orr.
Atzo arratsaldean egundoko Euri jasa batek ustekabean harrapatu gintuela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 241. orr.
Euri-jasa izan zen berrogei egun eta berrogei gauez. Elizen arteko biblia Has 7,12
Herri askoren gain Euri-jasa isuraraziko dut, kazkabar, su eta sufrez. Elizen arteko biblia Ez 38,22
Biharamunean, euri-jasapean, batailoi osoa behartu zuten Charlieren zigorraren lekuko izatera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.
· Sheela plaza bazterreko palmondo baten azpian dago kuxkurtuta, goitik behera montzoi euri jasa den bitartean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 132. orr.
· Beheko jostura askatu [zakuari] eta babarrun pinttozko euri jasa bat, edo, hobeto esanda, txingorraldi bat erori da airean eskaileretan behera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.
Haize mina dabil, dotorea aroa etxean utzitako euri zirin, narras, lorrinaren aldean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 77. orr.
Euri zirina Chiapasen bezain zarratu datorkigularik, bidean elkarren ondoan datozen bi irudi eurizko dira. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 93. orr.
Hauts lainoak bustirik ez dela, euri zirina hasiz gero lokatza franko bada kaleetan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 134. orr.
Arrantzaleek bokarta adurra deitzen zuten euri zirinarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 332. orr.
Londres euri-zirina da. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 92. orr.
baina euri (14); batean euri (7); da euri (8); den euri (5); du euri (8); edo euri (13); eguzkiak euri (5); ere euri (5); eroritako euri (5); eta euri (88); eta euri jasa (6); eta euri zaparradak (5); euri ala (6); euri artean (5); euri artifiziala (5); euri asko (27); euri asko egin (9); euri asko egiten (5); euri azidoa (6); euri azidoak (7); euri azpian (5); euri edo (7); euri egin (6); euri egun (8); euri egunetan (10); euri erauntsi (9); euri erauntsia (9); euri erauntsiak (10); euri eta (46); euri fin (7); euri gehiago (14); euri gehien (7); euri gisa (7); euri gozoa (5); euri guti (7); euri gutxi (11); euri gutxiago (6); euri hotsa (5); euri jasa (52); euri jasak (22); euri jasek (6); euri jasen (6); euri kontuak (6); euri lanbroa (7); euri langarra (9); euri langarra ari (6); euri pixka (5); euri tanta (29); euri tantak (36); euri tantek (12); euri tanten (5); euri uhar (10); euri ura (5); euri urak (15); euri xehea (9); euri xorta (9); euri xorta bat (6); euri zaparrada (28); euri zaparradak (12); euri zaparradaren (6); euriak euri (11); ez euri (7); haize eta euri (7); sekulako euri (5); zen euri (13); ziren euri (10); zuen euri (7)
alde bat euria (5); ari zuen euria (11); baina euria (13); bat euria (6); berrogei egunez euria (7); da euria (14); du euria (12); edo euria (11); egin zuen euria (5); egunez euria (8); egunez euria egin (5); ere euria (8); eta euria (101); eta euria ari (7); eta euria egin (5); eta euria ere (5); euria ari (172); euria ari du (39); euria ari duela (12); euria ari duenean (5); euria ari zuela (6); euria ari zuen (70); euria ari zuenean (6); euria atertu (11); euria bada (10); euria bai (5); euria baino (6); euria balitz (13); euria bezala (13); euria bota (14); euria bota ahala (5); euria botatzen (6); euria da (5); euria dakar (7); euria dator (5); euria dela (5); euria delarik (5); euria edo (12); euria egin (79); euria egin du (5); euria egin zuen (36); euria eginen (7); euria egingo (17); euria egingo du (8); euria egitea (6); euria egiteari (5); euria egiten (44); euria egiten badu (8); euria egiten duenean (7); euria egiten zuenean (6); euria ere (22); euria eta (55); euria eta haizea (5); euria eta hotza (7); euria ez (14); euria gogotik (10); euria gogotik ari (6); euria goian (18); euria goian behean (17); euria hasi (61); euria hasi du (9); euria hasi zen (5); euria hasi zuen (26); euria hasten (12); euria izan (12); euria jauts (15); euria jauts ahala (15); euria laster (5); gauean euria (5); haizea eta euria (10); kanpoan euria (21); kanpoan euria ari (13); zen euria (10); zuen euria (28)
baina euriak (7); du euriak (5); du euririk (10); du euririk egiten (5); edo euriak (5); eta euriak (35); eta euriarekin (5); eta euriaren (17); eta euripean (13); eta euririk (6); euriak ere (10); euriak eta (34); euriak eta haizeak (8); euriak eta hotzak (5); euriak euri (11); euriak ez (23); euriak ez zuen (7); euriarekin eta (5); euriaren eraginez (6); euriaren eta (10); euriaren eta haizearen (6); euriaren gatik (9); euriaren hotsa (6); euriaren musika (7); euriaren seme (6); euriaren seme alabak (6); euriari begira (13); euriari eta (6); euriaz eta (5); euripean eta (5); euririk ari (7); euririk egin (19); euririk egin ez (7); euririk egiten (13); euririk ez (21); euririk gabe (9); euririk izan (5); euritan blai (8); euriz eta (6); ez du euririk (9); ez euririk (7); ez zuen euririk (5); haizeak eta euriak (6); zuen euriak (8); zuen euririk (5)