Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eukalipto (ETCn 216 agerraldi; orobat eukaliptu 11 agerraldi; eukaliptus 20 agerraldi eta eukalitu 9 agerraldi) iz jatorriz Australiakoa den zuhaitza, medikuntzan erabiltzen diren usain biziko hosto puntadunak dituena (Eucaliptus sp.).

Heinrich zen, patioko eukalipto baten adaburura igota.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 181. orr.

Eukaliptus horiek guk aldatu genitian.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.

Santiagora heltzeko egun bat falta zitzaiola, aurrean zituen eukalituen usain on berezia senditu duke, hil aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.

Limoiondoz eta eukaliptoz mugatutako ibaitxo baten ondoan zehar joan zen limusina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.

Termitek zulatutako eukaliptozko enbor huts bat.  Berria - Kultura   2004-03-31

Argentinan 500.000 hektarea eukalipto landatuko balira, karbono dioxidoa xurgatzeko, bistan da 500.000 hektarea galduko liratekeela elikagaiak sortzeko.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Orain bost daude, sendo eraikiak, zementuzko zoruekin, zutoin eta habe galbanizatu eta sare lodiekin, australiar eukalipto gazteen itzalpean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Haize bero batek erraztatzen zuen, 1962ko agorrilaren 5 hura egun bihurtu aitzin, Brentwoodeko Marilyn Monroeren etxea gerizatzen zuten eukaliptus gorakoien puntak inarrosiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 14. orr.

Eukalipto baltsamikoak eta noizbait gorrimin izandako etxe arrosakolore luze hura irudikatzea zen, hain zuzen, haren oroimenaren ohituretako bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.

Hiriko azken auzunea zeharkatu genuen, eta eukalipto sail batean gelditu zenuen taxia.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.

Gero, altxa, gauzak eta umeak bildu eta etxerantz bueltatzen ziren astiro, eukalipto basoaren albotik pasatuz, arbola tantaien usain biziaz eta euren adiskidetasunaz gozatuz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 186. orr.

Judu gazte batzuek lurra lantzen eta ereiten zuten, zingirak lehortzen zituzten, eukalipto zuhaitzak landatzen, beduinoen kontra borrokatzen ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.

Hantxe jaitsiak ginen, Atenas baino hirurogeita hamasei kilometro lehenago, hori ziur nekien, gogoan baineukan eukaliptus-etorbide batean ikusitako errotulua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 234. orr.

Hau da, soildutako lurretan, pinuak eta eukalipto arbolak sartzea.  Berria - Gaiak   2004-12-14

"Aracruz Celulose" enpresa handiak 60.000 hektara lur beretuak ditu, eukalipto-ondoak landatzeko, 65.000 familia lurrik gabe utziz, miseria gorrienean.  Herria   2004-11-18

Presoei baino kontu gehiago egiten dio eukaliptu hostoari agureak, atzamarrak listuan busti eta orria garbitzen ari da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 27. orr.

Eukaliptus lurrinezko arnasaldi batzuk egin, dutxatu eta kalera irten nintzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 93. orr.

Whiskya ere badaukagu, baina whiskya nahi baldin baduzu, eukaliptu karameluak ere erosi beharko dizkiguzu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus