Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxekandere (orobat etxekoandere g.er.) iz ipar etxekoandrea.

Nor ziren etxeko nagusi edo etxekandereak? Ondoko eginak ziren etxeko seme edo alaba, eta, beste etxe bateko kaiet batekin ezkontzen zirenak, beren etxondoan.  Herria   2003-12-25

Luixa Daguerre etxekandereak itzulikarazi du bere errota erakutsiz errota hori nola erabili zen uraren indarrararekin eta zer gisaz irina heldu zen xurrutan beheiti.  Herria   2005-09-29

Maritxu Daguerre Mixelene Mantxeeneko etxekanderea pausatu da Larrazkenan 87 urtetan.  Herria   2003-06-19

Iragan igandean ehortzi dugu Anita Mendibil, Izpegi xekaleeneko etxekanderea 81 urtetan pausatu dena Kanboko eritegi batean.  Herria   2001-02-22

Badu deia zenbait egun, Jacqueline Agesta Ñakeroineko etxekandereak utzi gaituela Jainko Aitaren ganat joaiteko: 70 urte zituen.  Herria   2004-10-14

Leon Marin auzapez jarririk, axudant bat bazuten eskas eta kargu hortarako hautatu dute Odile De Coral,Urtubia jauregiko etxekandere gaztea.  Herria   2002-09-05

Goizeko freskuran Erratzu Etxebeltzean ginen, Carmen Iturralde etxekandere xaharra doi-doia orduan jeikia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 174. orr.

Teuleriko etxekandere xaharra, Marie Errecart, bizi izan den bezala, ixil-ixila itzali zauku 86 urtetan.  Herria   2001-09-20

Ganden ilabetearen 15ean larunbatarekin Carricaburu Pierre eta Aña Motxoko nausi etxekandereek ospatu dituzte beren urrezko ezteiak.  Herria   2003-12-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxekandere xaharra (24); etxekandere xaharrak (7); etxekanderea pausatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus