Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxetik alde egin nuenetik, aski nituen jatorduetarako mahaia, etxepe bat eta ohe ahalik txukunena. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 211. orr.
Etxe eta etxepe guztiak betetzen zituzten; horrela pilatuak heriotzak hainbat errazago metatuko zituen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.
Egañatarrak aberatsa k ziren, ordea, hainbat lur eta etxeren jabeak, eta gaur Anjel Lertxundi bizi den Villa Teresitako etxepe horretan omen zen, garai batean, familiaren beste egoitza bat, bere zurezko ate gorri, huntzadun hesi eta guzti. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 132. orr.
Hara nola aurki daitezkeen etxepe berean, inoiz ondoz ondoko ateetan, biokimikari bat eta genetista bat, elkarrekin hitz egiten ez dutenak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.
Eraikin bat hustu dute Berriozarren etxepeak su hartu duelako. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Ordu erdiren buruan etxepean izanen gintuan eta jadanik otoitzean ari ninduan, garajean auzo berankorren batekin topo ez egiteko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.
Ehiza-eskopeta hartu zuen horretarako, eta, bere buruaren kontra tiro egiteko zegoela, bat-batean oroitu zen, egunero, bazkalondoren, etxepeko tabernan jokatu ohi zuen mus partidaz. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.
Laster aurkitu zioten konponbidea: etxepeko dendan utziko zituen itzulgaiak CATeko mandatariak. «Kuskue tanden», 2004 - 61. orr.
Babarrun pote iraungipen datarik gabeak salduz geroztik, beldurrak airean zebilen etxepeko dendaria, gazteek salaketa jarriko ote zioten. «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.
Astelehena zen; ziur nago, bezperan etxepeko kutxazain automatikoa hirugarren aldiz erre zutelako, eta igande gauetan gertatu ohi zirelako horrelakoak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 191. orr.
Bulegariaren aitzinera agertzerakoan zer jarrera erakutsiko -urruna? adiskidetsua? konplizea?- burua bero-bero neukala iritsi nintzen haren etxepera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 264. orr.
Ertzaintzari Otegiren etxepetik ez mugitzeko agindu dio, eta alde egiten badu «berehala» jakinarazteko, «ebazpen judizial proportzionatu eta egokia erabaki ahal izateko». Berria - Euskal Herria 2006-03-14
Ez da lehen aldia etxepe adeitsu honetan, mahai adeitsu honen inguruan elkartzen garena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 302. orr.
Aitortu zidan goiz hartan etxepeko neskame bat gurutzatu zuela eskaileretan lore sorta bat eskuan zeramala, eta txantxetan senargaiarentzat al ziren galdetu zionean, hark erantzun ziola ea ez al zekien Ama Birjinaren hilean zeudela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 420. orr.
Hori herri osoak daki eta etxepekoak ere hor daude egia esateko. Berria - Euskal Herria 2006-01-24
bere etxepean (3); etxepe berean (4)