Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxekon 1 iz etxe bereko aldameneko etxebizitza.

Behiak jetzi egin behar zirela, ahuntzak etxera ekarri, lastoa metatu, ximaurra eraman, albaitariari deitu, apaizari gazta bat bidali, etxekonean lagundu, sekretarioari eskakizuna egin, alkateari zergak ordaindu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 86. orr.

Hurrengo egunean, etxekoneko Canuto Ugalderi burua txikitu zioten kolpeka.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

2 etxekoneko iz etxe bereko aldameneko etxebizitzako pertsona.

Sarraila giltzaz zulatu eta irekitzean, etxekoneko ipurtandia kantari sumatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 29. orr.

Bat gaizki esaka hastea basta, etxekoneko guztiek marmarka jarraitzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 81. orr.

Hemengoetan, lehen solairuko etxekonekoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 128. orr.

Ez zitzaizkigun berrogeita hamar metro ere faltatuko beheko bihurgunera iristeko, eta hara non aurreratzen gaituen Joxe Marik, etxekonekoak, bizikletan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Gure etxekonekoak Martineau ziren deituraz.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 35. orr.

Ezkontzen al zen inor etxekonekoekin?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 128. orr.

Maiztertza baino interesgarriago iruditu zait beti -are gehiago baserri eta landa-lurren errenta aspalditik izozturik dagoenez gero- beste fenomeno bat: etxekonekoarena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus