Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euli bat pausatu zaio kopetan eta esku ezkerraz uxatu du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 51. orr.
Eulia hegan hasten da, biraka, itzuli egiten da, berriro han kokatzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.
Eusebio iritsi denean, kikaran bi euli daude azukre hondarretan milika. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 11. orr.
Euliak begi gainetan zituzten umeak. Berria - Kultura 2004-04-24
Euli horiek helduz gero tifusa, legenarra, minbizia eta hazteria biltzen ziren. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.
Euli horren genoma osoa sekuentziatuta daukagu. Berria - Gaiak 2006-05-09
Soroeta geureganatuta gero, Erromesene erdian geldituko da, armiarma-sarean harrapatutako euli bat bezala. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 73. orr.
Drosophila melanogaster intsektua, frutaren eulia, erabiltzen du ikerketak egiteko. Berria - Gaiak 2006-05-09
Giro itogarri eta zentzugabe hartan kristal bat zeharkatu nahi duen eulia bezain ezgai sentitzen zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.
Hondakin organikoak ezin dira etxebizitzetan gorde, usain txarra dutelako eta euliak erakartzen dituztelako. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Keinuak egiten zituen besoekin euliak harrapatzen ariko balitz bezala. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.
Gorotzak zeuden lurrean, gordelekuaren inguruan, eta euliak hegan zebiltzan bizkor, gorotzen eta erretiluaren artean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 81. orr.
Esku-keinu batez bidaltzen nituen, euliak uxatzen ditugunean bezala. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 70. orr.
Euliak akabatzeko benenoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.
Iruditzen zitzaidan bere hitz haiek euliak bezala zebilzkidala buruaren inguruan jiraka, gero eta katramilatuago, gero eta abaila handiagoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.
Elezaharrak dioenez, Oktabianoren legionarioek eraso egin zuten, baina euskaldunak garaiezinak ziren Zelatun inguruko mendiotan, eta erromatarrak euliak balira bezala erori ziren. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 105. orr.
Igeltsuzko eta letoizko santuak eta estanpa zaharrak, euliek zikinduak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.
Belar metak eta gizon bat orga batean geldi-geldi, euliez inguratuta. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.
Kristalen aurka hiltzen diren eulien gisan talka egiten dute tanta lodiek leihoan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 73. orr.
Euliaren listu-gurinetako kromosoma erraldoiak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.
Egiptoarrak larrapoteen eta eulien sastadaz hil ziren, bizirik jarraitzeko sendagairik aurkitu gabe. Elizen arteko biblia Jkd 16,9
Gauza batek bakarrik kezkatzen zuen Héraclius bere gozamen harro hartan, animaliak etengabe elkar jaten ikusteak, armiarmak eulien zelatan, txoriak armiarmak harrapatzen, katuak txoriak marraskatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.
Arratoietan, eulietan, harretan..., gene asko berdin-berdinak dira. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 89. orr.
Eulientzako paper zerrendak zeuden sukaldean zintzilik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.
Ez zen aditzen eulirik ere, eltxorik ere. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.
Iritsi nintzenean, Jakob Al Saura irakurtzen ari zen, Baas-en egunkaria, aurrean te katilukada bat zuela, euliz inguraturik. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 104. orr.
· Euliak baino euliagoak! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.
Faxistak euli berdeak bezalakoak dira: pausatzen diren lekuan pausatzen direla, euli-kaka bertan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 307. orr.
Central Parken euli bereziren bat omen dabil uda honetan gaixotasun tropikal sendaezin bat zabaltzen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 182. orr.
Zein euli gaiztok heldu dik orain? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.
Alferrik zen, Boris Ephrussik eta George Beadlek egiten zuten moduan, euli mutanteetatik organo bat hartu -begia, esate baterako- eta euli normalei txertatzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.
Mutazio batek berekin badakar garapenaren anomalia bat, euli itxuragabe bat, beldar gaizki eraiki bat agertzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.
Gauza beltz eta txiki bat herrestan zebilen, gelako berotasunak suspertutako udazkeneko euli berankor bat inondik ere. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 138. orr.
Oilo luma arinak, urre kolorekoak, nabarrak, putz egin eta hegaka goratzen zirenak, euli burrunbariak eguzkitan egiten duten legez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Hantxe irakurtzen, kandela-argitan, kolorezko euliak inguruan burrunbaka zebiltzala, Hispaniolako eta Dortokaren uharteko piraten ekintzak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.
Amerikar bat izan zen, Thomas Hunt Morgan, ozpineko eulia estreina altxatu zuena ondoretasuna aztertzeko objektu hauta izatera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.
Ozpinaren euli koxkor hori Harvard-eko unibertsitateko laborategi batean agertu zen plazara, mendearen hasiera-hasieran. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.
Euli hil itsatsiz beteak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.
Kontua da zipriztinduta utzi ohi dudala bainugelako ispilua -garai batean baserrietako bonbillak euli kakaz bezala, baina zuriz-. Bonbilaren argia ere, euli kakek ahultzen zuten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.
Euli-enbrioiaren bizitzaren lehen urratsetan parte hartzen duten eragiketak zuzentzen dituzten gene guztiok, hain zuzen, beste gene batzuen gain eragiten dute, ADN segmentu hori ARN gisa transkribatzeari baietz edo ezetz esanez. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.
Sabaian, euli-kume bat armiarma-sare batean trabatu da, astindu eta borrokan dabil. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 104. orr.
Larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.
Poltsikotik, han ateratzen zuen euli-kaiola bat, kortxo batetik ebakitako bi xaflatxo orratzezko hesi gisako batez elkarri josirik egina. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.
Euli-saldo baten burrunba ateratzen zuen aire beroak, eta airean jasotako aizkora-ahoaren moduko distirak egiten zituen argiak Denak isilik eta pentsakor geratu ziren, euli burrundara entzuteko moduan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.
Ostruka-lumaz egindako euli-zanpagailu bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.
Baztertuak genituen ordurako hainbat tona esmalte beltz, zeinak, saiaturiko zuzenketa guztien despit, eman ondoren likatsu irauten baitzuen eperik gabe, euli-akabatzeko paper goibel baten gisa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.
Eulirik abe, ez da euli-uxatzekorik; euli-uxatzekorik gabe, ez da Alger-eko deirik ez kontsulik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.
"Haragi-eulia", esaten du Bev Shaw-k. Zer egin, bada, giza-euliok, Amaraun ezinbestekoan galdu arte? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.
Uste dut Gizon Eulia zela pelikularen titulua. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 118. orr.
Herritik, landatik, egurats gardenetik isiltasuna iristen zen, oilarren urrutiko kakarazak baizik hausten ez zuena; euli beltzak eta liztorrak eguzkitan distiratzen zeuden. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.
Euli beltzari buruzko simulium ornatum ikerketa bat egiten ari zirenean aurkitu zuten lehen eltxoa, abuztuaren 10ean. Berria - Gaiak 2004-09-15
Behialako edangi edo büveta izugarri haietan gurutzatzen eta mintzatzen genituen asko plantatzen ziren hogei urte beranduago, gauez huts zeuden bide hegietan jazartzen zitzaizkigun saltoki prekarioen itzalpean edozer saltzen, uda mineko euli beltzen zurrunga lagun. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 34. orr.
Hortxe uzten dut, mahai gainean; urrunetik irakurtzen dut, baina nire buruak eta nire begiek ez dute ezer jasotzen; nik han euli beltz hilak ikusten ditut bakarrik; beraz, ahaleginak egiteari uzten diot. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 70. orr.
Bonbilaren argia ere, euli kakek ahultzen zuten. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 122. orr.
Kontua da zipriztinduta utzi ohi dudala bainugelako ispilua -garai batean baserrietako bonbillak euli kakaz bezala, baina zuriz-, eta hura garbitzen ziharduela Florak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.
Ohikoa baino tanta mardulagoren batek hitzen edo lerroren baten irakurketa eragozten zionean, ez zion euli-kaka batek utzitako arrastoari baino garrantzi gehiago ematen Artean Seigarren Etorbidean eta Hamalaugarren Kalean linterna magikoak zeuden, euli-kakaz beteak, eta han nickel baten truke antzeman zekiekeen atzo-herenegun horailei. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.
Faxistak euli berdeak bezalakoak dira: pausatzen diren lekuan pausatzen direla, euli-kaka bertan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 307. orr.
Euli-kaka [...]: Puntuazioaren aurrekaria. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.
Eltxo nahiz euli-mandoak, tximeletak eta matxinsaltoak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 177. orr.
Ordu freskagarriak alturan, gerizpe beharrik ez ordu horietan, eta eulitzar eta eulimando eta egarriak gutxien penatzen gaituzten orduak izaki. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.
Ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, [...]. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.
· irud/hed Madrilgo mutil bat da eulimandoa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 330. orr.
anaia eulia (7); ari den euli (3); atera zen eulia (3); baina euliak (3); beste euli (3); bi euli (3); den euli (8); du euliak (3); duen eulia (3); dut euli bat (3); eta euli (14); eta euliak (23); eta eulien (6); euli bat (51); euli bat bezala (3); euli bat gordetzen (3); euli bat harrapatu (3); euli batek (6); euli baten (23); euli bati (4); euli edo (3); euli eta (7); euli heldu (3); euli horiek (3); euli horrek ez (3); euli itsua (3); euli kaka (4); euli saldo (3); euli uxatzailea bularraldean (3); eulia amaraunean (3); eulia bezala (3); euliak bezala (9); euliak dira (3); euliak ere (3); euliak eta (4); euliak ez (7); euliak ez dira (5); euliak harrapatzen (5); euliak hegan (3); euliak uxatzen (5); euliaren kasuan (3); eulien antzera (3); eulien bazka (8); eulirik ere (3); eulirik ez (5); hiru euli (4); osoan euli (3); sartutako euli (3); zen eulia (5); zenbait euli (3); zituen euli (4); zuen euli (4)