Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adrianen eta Josebaren etxeez gainera, hamar bat estalpe edota etxeordek osatzen zuten bere muina; ingurumarian, berriz, ibaiaren edo errepidearen albo bietan eraikitako ohol-gaztelu eta enbor piloak zeuden. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.
Taberna batean afaldu eta gero, denak ere muturra berotuta, etxeorde batetik gurdi bat atera, Remigio organista esku-soinu eta guzti gainean eseri, lagun taldekoa baitzuten, eta auzoan aurrera eta atzera ibili zuten. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Baserriaren aurreko etxeorde batean sartu genuen autoa. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 80. orr.
Baratzeko tresnak gordetzeko erabiltzen zituzten etxeorde haiek, bai eta animaliak hazteko ere. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.
Esan zioten ekaitzak lanabesen etxordea hautsi zuela eta habeak konpondutakoan erakutsiko ziotela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 196. orr.
Ez nintzen gauza zutik jartzeko, baina larritasunak kemenik aski eman zidan lurrean narraska abiatzeko, etxeordetik irten eta kalean zehar arrastaka jarraitzeko, etxe aldera, ustez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.
Etxe handi bat zegoen bertan, etxeordez inguraturik; etxeordetan bizi ziren zerbitzariak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.
Ni ez nengoen, ordea, atzera egiteko; oroimenean, gero eta gardenago ageri zitzaidan hautsez estalitako liburua, Marroren etxeordeko ganbaratxoan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.