Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxetxo batean nengoen, zeinak etxola edo borda baten karantza baitzuen, lastozko kamastra baten gainean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 465. orr.
Kontu horiek kontari, etxerainoko bidea egin genuen: bi solairuko etxetxo bat zen, campusetik nahiko hurbil zegoena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.
Han etxetxo bat eraiki zuten, bertan elkarrekin bizitzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.
Etxetxoak erosoa eta segurua ematen zuen iluntasunean, argi goxoa ikusten zen gortinen atzetik, tximiniak ke ederra botatzen zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 105. orr.
Jende guztiak du Kensington Lorategietako Etxetxoaren berri, mundu zabalean maitagarriek gizakientzat eraiki duten etxe bakarra delako. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 272. orr.
Haserre ekin zion bere bikarioari, leku berean ofizioa errezatzeko etxetxo bat eraikitzeagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 642. orr.
Berriz ikusi zituen Ruche jaunak etxetxo kareztatuak, burua galtzeko moduko urdinez margotuak ateak eta leihoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.
Cressierretik etxetxo txuri guztiak ikusten ziren, eta atzean mendi malda, pinuz eta txaletez betea dena. Aizkoren soinuek basoa bizitzaz bete zuten; etxetxo eroso bat eraikitzeko behar ziren gauza gehienak Wendyren oinetan zeuden jada. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.
Etxetxo zoragarria hantxe egon zen gau osoan, Pikondoetan, Maimie zaintzen, neskatoak horren berri ez bazuen ere. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.
Estatuaren etxe harrizko bat, arkitektura-estilo jakin baten eredukoa, leihoen erdiak itxurazkoak zeuzkana, bakar-bakarrik eraikia herriko burges txikien zurezko etxetxo solairu bakarrekoen erdian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Xaflazko etxetxo moldakor bat eraikiarazi zuen Hart jaunaren jardinean kontua esperimentatzeko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.
Fotoan "Baltza" artzanor alemana besterik ez da ageri, neure kuttuna: bere etxetxoaren aurrean, kateatuta beti gizajoa. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.
bere etxetxoaren (3); eta etxetxoa (4); etxetxo bat (22); etxetxo bat eraiki (3); etxetxo batean (8); etxetxo batera (3); etxetxo batzuk (3); etxetxo pobre (4); etxetxo pobre nahiz (4); etxetxo txuri (3); zuen etxetxo (3)