Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxegile (orobat etxegin g.er.) iz etxeak egiten dituena. ik arkitekto.

Mixel Berger, etxegile edo arkitektoak, marrazki eta argazki ederrekin erakusten ditu hemengo etxe, eliza, hil harri eta abar; horiek bortzgarren kapituluan lehengo eta oraiko bizi moldea argitaratzen baitute.  Herria   2002-11-21

Etxegile aberatsen bat eta bere emaztea afaltzera omen zetozen, eta osaba Vernonek eskabide handiren bat espero zuen harengandik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 12. orr.

Nik oinarria ezarri dut, etxegile trebeari dagokionez; baina beste batek jasotzen du gainean eraikina.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,10

Deabrua lur gainean dugu ordea hemen Azpilen, etxegile diru-goseak new york urdaiazpikoa amets.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 117. orr.

Bihotz-berritzen hasi zen unetik, Jainkoaren laguntzaz, Frantziskok, etxegile zuhur izaki, etxea harkaitz sendoaren gainean eraiki zuen, hau da, Jainkoaren Semearen apaltasun eta pobretasun txit gorenaren gainean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 665. orr.

Etxegile izateak eskarmentua hartzeko balio izan dio Eusko Jaurlaritzari.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxegileek bazterturiko harria (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus